Gerraren hasiera
-
Igandean sartu ziren nazionalak Mutrikun
Itziar Andonegi Sustaeta (1920) Mutriku
Nazionalak igandean sartu ziren Mutrikun, arratsaldeko zazpietan. Nondik sartu ziren. Goiko plazan bildu ziren, herriko argia moztu zuten, elizan abesten egon ziren... Ofizial baten aurrean "Viva España" esatera behartuta sentitu zen Itziar.
-
Gerra urruti ikusten zuten
Pepita Larrañaga Mendizabal (1923) Mutriku
Azpeitian jaio zen Pepita, hango okindegi bateko kargua hartu zuelako aitak. Gerra hasi zenean 12 urte zituen eta Mutrikun Malenak ziren. Urruti ikusten zuten gerraren gaia.
-
Nazionalak sartu aurretik, mugimendu handia herrian
Pepita Larrañaga Mendizabal (1923) Mutriku
Nazionalak herrian sartu aurretik, mugimendu handia eta tiroketak egon ziren Mutrikun. Tiroak ez sartzeko, leihoetan koltxoiak jartzen zituzten arren, batzuetan etxe barrura sartzen ziren.
-
Barrenkaletik sartu ziren nazionalak
Pepita Larrañaga Mendizabal (1923) Mutriku
Nazionalak sartu ziren eguneko anabasarekin, ekonomatoan eta Ametzanekua alboan zegoen dendetan sartu ziren, janaria hartzeko. Dena nahasita hartu zuten: arraina, azukrea, garbantzuak... Barrenkaletik sartu ziren nazionalak, tiroak botatzen.
-
Pistolak mendian probatzen
Patxi Sorarrain Kortadi () Lasarte-Oria
Garai batean borrokaren buru zirenek, dirua jartzen zuten armak lortzeko. Pistolak probatzera joaten ziren mendira. Oriako pertsona batzuk.
-
Gerrako presoak nesken eskolan
Patxi Sorarrain Kortadi () Lasarte-Oria
Gerra hasi zenean 12 urte zituen. Oriako asko Lasartera joan ziren. Nesken eskola kontzentrazio-esparru bezala erabili zen. Gauetan tiroak entzuten ziren.
-
Gerran, Orian oso familia gutxi geratu ziren
Patxi Sorarrain Kortadi () Lasarte-Oria
Orian oso familia gutxi geratu ziren gerra garaian. Umetan, ihes egindako familiek utzi zituzten txalupetan jolasean eta arrantzan ibiltzen ziren. Zer harrapatzen zuten.
-
'Euskadi Roja' astekaria
Jesus Aranburu Oskoz (1918) Errenteria
Egunkaria egunero irakurtzen zuen Jesusek, eta Euskadi Roja astekaria, astero. Komunista gazteek argitaratzen omen zuten Euskadi Roja, eta bertan irakurri zuen erreketeak Nafarroan nola ari ziren altxamendu nazionalerako prestatzen. Jesusen ustez, Errepublikaren aldekoek gutxietsi egin zuten Gerra Zibila ekarriko zuen altxamendua.
-
Ume kupel barruan
Luzia Altonaga Zallo (1925) Bermeo
Nazionalak herrira sartu zirenean, portuko haitzetara joan ziren hiru emakume umeekin ezkutatzera. Horietako batek umea kupel barruan sartu zuen tiro-hotsik entzun ez zezan.
-
Aldatzeko mojak gerra garaian Elorriora ihesi
Juana Zugasti Bilbao (1923) Eibar
Gerra garaian Aldatzeko mojak Elorriora joan ziren. Eibarren moja bat bakarrik gelditu zen, Sor Matilde. Nagusiena zen eta etxea zaintzen gelditu zen. Aldatzeko jauregia koartel bihurtu zuten. Frentea Eibarren egon zen denboran, Kalamuan zeuden soldaduak (errepublikarrak) Aldatzera jaisten ziren. Sor Matildek kontatutako anekdota pare bat gogora ekartzen ditu. Aldatzen egon ziren batailoiak.
-
Gerra hasi zenean, Mungiara alde egin behar
Karmen Riesgo Oñederra (1924) Koro Riesgo Oñederra (1919) Deba
Reiner lantegia erre zenean, Koro neskame egon zen Debako etxe batean. Gerora, gerra hasi zen. Eurak amarekin zeuden etxean, baina soldadu batzuek esan zieten alde egin behar zutela eta halaxe egin zuten. Anaia etorri zitzaien bila eta Mungiara eraman zituen. Gerra garaian jende asko etorri zen Donostia ingurutik Debara, gero Debatik Bizkaia aldera ihes egiteko.
