1931-1936: II. Errepublika

  • 1113 Gerra aurreko pilotari profesionalak

    Migel Gallastegi Ariznabarreta (1918) Eibar

    Gerra aurreko pilotari profesionalak aipatzen ditu eta Migelek 15 urte zitueneko pasarteak kontatzen ditu; pilotarien ingurukoak. Maleta eramale ibili zen Migel, frontoira doan sartzeko.

  • Dolores Egues2 Errepublika garaian apaizak jazarrita

    Dolores Egues Saizar (1928) Lucia Egues Saizar (1925) Berastegi

    Errepublika garaian apaizak jazarrita egon ziren, tartean euren lehengusu Kaximiro, sakramentinoa. Kaximiro goizean goiz joaten omen zen mezara eta kanpairik ere ez omen zuten jotzen, mehatxatuta zeudelako. Errepublika nahaste handiko garaia izan omen zen.

  • 448 'Unión Apostólica'ko mojek klaseak eman eta eliza zaintzen zuten

    Arantzazu Arantzeta (1921) Elgeta

    Unión Apostólicako lau mojarekin ibili zen eskolan. Irundarrak ziren. Klaseak eman eta elizak zaintzen zituzten. Eskolatik joaten ziren elizara edo bezperetara. Errepublika garaian, mojak bota egin zituzten. Gaur egun, ideologia ezberdinak errespetatu egiten direla dio.

  • 216 Karlistak eta errepublikazaleak San Prudentzio auzoan

    Felipe Altuna Egidazu (1929) Bergara

    Gerra aurretik, errepublikanoek indarra hartu zuten. San Prudentzio inguruan bi taberna zeuden, bata karlistena eta bestea errepublikanoena. Beraien arteko borrokak. Francoren tropak sartu zirenean, errepublikanoen kantina hura erre egin zuten.

  • 1226 Errepublikan langileria hobeto

    Eusebio Okina Bengoa (1929) Arrasate

    Sindikatoek indar handia omen zuten errepublika garaian. Langileek ondo irabazten zuten, baina enpresariek ez zuten langile gehiago hartzerik nahi. Lana ba omen zegoen, baina jende gazte asko lanik gabe zegoen gerra hasi zenean.

  • Migel Okina Salsamendi Ospitaleko mojekin eta herri eskolan

    Migel Okina Salsamendi (1924) Bergara

    Eskolan ospitaleko mojetan ibili zen eta gero herri eskolan. Basterra eta Zabal maisuak izan zituen. Primo de Riveraren diktadura amaitu, eta Errepublika etorri zen: isiltasunetik zalapartara. Gurutzeak kendu zituzten eskoletan.

  • Migel Okina Salsamendi Euskarazko liburuak erre egin zituzten

    Migel Okina Salsamendi (1924) Bergara

    Euskarazko liburuak erre zituzten, Francoren tropak sartu zirenean, irailaren 22an. Errepublika garaian "Xabiertxo" liburua erabili zuten eskolan. Apaizak ere dena euskaraz egiten zuen elizan.

  • Migel Okina Salsamendi Euskaraz ikasi zuen, Errepublika sasoian

    Migel Okina Salsamendi (1924) Bergara

    Eskolan euskaraz ikasi zuten Errepublika garaian. Geografia "lutelestia" zen eta matematikak ere euskaraz: batuketa, kenketa...

  • 396 Dotrina kontuak

    Kontxita Anduaga Lamariano (1923) Luis Anduaga Lamariano (1922) Cecilia Kortabarria Araiztegi (1928) Antzuola

    Dotrina kontuak. Errepublika garaian eskolan ez zen dotrinarik ematen. Euskara eta erdaraz ikasi zuten dotrina.

