Gerraren hasiera

  • Julio Aspe Beitia Otxandio bonbardeatu zutenekoa

    Julio Aspe Beitia (1928) Aramaio

    Gerra denborako oroitzapenak. Gerra hasi zenean, Juliok zortzi urte zituen. 1936ko Santamaña jaietan, Legutioko soinujole eta jazbana ziren herrian; gerra zetorrela eta, soinua auzoko etxe batean lagata joan omen zen soinujolea Legutiora. Handik egun batzuetara, Otxandio bonbardatu zuten. Baserritik abioiak ikusten zituzten.

  • Bittori Zubeldia Garmendia Baliarrainen frontea sartu zenekoa

    Bittori Zubeldia Garmendia (1926) Baliarrain

    Baliarrainen frontea sartu zenean Ordiziara egin zuten ihes. Aita geratu zen Baliarrainen eta gorriek gurutzea bota zutela kontatzen ziela dauka gogoan.

  • Pili Jaio Ama alarguna sareak egiten

    Pili Jaio Saez (1921) Pasaia

    Anai bat gudari eta besteak txikiak ziren gerra etorri zenean. Ama gazte alargundu zen. Ama eta Piliren bi ahizpa saragile ibiltzen ziren, PYSBErako.

  • Maria Iztueta Altuna Osaba Teruelen hil zen frontean

    Maria Iztueta Altuna (1931) Baliarrain

    Gerra hasi zenean, bost urte zeuzkan. Hegazkinak ikusi zituztela dio. Osaba Teruelen hil zen frontean eta gogoan du kaxa zuri batean ekarri zutela eta udaletxera joan zela amonarekin hura ikustera.

  • Margari Garbizu Gerra zibilean gaizki pasa zuten, baina goserik ez

    Margari Garbizu Aranburu (1927) Lezo

    Jendea marmitarekin eltzekoaren bila joaten zela gogoratzen du eta baratzean zegoela aza ostoak nola eskatzen zizkioten ere bai. 13 urterekin sagardotegira neskame joan behar izan zuen San Pedrora.

  • Pepe Barandiaran Gerra hasi aurreko eta gerrako lehenengo egunak

    Pepe Barandiaran Zaldibar (1924) Eskoriatza

    Gerra hasi zenean, mendian zebiltzan eta kalera etorritakoan jakin zuten Otxandio bonbardatu zutela. Gerra hasi aurretik, karlista batzuk preso eraman zituzten. Gerra hasitakoan, nazionalistak sartu zituzten preso. Soldaduak, falangistak, erreketeak eta legionarioak egon zirela kontatzen du, eta bakoitzak egoitza non ezarri zuen ere bai. Elizpean arrantxoa egiten zuten baba gorriekin edo.

  • Milagros Ugalde Lezeta Apotzagako bidea erakusteko eskatu zioten soldaduek aitari

    Milagros Ugalde Lezeta (1920) Eskoriatza

    Gerra hasi zeneko oroitzapenak. Soldaduak joan zitzaizkien etxera. Berak negar egiten zuen, beldurtuta. Aitari Apotzagarako bidea erakusteko eskatu zioten eta beraiekin eraman zuten. Bera kezkatuta egon zen, aitari zerbait egingo ote zioten. Ez zuten izan arazorik soldaduekin. Batzuetan bala galduak iristen ziren euren etxera.

  • Antonio Sarasola Imaz Erreketeak Anoetan gerra hasieran

    Antonio Sarasola Imaz (1929) Anoeta

    Gerra hasi zen egunean, Anoetako mezara joan zen aita eta amarekin. Bueltatzerakoan, tiroka zabiltzala jakin zuten. Anoetako plazan erreketeak ibili ziren ardoa edaten eta sardinak jaten.

  • Jose Agustin Amonarriz Bederatzi urte zituela gerra hasi

    Jose Agustin Amonarriz Otaegi (1927) Anoeta

    Bederatzi urte zituela hasi zen Gerra Zibila. Agustinen aita politika kontuetan ibiltzen zen. Orduko oroitzapenei buruz hitz egiten du. Nafarroako borrokaldia, Uzturretik behera soldaduak eta iheslariak sartu zirela... aipatzen du. Tiruak entzuten zituztenean, lurrean etzateko agindua zuten etxean.

