Durangoko bonbardaketa I
Hizlaria(k): Isidro Ugarte Ortuoste (1924) Herria: Durango (Bizkaia)
1934eko urrian izandako Asturiasko altxamenduaz gogoratzen da. 1936ko irailaren 28an izan zen Durangoko lehen bonbardaketa. "El abuelo" izenez ezaguna zen hegazkin bat sarritan ibiltzen zen alde batetik bestera eraso egin barik, baina egun hartan bost bonba bota zituen. Ezkurdiko frontoiko ezkerreko horma zulatu zuen eta hainbat jende hil zen. 1937ko martxoaren 28an, goizeko zortzietan izan zen lehen erasoa. Bezperan, Andra Maria eliza hustu zuten, intendentzia militarra zegoen bertan. Hala ere, herritar asko hil ziren, baina intendentziakoak ez. Arratsalderako, Isidro Santi gurutzera joan zen. Ehiza-hegazkinak heldu zirenean, eraso gehien jaso zituen gunea tren-geltokia izan zen. Bere emaztea esnea saltzen etorri zen Durangora eta justu-justu libratu zen, astoa Kurutziagan utzi ostean. Astoak non lotzen ziren azaltzen du.
Pasartearen kokapena
Informazio gehiago: Durangoko bonbardaketa I
Borroka
-
Trena
Pedro Mari Zubizarreta Iregi (1932)
Eskoriatza
-
Fusilen bala eta kartutxoekin nola jolasten zuten umeek
Pedro Inza Duñabeitia (1931)
Bergara
-
Bi fronteren erdian etxea utzi behar
Jesus Astiazaran Bilbao (1924)
Bermeo
-
Nebak boluntario gerrara
Isidora Ganboa Orobiourrutia (1919)
Elorrio
-
Artarrai baserritik hegazkinen abisua botatzen zen
Margarita Arrizabalaga Lauzirika (1928) Maria Angeles Arrizabalaga Lauzirika (1926)
Ermua
-
Gernika gorriek erre zutela sinetsarazi zuten
Miren Vallejo Arriaga (1923)
Elgoibar
-
Gerrako hegazkinak
Jose Luis Ardanza Errasti (1929) Juan Ardanza Errasti (1927)
Elorrio
-
Gerra sasoian Gorbeian lo egin behar elurrarekin
Leon Bilbao Ibarretxe (1916)
Artea
-
Gernikan bizimodu berria hasi behar
Presen Alberdi Zubiaurre (1920)
Gernika-Lumo
-
Gerran erreketeak inguruan eta gazte ugari hil
Juanita Garmendia Arrieta (1922)
Urnieta


