Borroka

  • Mari Karmen Rubio Frontera joatera behartuta

    Mari Karmen Rubio Areitioaurtena (1930) Berriz

    Aita gerrarako eraman egin zuten, baita osaba ere. Lehenengo Bilboko kontzentrazio-eremura eraman zituzten eta ondoren frontera. Frantziara pasatu zen eta han koinatuarekin elkartu zen. Bere lehengusu bat ere horrela eraman zuten gerrara.

  • Edurne Rico Soraluzeko errefuxiatuak Orue baserrian

    Edurne Rico Ariño () Mari Karmen Rubio Areitioaurtena (1930) Berriz

    Orue baserrian Soraluzetik etorritako errefuxiatuak zeuden. Edurne jaioberritan milizianoek janaria eta azukrea ematen zieten.

  • 1417 Teruelen eraso gogorrak

    Sebastian Astola Ajuriagerra (1918) Otxandio

    Eusko Jaurlaritzak milizianoei hamar pezeta ordaintzen zien eguneko. Dirurik gabe zeuden, eta Gironako antiaereotara joan ziren kobratzera. Gabonetan antiaereokoekin Teruelera joan ziren. Teruelen aireplanoen eraso gogorra jasan zuten, eta makina antiaereoak konpontzera Andorra izeneko herritxo batera eraman zituzten.

  • 1417 Terueletik erretretan

    Sebastian Astola Ajuriagerra (1918) Otxandio

    Teruelen gertatutakoaren ostean, Sebastianen konpainia atzerantz-atzerantz joan zen erretretan. Kamioi batean garraiatzen zuten antiaereoarekin (1.500 bala botatzen zituen minutuko), bihurgune ostetatik bala-parrastada batzuk bota eta hanka egiten zuten. Kamioiko txoferraren herritik pasatu zirenean, txoferra bertan geratu zen.

  • Markaida Barrenetxea ahizpak Metrailatutako abioia etxe aurrean jausi zen

    Ana Mari Markaida Barrenetxea (1932) Bene Markaida Barrenetxea (1935) Sopela

    Gerra garaian, 1937. urteko udaberrian, beraien etxe ingurutik zebilen abioia metrailatzen hasi ziren Alemaniako bi abioi "kaza". Etxeak ere dardar egiten zuen ikaragarrizkoa baitzen zarata. Aurreko abioi hori etxe aurrean jausi zen eta pilotua zaurituta baina onik atera zen. Karraderan (korrika) joan ziren hari laguntzera. Liburu batean dago abioi horren hegazkina eta pasarte honetan irudi hori ikusi daiteke beraien ondoan daudela. TVEn dokumental batean ere ikusi dute bertan bizitakoa. Gerora, abioiaren zatiekin aritzen ziren olgetan. Pilotuak laguntzera hurbiltzerakoan ea zeinen aldekoak ziren galdetu zien.

  • Markaida Barrenetxea ahizpak Gallartan ere abioien erasoak

    Ana Mari Markaida Barrenetxea (1932) Bitoria Markaida Barrenetxea (1939) Sopela

    Gerra Zibilean Gallartara joan ziren ebakuatuta. Han zeudela, abioiak metrailatzen hasi ziren lehenago etxean bizi izan zuten moduan eta nazionalak sartzen hasi ziren.

  • Markaida Barrenetxea ahizpak 'La Quinta del Biberón'

    Ana Mari Markaida Barrenetxea (1932) Bene Markaida Barrenetxea (1935) Bitoria Markaida Barrenetxea (1939) Sopela

    Gerra Zibilean La Quinta del Biberón izenez ezagunak izan ziren bertara eroan zituzten belaunaldi gazteenetako mutikoak. Beraien amak erakutsitako kanta bat abesten dute, "somos los niños de la quinta cuarenta que reclamamos el biberón" dio abestiak. Beraien hiru lehengusu horien artean hartuko zituztelakoan, beraiekin eroan zituzten ebakuazioan.

  • Markaida Barrenetxea ahizpak Aita eta hainbat sopeloztar Bizkargiko borrokan

    Ana Mari Markaida Barrenetxea (1932) Bene Markaida Barrenetxea (1935) Bitoria Markaida Barrenetxea (1939) Sopela

    Beraien aita Simon Bolibar batailoian egon zen Lemoatxan eta Bizkargin. Bizkargin zeudela Sopelako beste hainbat mutil egon ziren. Holako batean, jausia zen mutil bati zaputzetik (kokotetik) heldu eta handik atera zuten.

  • Markaida Barrenetxea ahizpak Behien estraminan erasoetatik ezkutatu

    Ana Mari Markaida Barrenetxea (1932) Bene Markaida Barrenetxea (1935) Bitoria Markaida Barrenetxea (1939) Sopela

    Herriko mutiko bat, beraien aitarekin batera frontean ibilitakoa, gerrako erasoei zien beldurrak eraginda behien estraminan ezkutatzen zen. Beraien beste anekdota batzuk ere kontatzen dituzte.

