1931-1936: II. Errepublika

  • 1580 Gerra aurretik ikastolara

    Miren Josune Tolaretxipi Lizarralde (1926) Donostia

    Gerra aurretik ikastolara joaten zen, Etxaide kalera. Subijana zen maistretako bat, eta Arzelus bestea. Moja joan ziren biak. Iñaki Deunaren ikastetxea. Gerrarekin bukatu zen.

  • 1580 Kursaalean, poxpolinak

    Miren Josune Tolaretxipi Lizarralde (1926) Donostia

    Kursaalean poxpolinak. Bera ere joaten zen. Abestiak ere han ikasi zituen; "Etxe pospola" kanta. Kantu abertzaleak. Don Ramon Laborda.

  • 1073 16 urte zituela gerra hasi eta anaiaren etxera Donostiara

    Visitacion Larrinaga Arrese-Igor (1920) Irura

    16 urte zituela gerra hasi zen, eta lau anaiak gerrara joan zitzaizkion. Herria hutsik geratu zen. Visitacion eta etxekoak anaiaren etxera Donostiara joan ziren. Gerra hasi zen egunean taberna atarian zeudela gertatutako pasadizoa kontatzen du.

  • auribesalgo Errepublika garaiko kontuak

    Asuntxi Uribesalgo Bengoa (1928) Bergara

    Batzokira joango zen, baina ez da gogoratzen. Inauterietan irteten zirela du gogoan. Ez zen pospolinetan ibili. Antzerkia Enseñanzan egiten zuten batzuetan, baina bera oso lotsatia zen. Batzokian ibiltzen zirenak: Amanabar ahizpak, Maria Txantxote, Lazpiur ahizpak...

  • Irune eta Xatur Karrera Errepublika garaian ez zen euskara indartu

    Irune Karrera Etxeberria (1929) Xatur Karrera Etxeberria (1930) Hernani

    Errepublika garaian joan ziren Hernanira bizitzera, Errepublika garaian, eta orduan jada euskara gutxi entzuten omen zen kalean.

  • maria-ormaetxea-inarra Errepublikako sorreraren bertsoak

    Maria Ormaetxea Iñarra (1916) Elgoibar

    1931an Errepublikaren sorrerak sortutako poza adierazten duten bertsoak.

  • Maritxu Goitia Eskola publikotik mojetara

    Maritxu Goitia Zuloaga (1923) Errenteria

    Umetan fede kristauan hezitakoa da Maritxu eta sinismen berei eusten die gaur egun ere. Txikitan eskola publikoan ibili zen arren, errepublika garaian eskola kristaura aldatu zuen amak, ez zuelako nahi alaba hezterik gurutzea ukatzen zuen eskola batean. Mojen eskolan josten, brodatzen, kantuan eta errezoan trebatzen zituzten haurrak. Neskak eta mutilak bereizi egiten zituzten, garai batean gizonak eta emakumeak elizan bezalaxe.

  • joseba-goni Errepublika garaiko alkateari gerra ostean emandako babesa

    Joseba Goñi Galarraga (1935) Errenteria

    Errenterian errepublikak iraun zuen bost urteetan Paulino Garcia errepublikanoa izan zen alkate. Denbora batez kanpoan egon bazen ere, laster itzuli zen herrira eta bere jostundegiarekin jarraitu zuen normal-normal. Garciak babes handia izan zuen herrian gerra ostean.

  • Karlisten eta abertzaleen arteko liskarra hauteskundeetan

    Lucia Etxabe Zubizarreta (1927) Soraluze

    Errepublika garaian, umea zen. Zubi Nagusian liskarra izan zen hauteskundeetan karlisten eta abertzaleen artean. Bere aita mikeleteen kaboa zen; liskarra gelditzera joan eta tiroa bota zuen airera.

  • 320 Errepublika garaiko bizipenak eta aldaketak

    Jaio Ezenarro Alberdi (1919) Iñaki Iñurrieta Goikoetxea (1918) Soraluze

    Errepublika garaiko bizipenak. Plaza zaharrari "Alfonso XIII" izena jarri zioten eta errepublika hasi zenean, 12 urterekin, hari harrika ibili ziren. Erlijioak indarra galdu zuen errepublika garaian eta eskola erlijiosoen eta publikoen artean konpetentzia sortu zen.

  • 320 Errepublikak ekarritako aldaketak eta gainbeheraren arrazoia

    Jaio Ezenarro Alberdi (1919) Iñaki Iñurrieta Goikoetxea (1918) Soraluze

    Errepublika garaian aldatu ziren kontuak: eliza eta estatua banatu, akademia militarrak itxi, 44 lan-orduko astea... Aldaketak azkarregi egin ziren eta boterea zutenak kontra jartzean huts egin zuen errepublikak.

