Borroka
-
Hegazkin alemaniar bat jausten ikusi zuen
Fermin Munduate Beitialarringoitia (1929) Eskoriatza
Etxe ondoko bidetik hegazkin alemaniar bat ikusi zuten jausten. Itxuraz, oso behetik ibiltzen zen eta tiroen eraginez jausi zen. Su hartu zuen gero. Hegazkinaren hondakinak ikustera joan zen. Inpresio handiena han ikusi zituen botek egin zioten, barrutik ilea zutelako eta berak halakorik sekula ez zuelako ikusi. Beraiek ganorazko oinetakorik ez zuten izaten.
-
Milizianoek ihes egin zuten eta etxea erreketez bete zitzaien
Fermin Munduate Beitialarringoitia (1929) Eskoriatza
Gerra sasoian tuneletan ezkutatzen ziren bizilagun guztiak. Egun batean amak igarri zuen mugimendua zegoela eta, tunelean zeudela, milizianoak ikusi zituzten ihesean. Soldadu frankistek tuneletik irten eta etxeratzeko agindu zieten. Iluntzerako etxea erreketez bete zitzaien. Orduko bizipenak. Gauean etorri eta goizerako alde egin zuten. Alemaniarren hegazkinek ("kazak") inguruko zelaiak zuloz bete zituzten. Horietako bat zen Zarimutzen jausi zena.
-
Zarimutzen jausi zen hegazkin alemaniarraren inguruko kontuak
Fermin Munduate Beitialarringoitia (1929) Eskoriatza
Zarimutzen jausi zen hegazkin alemaniarrak tontor bat jo zuen lehenbizi eta su hartu zuen gero. Hondakinak trenbideko "kaltzadoreek" erabiltzen zuten "mesilla"rekin jaso zituzten. Pilotua bertan erreko zela dio. Haren izenean harri bat ipini zuten alemaniarrek. Harria hasieran zutik zegoen, baina gero erori egin zen. Emakume alemaniarrek mutikotan egin zioten inpresioa.
-
Gerra sasoiko oroitzapenak
Tomas Beitia Arejolaleiba (1933) Eskoriatza
Gerra sasoian hiru urte zituen, baina gogoan du larrainean miliziano kuadrilla nola egon zen aitarekin hizketan. Soldaduak non egon ziren. Gogoan du baita ere milizianoak nola joan ziren euren etxera abadearen sotanarekin eta kristoa hartuta, elizan egon ostean. Milizianoetako batek euren ezkaratzean apurtu zuen kristoa. Sukaldea nolakoa zen.
-
Aireplanoak zetozenean, aitajaunarekin zubipera
Tomas Beitia Arejolaleiba (1933) Eskoriatza
Gogoan du gerra sasoian, aireplanoak zetozenean, aitajaunarekin zubipera joaten zela, babestera. Beraiek etxean geratu ziren. Soldaduek ez zieten abere askorik kendu, oiloak bakarrik. Txerriaren bila ibili omen ziren, baina isilik egon zen eta ez zuten ikusi.
-
Milizianoen artean talde desberdinetakoak
Tomas Beitia Arejolaleiba (1933) Eskoriatza
Milizianoen artean talde desberdinetakoak zeuden: CNTkoak, abertzaleak, UHPkoak... Bazeuden gudari batzuk ia egunero joaten zirenak euren etxera gosaltzera. Norbaitek mehatxatu edo estutzen bazituen, leihoan izara zuria jartzeko esaten zioten amandreari. Behin edo behin hala egin eta, goitik tiroka hasten zirenean, "UHP, UHP" deiadarka hasten ziren, ihes egiten zuten bitartean.
-
Gerra sasoian hiltzea "samur"
Tomas Beitia Arejolaleiba (1933) Eskoriatza
Gerra sasoian hiltzea "samur" zegoela dio. Soldadu frankistek harrapatutako bi miliziano euren etxean egon eta biharamunean hil zituztela kontatzen du. Inguruetako jendea gurdiekin munizioa eramatera behartzen zuten.
-
Osaba gaixoa eta gaixoentzat erresidentzia
Milagros Ugalde Lezeta (1920) Eskoriatza
Gogoan du aitaren anaia bat ez zegoela burutik ondo eta gerra sasoian Eskoriatzan zegoen erresidentzian sartu zutela. Gerratean bonba bat erori zela eta hura ikustera joan zenean, bertan ito zen. Mesedetako mojena zen erresidentzia. Periko izeneko batek ganaduaren burua eta hankak eramaten zituen hara, salda egiteko.
-
Apotzagako bidea erakusteko eskatu zioten soldaduek aitari
Milagros Ugalde Lezeta (1920) Eskoriatza
Gerra hasi zeneko oroitzapenak. Soldaduak joan zitzaizkien etxera. Berak negar egiten zuen, beldurtuta. Aitari Apotzagarako bidea erakusteko eskatu zioten eta beraiekin eraman zuten. Bera kezkatuta egon zen, aitari zerbait egingo ote zioten. Ez zuten izan arazorik soldaduekin. Batzuetan bala galduak iristen ziren euren etxera.