  • Gernikako bonbardaketa eta soldaduak etxean

    Begoña Beaskoetxea Aranbarri (1932) Mendata

    Gernika erreta ikusi zuen. Hegazkinak pasatzen ziren. Soldadu bik egin zuten lo etxean. Zaldiekin joaten ziren ur edo jateko eske. Aita Bidebietara joan zen, behi eta guzti.

  • Justina Kareaga Milizianoak aitaren bila

    Justina Kareaga Gojenola (1928) Aulesti

    Milizianoen tropak goitik behera zetozela gogoratzen du. Bezperan, beraien aita hartu zuten azaltzeko non zegoen Zapola -trintxera lekua-, baina alde egitea lortu zuen; hurrengo egunean berriro etorri zitzaizkion bila. Bere nebak 7 urtean ibili ziren soldadu.

  • Andresa Ikaza Hegazkinek metrailatzen zuten etxe ingurua

    Andresa Ikaza Olabarrieta (1928) Barrika

    Sei urte zituen gerra garaian, eta ondo gogoratzen du dena. Ahizpak eramaten zuen ezkutatzera. Hegazkinek metrailatzen zuten etxe ingurua, eta hegazkinari iheska ibiltzen ziren.

  • Andresa Ikaza Getxora ebakuatu beharra

    Andresa Ikaza Olabarrieta (1928) Barrika

    Gerran, Getxora alde egin beharra izan zuten; orduan ezagutu zuen gero senarra izango zena. Sollubetik jaitsi ziren nazionalak eta Trescaminosen Burdinazko Gerrikoa egon arren, arin egin zuten aurrera.

  • Andresa Ikaza Lau neba gerrara

    Andresa Ikaza Olabarrieta (1928) Barrika

    Bi neba ibili ziren gudari Gernika inguruan; hirugarren bati Madrilera joatea tokatu zitzaion eta gazteena hamazazpi urterekin eraman zuten gerrara eta Artxandan hil zuten.

  • Andresa Ikaza Soldaduen arrantxoa jaten zuten

    Andresa Ikaza Olabarrieta (1928) Barrika

    Gosea pasa zuten gerran eta auzoan zeuden soldaduen altzoan jesarrita haien arrantxoa jaten zuten. Batailoi osoa zuten etxe inguruan.

  • Andresa Ikaza Buru gainean gerrako hegazkinak

    Andresa Ikaza Olabarrieta (1928) Barrika

    Gainean ikusten eta entzuten zituzten gerrako hegazkinak, "kazak" eta handiagoak. Etxetik hurbil obus galdu batek egin zuen eztanda. "Tanke oruga" bat auzoko muna batean sartu zen eta kostata atera zen.

  • Andresa Ikaza Tropen mugimenduen arabera aldatu behar etxebizitza

    Andresa Ikaza Olabarrieta (1928) Barrika

    Etxe inguruko batailoiak mugitu zirenean, itzuli ziren Getxotik etxera. Bizkor mugitzen ziren tropak. Aita eta, pinudi batean egon ziren ezkutatuta. Asturiarrek eta alemaniarrek ere gogor jokatu zuten.

  • Libe Asua Galdakaoko lau gazte fusilatu zituzten

    Libe Asua Zarrabeitia (1916) Galdakao

    Lau mutil hil zituzten Galdakaon; eta aitaren atzean ibili ziren nazionalak. Lau mutiletako bat udaleko txistularia izan zen; gauetan parrokoa jagoten egoten ziren, asturiarrek ez ziezaioten ezer egin. Nazionalak sartu zirenean, atxilotu zituzten eta heriotzara zigortu. Haietako batek eskatu zien uzteko apaizarekin hitz egiten; utzi zioten, baina apaizak ezezagunarena egin zion. Epaiketarik gabe hil zituzten. Batzokia "casa roja"n egon zen, alboan Círculo Tradicionalista eta udaletxea.

  • Libe Asua Borondatea bai, baina eskua urri

    Libe Asua Zarrabeitia (1916) Galdakao

    Borondate onarekin joaten ziren gazteak gudari, baina beti laguntza zain.Traizioen erruz galtzen zituzten armak edo dena delakoa. Otxandianon izan zituzten luzaroan. Burdinazko gerrikoan ere traizioa gertatu zen. Porlan piloa sartu zen, eta ezertarako ez.

  • Libe Asua Baimenik gabe hartu zuten etxea

    Libe Asua Zarrabeitia (1916) Galdakao

    Lau gela izan zituzten eta bi hutsik geratu ziren, hangoak ebakuatu egin baitziren. Hutsetan sartu ziren inolako abisurik gabe: batean Sanidad eta bestean Transmisiones. Aita baimenik gabe nola sartu ziren galdezka joan zitzaienean, "usted es un chulo fascista" esan eta barrura sartu zuten. Alabaren aldarriei kasu eginez, utzi zuten aske, eta, gainera, hurrengo egunean, oparia eraman zieten, nolabaiteko ordain gisa.