  • 1314 Arrasaten Oreja hil zutenean

    Joxe Bixente Etxabe Arregi (1922) Arrasate

    Gerra aurrean "iraultza" egon omen zen Arrasaten, Oreja eta beste bat, Zerrajerako ugazabak, hil zituztenean. Egun horretan, bera esnearekin zihoala, esnea kendu eta etxera bidali zuten eskopetadun arrasatear gizon batzuk. 1934. urte inguruan izango zen, errepublika garaian.

  • Elias Atutxa San Antonioko erromeria

    Elias Atutxa Orobiobasterra (1920) Amorebieta-Etxano

    Kalean ez zen aldaketa politikorik nabari errepublika garaian. Orduan, etxeetan irrati gutxi zeuden. Domeketan San Antonioko erromeriara joaten ziren dantzara. Mutilek pezeta bana ordaintzen zuten soinujolearentzako.

  • Claudio Usobiaga II. Errepublikako kontuak

    Claudio Usobiaga Albizu (1916) Mutriku

    II. Errepublikako kontuak. Mutrikun ba omen ziren bi pertsona mitinak ematen ibiltzen zirenak; Galarraga delako bat gogoratzen du.

  • Claudio Usobiaga Errepublika garaiko prentsa

    Claudio Usobiaga Albizu (1916) Mutriku

    Errepublika garaiko prentsa: La Voz de Guipúzcoa, Hierro, La Gaceta, El Diario Vasco...

  • Elias Atutxa Erregearen irudia eta gurutzea kendu zituzten errepublikan

    Elias Atutxa Orobiobasterra (1920) Amorebieta-Etxano

    Maristetan ikasi zuen Eliasek. Asturiasko Iraultza gogoratzen du, eta baita erregea kendu eta errepublika jarri zutela ere. Erregearen irudia eta gurutzea kendu zituzten eskolako ikasgeletatik. Dotrina eskolatik kanpo ikasten zuten.

  • 616 'Centro Republicano'a

    Gregorio Lizarralde Galdos (1907) Alejo Ugarte Moiua (1907) Oñati

    Centro Republicanoa zegoen etxe berean eduki zuen Pio Elazarrek taberna. Centro Republicanora dantzara-eta asko joaten ziren.

  • 616 Gerra susmorik ez

    Gregorio Lizarralde Galdos (1907) Alejo Ugarte Moiua (1907) Oñati

    1931ko hauteskundeetan gorriekiko beldurra piztu zen. 1936ko otsailekoetan, berriz, Fronte Popularra nagusitu zen. Hala ere, gerra susmorik ez zegoen Oñatin.

  • Maria Victoria Arizmendi Beren autobusari harrika Tolosan

    Maria Victoria Arizmendi Azpiazu (1924) Bergara

    Pospolina zela, behin Donostiara joan ziren jaialdi batera. Itzuleran Tolosatik pasatzean, harrika egin zioten bere autobusari. Mutil batzuk, Ardatxanekoak tartean, makilekin jaitsi eta uxatu zituzten harrikariak.

  • Joxe Zulueta Errepublikak hezkuntza hobetu

    Joxe Zulueta Uribe (1921) Arrasate

    Errepublika etorritakoan, gurutzeak kentzeagatik protestan ibili ziren, norbaitek hala aginduta. Errepublikak irakasle tituludunak eta hezkuntzako azpiegiturak ipini zituen.

  • Pilar Bastida Irastorza Errepublikaren ospakizuna Maltzagan

    Pilar Bastida Irastorza (1924) Arrasate

    1933an iritsi zen Arrasatera. Gogoan du Errepublika aldarrikatu zenean, Maltzagako (Eibar) eskolara joaten zela eta zelako ospakizuna egin zen. Ziorla auzoko anekdota bat kontatzen du.

  • Felix Ajuria Belar Abadeak bandera kendu errepublikazale bati

    Felix Ajuria Belar (1924) Arrasate

    Errepublika garaiko oroitzapena. Abadiñon "castellano" bakarra omen zegoen: Errepublika goraipatzen hasi zen kalean, bandera batekin. Abadeak bandera kendu eta apurtu egin zion.