-
Senarra gerra sasoian zaurituta
Milagros Ugalde Lezeta (1920) Eskoriatza
Senarra soldadu eraman zuten gerra sasoian eta belaunean zauritu zuten. Ezgaitasuna eman zioten, baina, medikua aldatu zenean, paperak galdu egin ziren. Bera egon zen lekuan zeuden mojei esker berreskuratu zituen paperak. Hanka bat motzagoa geratu zitzaion. Pentsioa jasotzeko Madrilera joan behar zen, baina ez zuen joan nahi izan, mareatu egiten zela eta.
-
Eibarko bonbardaketa
Asun Anguera Illarramendi (1928) Jose Sarasua Gorrochategui (1923) Eibar
Gerra hasi zenean Asun oraindik Eibarren zegoen. Eibarko lehenengo bonbardaketako kanpaiak entzun zituztenean, ama eta anai-arrebak O’Donnell kaleko babeslekuan gorde ziren. Bonba gertu bota zuten eta beraiekin zeuden ama-alaba batzuk hil ziren. Getxora ihes egin zuten eta gero Matienara aldatu ziren. Soldaduekin bizi izandako anekdotak kontatzen ditu Asunek.
-
Gudako aztarnak
Ana Mari Balanzategi Unzueta () Fermina Balanzategi Unzueta (1936) Aramaio
Aramaion frontea egon zeneko kontuak. Gudako aztarnak Asentzion eta Ganborralden. Frontean hildako asko egon ziren paraje horietan.
-
Drogak gerran
2018 Adineko Anoetarren testigantzak () Anoeta
Gerra zibilean, frontean zazpi urtez egon zen bizilagun bati buruzko aipamena. frontera joaten ziren soldaduei drogaren bat ematen zietela aipatzen du Inaxio Garmendiak; droga haren eraginez, ezer inporta ez zitzaiela joaten omen ziren soldaduak borrokara.
-
Gerra garaian soldadu, batetik bestera
Antonio Uribarreniturrieta Bengoa (1917) Aramaio
Gerra garaian, soldadu zegoela, nondik nora ibili zen: Santandertik Asturiasera, gero Levantera. Katalunian hiru hilabete pasa ostean, Toledora. Azkenik, Toledotik Alacantera. Ibilbide guztia oinez egin zuten.
-
Gerra garaiko bizipenak
Julian Unzueta Etxebarria (1929) Antonio Uribarreniturrieta Bengoa (1917) Aramaio
Gerra iritsi zenean 19 urte zituen, eta orduantxe soldadu joateko zegoen. Nazionalekin ibili zen. Orduko bizipenak. Trenean sartu zituzten eta nora zihoazen ere ez zekiten. Italiarrekin harremana izan zuen.
-
Behin frontean kanoikada jaso zuten
Antonio Uribarreniturrieta Bengoa (1917) Aramaio
Frontean bizi izandakoak. Behin bera, bi italiar eta Mirandako bat zeuden lekura kanoikada bat bota zieten. Italiarrei hankak moztu omen zitzaizkien. Berari eta Mirandakoari ez zitzaien ezer gertatu.
-
Eskoriatzako mesedetako mojen eskola
Karmen Zurbano Egaña (1923) Aramaio
Hiru urte zituela hasi zen Eskoriatzako mesedetako mojen eskolan. 1937an, hegazkinek komentua apurtu egin zuten, eta mojak eskolak emateari utzi zioten.
-
Gerra denboran, gorriak ikusitakoa
Julio Aspe Beitia (1928) Aramaio
Gerra denborako oroitzapenak. Frontea non egon zen azaltzen du. Aretxabaletatik gora "abanzada" egon zen. Auzoko bizilagun batzuei buruz hitz egiten du: ganaduak ezkutatzen ibili ziren, soldaduek eurekin eman nahi zuten beste bat....
-
Aramaioko gainean gizonak "jausten" ikusi
Julio Aspe Beitia (1928) Aramaio
Gerra denborako oroitzapenak. Metrailadorera non zegoen. Aramaioko gainean, gizon asko "jausi" zen ; Azkoitia-Azpeitia aldeko soldadu asko hil omen ziren. Toki horretan, erreketeen aldeko soldadu ugari hil zen.
-
Gurasoak zangan gorde
Martina Altuna Eguren (1931) Julio Aspe Beitia (1928) Aramaio
Gerra denborako oroitzapenak. Barajunera joateko bidegurutzean "retaguardia" (atzeguardia) egoten zen. Martinaren gurasoak goldaketan ari zirela zangan gordeta salbatu omen ziren. Bitartean, Martina eta anai-arrebak "iputixen" (korta ondoko gela) egon ziren gordeta. Abioiak eta tiro hotsak entzuten zituzten.


