1931-1936: II. Errepublika

  • Juanita Lejarreta 1934ko iraultza; etxera itzultzeko lanak

    Juanita Lejarreta Garro (1920) Berriz

    1934ko iraultzak Eibarren harrapatu zuen. Etxera itzultzeko ez zuten trenik eta Ermurantz abiatu ziren, trena han hartzeko asmoz. Bidean "guardia de asalto"a zen lehengusu batekin topo egin zuen eta hark lagundu zien bide zati batean. Ermuan Eitzagara hartu zuten eta trenaren tuneletik pasata joan ziren etxeraino, oinez. Beste senide bat mikeletea zen eta Eibar eta Ermuko muga zaintzen egoten zen. Iraultza egunean bala asko ikusi zuten lurrean.

  • Emakume Abertzale Batza Mutrikun: antzerkiak, bakarrizketak,

    Enkarna Furundarena Goenaga (1919) Mutriku

    II. Errepublika aldarrikatu zenean, batzokiak ireki ziren. Emakume Abertzale Batzan antzerkian ibili zen. Egin zuen lehenengo antzezlana bakarrizketa bat izan zen. Euskarazko emanaldiak ere egiten zituzten. Zehazki bat gogoratzen du.

  • Pedro Arrizabalaga "Zozua" 1934an Errebalen zeuden denda eta tabernak

    Pedro Arrizabalaga Iriondo (1906) Eibar

    1934ko iraultza hasi zenean, Trinkete taberna dagoen lekuan bizi zen. Gertuko taberna eta dendak aipatzen ditu: Café Europeo, Trinkete, La Ondarresa oinetako-denda… Iraultzan hildakoak eta zaurituak egon ziren.

  • Manuel Goenaga Mutrikuko Erdiko kaleko kartzela

    Manuel Goenaga Osa (1923) Mutriku

    Erdiko kaleko kartzelan aita preso egon zenean, janaria eramaten zioten. Gerra aurretik, kartzela zaintzen herriko errepublikanoak eta milizianoak egoten ziren.

  • Jaione Isazelaia2 II. Errepublikak aldaketa handia ekarri zuen udaletxeetan

    Jaione Isazelaia Igartua (1959) Bergara

    II. Errepublikaren aurretik, hezkuntza eta orokorrean burokrazia gaztelaniaz zen. Bergara, landa-herri bat izanik, euskalduna zen baina ikasteko aukera zutenek (fraideekin, seminarioan...) gaztelaniaz egiten zuten. II. Errepublikak, ordea, hainbat aldaketa ekarri zituen udal-gobernuetan.

  • 1577 Donostiako Miguel Muñoa ikastolak

    Kontxita Beitia Oiarbide (1940) Donostia

    Gerra aurreko Miguel Muñoaren Donostiako lehenengo ikastolak. Ikasle asko zituzten eta Errepublika garaian oparoa izan zen ikastola. Gerrarekin, irakasle askok ihes egin zuten eta ikastolako haur asko eraman zituzten beraiekin.

  • Mercedes Telleria Errepublika garaiko kantak; Untzaga toponimoa

    Mercedes Telleria Izaguirre (1913) Eibar

    Errepublika garaiko kantak: "Floreciente primavera del año 31..."; "República española...". Errepublikaren aldarrikapenaren inguruko oroitzapenak. "Plaza de la República" izena jarri zioten orduan Untzaga plazari (aurretik plaza de Alfonso XIII zeukan). Untzaga toponimoaren jatorria.

  • 561 Errepublikaren proklamazioa zela gertatu zen

    Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar

    Astelehenean oraindik ez zegoen proklamaziorik baina eibartar gehienek uste zuten errepublika bazetorrela. Donostiatik enkargua etorri zen eta zinegotzi guztiak batu ziren udaletxean. Errepublika izendatu behar zela erabaki zuten. Donostiako gobernu militarretik mehatxuak egin zizkieten. Segundo Garcia izeneko batek ere proklamatu zuen errepublika, Ciudad Real inguruan. Kartel bat egin zuten "Plaza de la República" ipintzen zuena, Untzaga plazarako.

  • Gonzalo Sarasua II. Errepublikaren aldarrikapena Eibarren

    Gonzalo Sarasua Gorrochategui (1913) Jose Sarasua Gorrochategui (1923) Eibar

    II. Errepublikaren aldarrikapenaren egunean Untzaga plazan zegoen Gonzalo. Apirilak 12ko hauteskundeetako giroa eta aldarrikapenaren eguneko gertakariak ditu hizpide.

  • 77 Eskola kontuak Errepublika garaian

    Timoteo Zuazua Urrutia (1922) Aretxabaleta

    Baserri ingurua nolakoa zen; kale-baserria zen beraiena. Eskolara, herrira joaten zen. Dotrina ikastearen garrantzia. Errepublika garaian, dotrina eta elizako kontuak eskolatik kanpo utzi zituzten; orduko oroitzapenak.