-
Gerraren hasiera nola gogoratzen duen
Joxe Mari Iraola Zabalo (1920) Anoeta
Gerra sasoian ez zen erraza lana aurkitzea, horregatik hasi zen Portu lantegian lanean. Nafarrak noiz sartu ziren Tolosara eta zubia noiz eraitsi zuten. Gerraren hasiera nola gogoratzen duen. Sasoiko mutilak gerrara eramaten zituztela eta bi anaia nagusiagoek alde egin zuten baserritik.
-
Gerra sasoian Irurako okindegi batean lanean
Joxe Mari Iraola Zabalo (1920) Anoeta
Gerra sasoian okindegi batean lanean jardun zuen Iruran, hango okinak gorriekin alde egin zuelako. Gauez ogia egin eta egunez partitu, Alkizan, Zizurkilen... Zaldiari otarrak erantsi eta han eramaten zuten ogia.
-
Gidabaimena atera zuen, frontetik libratzearren
Joxe Mari Iraola Zabalo (1920) Anoeta
Donostian atera zuen gidabaimena, soldadutzara joan aurretik, oso gazte. Gerra usaina zegoelako izango zela dio; frontera joan gabe libratzearren. Noiz hasi ziren entzuten gerra bazetorrela. Gau batez izugarrizko tiroketa egin zuten Tolosa aldean, jendea beldurtzearren.
-
Nazionalistek kanoia jarri zuten Fraisoron I
Joxe Mari Iraola Zabalo (1920) Anoeta
Frankistak sartzear zeudela, nazionalistek kanoia jarri zuten Fraisoron. Gogoan du euren etxe ondotik pasa zirela. Aizkora eskatu zieten haga luze bat egin eta ikurrina jartzeko. Fraisorotik Garmenditarren etxe aldera egin zuten tiro. Euren etxe ondoan hildakoak ere ikusi zituzten. Beldurra pasa zuten garai hartan.
-
Nazionalistek kanoia jarri zuten Fraisoron II
Joxe Mari Iraola Zabalo (1920) Anoeta
Nazionalistek kanoia jarri zuten, baina ez omen zekiten erabiltzen. Geltokiko nagusiaren semea artillerian ibilia zen eta hura hartu zuten kanoia maneiatzeko. Fraisoro ingurua. Kanoia non jarri zuten eta tiroak nora egin zituzten.
-
Gerra hasierako nahaspila
Felix Eskisabel Zurutuza (1929) Ataun
Gerra hasiera gogoan du: bezperak ziren, nafarrak Lizarrustin sartu ziren, errepublikano eta komunisten bila ibili ziren, tiroa bota, batak bestea zauritu zuen... Ataungo emakume nazionalista bati ilea moztu zioten. Erreketeen buruzagia Bilbon bizi zen; eta hari buruz zabaldutako esanak gogoan ditu.
-
Karlista baten etxean ezkutatu gerra denboran
Maria Rosario Agirre Egaña (1942) Ataun
Rosarioren aita boletan omen zebilen lagunekin gerra hasi zenean, eta bikarioak ezkutatzeko esan zien. Karlista baten etxean egiten omen zuten lo.
-
Gerraren hasiera eta errazionamendu sasoia
Rufina Zugasti Tejeria (1912) Anoeta
Gerraren hasierako oroitzapenak. Falangistak Tolosatik sartu ziren. Goizean goiz gosaria prest edukitzeko esan zieten. Gero, etxeko elikagai guztiak eraman zizkieten, baita gari guztia ere. Errazionamenduan ematen zituzten elikagaiak. Etxean hazitako txerriak ere deklaratu egin behar izaten ziren eta gehienak kendu egiten zizkieten.
-
Falangistak Tolosara sartu zireneko kontuak
Rufina Zugasti Tejeria (1912) Anoeta
Gerra garaian egun ederrak ere izan zituztela azaltzen du: etxean zuten guztia kendu egiten zutela eta dena jan zuten. Frontea. Tiroketak. Falangistak Tolosara sartu zireneko kontuak eta Irungo bi makinistekin egin zuten harremana.