  • Julian Unzueta Etxeberria Gerra garaiko bizipenak

    Julian Unzueta Etxebarria (1929) Antonio Uribarreniturrieta Bengoa (1917) Aramaio

    Gerra iritsi zenean 19 urte zituen, eta orduantxe soldadu joateko zegoen. Nazionalekin ibili zen. Orduko bizipenak. Trenean sartu zituzten eta nora zihoazen ere ez zekiten. Italiarrekin harremana izan zuen.

  • Antonio Uribarreniturrieta Gerra hasieran arropa berriak eman zizkieten

    Antonio Uribarreniturrieta Bengoa (1917) Aramaio

    Gerra hasieran, Mirandara eraman zituztenean, arropak kenarazi eta arropa berriak eman zizkieten, gorbata eta guzti. Paseatzera joateko ere gorbata jantzi behar zuten. Italiarrekin batera egon ziren.

  • Gaspar Alvarez Lucio Gerra hasieran arma bila

    Gaspar Alvarez Lucio (1918) Eibar

    1936ko altxamendua bizi izan zuen Gasparrek. Gerra hasierako egoeraren inguruan hitz egiten du. Gerra hasi zenean Eibarren zegoen eta kalean zegoela Guardia Zibilekin izandako anekdota bat kontatzen du. Kuartelean egoten ziren armak; gerra hasi zenean jendea bertara joan zen arma bila eta Guardia Zibilekin izandako eztabaida azaltzen du.

  • Florencio Ugalde Gerra hasi: bonbardaketak eta ebakuazioa

    Florencio Ugalde Agirre (1929) Amorebieta-Etxano

  • Frantziska Egiguren Francoren itzulera kontatzen duen kanta

    Frantziska Egiguren Bereziartua (1924) Iurreta

    Franco Afrikako gerratik Madrilera etorri zenekoa kontatzen duen kanta gogoratzen du Frantziskak: "a las tres de la mañana, en Madrid se presentó..."

  • Teresa Aresti Milizianoek etxetik atera eta ganaduak ostu

    Teresa Aresti Izagirre (1924) Amorebieta-Etxano

    Gerratik itzuli zirenean, etxea apurtuta eta hutsik topatu zuten. Milizianoak izan ziren etxetik atera zituztenak. Agertu ziren egunean, ahuntzak zaintzen egon zen Teresa eta ahuntzak hil zizkiotela gogoratzen du. Etxeko ganaduak ere kendu zizkieten.

  • Pilar Galarraga Gerraren hasieraren oroitzapenak

    Pilar Galarraga Urkizu (1931) Errezil

    6-7 urterekin tropak zetozela eta arto artean gorde zen amarekin. Gerra garaiko oroitzapenak.

  • Neskame, gerra hasi zenean

    Elena Garmendia Pikabea (1922) Lezo

    Gerrako kontuak. Erreketeak sartu zireneko oroitzapenak. Elena neskame zegoen Donostian garai hartan. Neskame egon zen etxeko kontuak. Esne bila joan, eta tiroak entzun.

  • Erreketeak Jaizkibel mendian behera

    Martxeli Etxeberria Urcelaieta (1928) Lezo

    8 urte zituen gerra hasi zenean. Ondo goratzen du gerra hasiera. Nahiz eta txikizio handirik ez zen izan, jende askok alde egin zuen Lezotik.

  • 341 Milizianoak egon ziren eurenean

    Juan Untzetabarrenetxea Askasibar (1929) Elgeta

    7 urte zituen gerra hasi zenean. Milizianoek baserriak hartzen zituzten kuartel moduan. Beraien etxean, bi anaia, gurasoak eta aitona-amonak bakarrik bizi zirenez, kuartela jarri zuten.

  • 1155 Elgetatik Uberara eskolara; gerra hasiera

    Jose Luis Arantzeta Arregi (1925) Elgeta

    Elgetako baserrian bizi zela, Uberara joaten zen eskolara. Gerra Uberako eskolan zebilela deklaratu zen. Mutil gazteak batzuk boluntario joan omen ziren gerrara eta beste batzuk morroi.