Gernika bonbardatu zuten eguna
Hizlaria(k): Anastasio Beaskoetxea Egiarte (1925) Herria: Mendata (Bizkaia)
Gernika bonbardatu zuten goizean izeko neskazaharrarekin joan zen Gernikara arrautzak saltzera. Milizianoak harantz honantz ikusten zituzten, eta jendea artega edo. Giro horretan, izekok etxera itzultzea pentsatu zuen. Errenteria pasata, hegazkinak hasi ziren gainetik pasatzen, bonbak bota eta metrailatzen. Izekoa babestu ere ez zen egiten. Hegazkinak Ajangizetik Foru aldera sartzen ziren eta Gernikara. Marmizen gora hasi zirenean etxerantz, hirunaka etortzen hasi ziren hegazkinak; milizianoak aurkitzen zituzten bidean, atzeraka, sakabanatuta, erretiratzen; Kalamuako frontea apurtu zutela uste du. Iluntzean, Gernika sutan ikusten zen, eta paper erreak eta hautsak ekartzen zizkien haizeak. Bonba txikiak aurkitzen zituzten basoetan.
Informazio gehiago: Gernika bonbardatu zuten eguna
Borroka
-
Gerraosteko aldarrikapenak II
Axun Oiartzabal Sagarzazu (1946)
Lezo
-
Gerra Seguran, herritik kanpo eta Teruelen
Laureano Telleria Ordozgoiti (1935)
Segura
-
Gernikako bonbardaketatik ihesi; anaiak elkarren aurka
Margarita Aranberri Laskurain (1914) Pedro Laskurain Lizarralde (1912)
Soraluze
-
Tropa ezberdinak Mutrikun
Rosario Arrizabalaga Esnaola (1924)
Mutriku
-
Lehen tiro hotsak; nafarrak sartu ziren
Encarna Yarza Zendoia (1915)
Amasa-Villabona
-
Burdinazko gerrikoaren inguruko borrokak
Juanita Gangoiti Etxebarria (1923)
Gernika-Lumo
-
"Evacuar" hitzaren esanahia ezin ulertu
Gregorio Lizarralde Galdos (1907) Alejo Ugarte Moiua (1907)
Oñati
-
Legutioko bataila
Inazio Ernabide Goiaga (1917)
Soraluze
-
Anaia gerran, eta beraiek soldaduekin dantzan
Roxita Azurza Insausti (1922)
Donostia
-
Babeslekuetara lasterka sirenak entzutean
Juanita Zulueta Urdengarai (1929)
Bermeo