  • 320 Sozialista batzuek ikurrina erre zuten Eibarko batzokian

    Jaio Ezenarro Alberdi (1919) Iñaki Iñurrieta Goikoetxea (1918) Soraluze

    Eibarren denak sozialistak ziren. Sozialista batzuek batzokian ikurrina erre eta mutiko bat jo egin zuten. Handik urte batzuetara, gerra denboran, berriz elkartu ziren ustekabean.

  • 320 Errepublikaren albistea Soraluzera

    Jaio Ezenarro Alberdi (1919) Iñaki Iñurrieta Goikoetxea (1918) Soraluze

    Luis Larrea soraluzetarrak Eibarren taberna zuen eta berak ekarri zuen errepublikaren albistea herrira. Eibar izan zen errepublika aldarrikatzen lehenengo eta "Ciudad ejemplar" titulua eman zion Espainiako gobernuak.

  • 352 Gerra aurrean abertzaleak eta karlistak ziren nagusi Zarautzen

    Ander Alberdi Arregi (1933) Zarautz

    Sozialistek indar gutxi zuten Zarautzen: Karlistak eta Abertzaleak ziren nagusi herrian. Gerra aurretik, abertzaleek indarra zuten. Batzuek zein besteek dantza-taldeak eta antzerkiak antolatzen zituzten. Karlistek euren lokala zuten, eta PNVren batzokia ere gerra aurrean eraiki zuten. Hiru lekutan izan zuten. Gerran kendu egin zituzten.

  • Arantxa Lasa Maiztegi Eibarren errepublika aldarrikatu zuten

    Arantxa Lasa Maiztegi (1925) Soraluze

    Herriko eskolan hasi zen ikasten. Eibar izan zen Errepublika aldarrikatu zuen aurreneko herria. Bertan ezarri zuten inguruko lehenengo institutu-eskola ere. “Ciudad Ejemplar” aldarrikatu zuten. Arantxak hamar urte bete zituenean, Eibarko institutuan sartzeko azterketak egin zituen, eta sartu zen.

  • Inaxito Albisu Gerra aurretik Errenterian egondako iskanbila handia

    Inaxito Albisu Mendarte (1924) Errenteria

    Errenterian gerra aurretik iskanbila handia egon zen Espainiako hegoaldetik etorritako jendearen eta Errenteriako abertzaleen artean; abertzale haietako bat Inaxitoren ama zen. Celestino Goenaga Inaxitoren laguna zen eta haren ama defendatzera joan zen; hilzorian egon zen jaso zuen jipoiarengatik.

  • 697 Trena errepublikako banderarekin

    Bentura Arrieta Bergaretxe (1925) Elgoibar

    14 urte bete baino lehen utzi zion Benturak eskolari, etxean lan asko zegoen eta. Bera umea zela, trena errepublikako banderarekin etorri zenekoa gogoratzen du. Gerrak ez zuen eskola eten, baina Bentura, beldurrez, ez zen joaten. Gerraostean jarraitu zuen eskolan, 13 urtera arte.

  • Miren Vallejo Arriaga Eskola txikian euskaraz, handian gaztelaniaz

    Miren Vallejo Arriaga (1923) Elgoibar

    Lau anai-arrebatatik zaharrena zen Miren. Eskola txikira joan zen sei urtera arte, eta handira gero. Eskola txikian euskaraz ikasten zuten eta handian gaztelaniaz. Errepublikan eskoletako gurutzeak kendu egin zituzten, baina Mireni eta lagunei batzokian eman zieten gurutzetxo bana.

  •  JULEN IRIONDO BERGARETXE Antiklerikalismoa gerra aurrean

    Julen Iriondo Bergaretxe (1920) Elgoibar

    Abadeen aurkako mugimendu gogorra egon zen gerra aurrean. Julen 12-13 urterekin sartu zen herriko musika bandan, eta Internazionala eta abadeen kontrako kantuak jotzen zituen bandak manifestazioetan.

  • Itziar Ajuria Garate 90 ume zaindari batekin

    Itziar Ajuria Garate (1924) Elgoibar

    Errepublikak eskola publikoetan gurutzeak kendu zituenean, amak mojetara bidali zuen ikastera. Eskolaurrean 90 ume Saturnina Ziaran izeneko emakume baten zaintzapean egoten ziren. Aitak etxean irakatsi zion irakurtzen.