  • 77 Errepublikaren aldarrikapena

    Timoteo Zuazua Urrutia (1922) Aretxabaleta

    Errepublikaren aldarrikapenaren inguruko gogoetak. Etxean zer entzuten zuten...

  • 77 Errepublika garaia; Gerra Zibila

    Timoteo Zuazua Urrutia (1922) Aretxabaleta

    Errepublikaren aldarrikapenaren inguruko gogoetak; Alfonso XIII. Niceto Alcalá Zamora Aretxabaletara etorri zeneko kontuak. Gerra, politika kontuak. Euskadiko gobernua. Gerra Zibila Aretxabaletan. Baserri inguruan frontea egon zenean, erreketeak izan zituzten inguruan.

  • Jaione Isazelaia2 Bergaran, gerra aurreko lehenengo ikastola euskaldunak

    Jaione Isazelaia Igartua (1959) Bergara

    Katalunia izan zen lehenengo estatutua egin zuena eta bertan, besteak beste, hezkuntza katalanez bermatzeko ekimena. Euskadin, ordea, ez zen gerra hasi arte estatutua lortu. Hala ere, Bergaran hezkuntza euskaraz jasotzeari garrantzi asko eman zitzaion eta udalarenak ziren eskolak sortu ziren (eskola nazionaletatik garatago). Maria Oianguren izan zen lehenengo irakaslea. Batzokian zabaldu zen lehenengo ikastola eta gerra hasi zenean irakasleek ihes egin behar izan zuten eta bertan zegoen material guztia suntsituta gelditu zen.

  • Jaione Isazelaia2 Bergaran jesuitak kanporatuak izan zirenean

    Jaione Isazelaia Igartua (1959) Bergara

    II. Errepublikako konstituzioak, eliza eta hezkuntzaren arteko banaketa ezarri zuenean, Bergaran seminarioan zeuden jesuitek ez zuten aginduari kasu egin eta herritik bota zituzten. Ondorioz, Bergaran liskar handiak sortu ziren eta ikasleak barnetegietara eta batez ere, Oñatiko institutura joan ziren ikastera. Bidaia-gastuak ordaintzeko, Bergarako udalak lan handia egin zuen. Erlijioari garrantzi asko ematen zitzaion Bergaran.

  • Mrino Arramendia Urrestarazu Primo de Riveraren garaitik Errepublikara

    Marino Arramendia Urrestarazu (1921) Altsasu

    Primo de Riveraren garaitik Errepublikara emandako aldaketa kontatzen du, zer abesten zuten... Eskolan emandako aldaketa ere aipatzen du, mikeleteak, berria zabaltzea... "Akullu" ere aipatzen du, bere garaian gerran ibilitako hegazkinlari errepublikanoa.

  • Mrino Arramendia Urrestarazu Errepublika garaiko ideologiak eta gerrara bidea

    Marino Arramendia Urrestarazu (1921) Altsasu

    Errepublika garaiko ideologiak aipatzen ditu, herrian zeuden joerak. Gero gerrarako bidea aipatzen du eta gerra hasiera. Falangisten etorrera.

  • Enkarna Alzaga Errepublikan, gurutzeak kendu zituzten

    Enkarna Altzaga Iturriza (1920) Irun

    Errepublika garaia. Gurutzeak kendu zituzten ikastetxetik. Orduan, mojek katea jarri zieten, gurutzearekin, lepotik zintzilik. Gizon batek ez zion horrekin zentro errepublikanora sartzen utzi nahi.

  • Enkarna Alzaga Errepublikaren etorrera

    Enkarna Altzaga Iturriza (1920) Irun

    Errepublika. Bandera errepublikanoa jarri zuten Irungo udaletxean. Eskolara bidean, manifestazioa ikusi zuen.

  • Errepublikarrek gurutzeak kendu

    Luisa Josefa Bordazar () Alegia

    Errepublika garaian eskolatik sinbologia erlijiosoa kendu zuten. Elizak katekistak formatu eta eskolatik zuzenena joan behar izaten zuten dotrina ikastera. Hamalau urteak arte joan zen eskolara. Amari askotan laguntzen zion anai-arrebak zaintzen.

  • 1128 1934ko urriko iraultza; asaltoko tropak

    Faustina Lopez Larrea (1908) Eibar

    1934ko urriko iraultza. Goizean tiroak egon ziren; hildakoak zeintzuk izan ziren. Eurak kalean ibili ziren goizean, baina ez ziren asko enteratu. Egun gogorra. Asaltokoak etorri ziren eta arratsaldeko seietarako denak etxera. Beldurra eragiten zuten. Eibartar asko kartzelan. "Frente Popular"ak irabazi zuenean itzuli ziren etxera. Egun handia izan zen.