1931-1936: II. Errepublika

  • Jose Andres Azpiri Bi soldadutza aldi: Errepublikan eta frankismoan

    Jose Andres Azpiri Malaxetxebarria (1911) Markina-Xemein

    Primo de Riveraren diktaduraren ostean Errepublika etorri zen. Sasoi hartan, 1932. urtean, joan zen soldadutzara. 1936an berriro joan behar izan zen Francoren aginduz.

  • Pilar Goiburu Beloki Lehengusu errepulikanoaren gorabeherak

    Pilar Garaiburu Beloki (1914) Amasa-Villabona

    Errepublika aldarrikatu zen garaian Villabonako bizilagun gehienak kontra zeudela kontatzen du. Etxean hartu zuten lehengusu umezurtzak ordea, errepublikaren aldekoa izanik, alde egin beharra izan zuela dio. Haren bizipenak kontatzen ditu.

  • Jesus Barandika eta Feli Goikoetxea Errepublikan ama arduratuta

    Jesus Barandika Berrojalbiz (1921) Muxika

    Errepublikan, erregea kendu zutenean, bere amak negar egin zuen. Eskoletatik gurutzeak kendu zituzten eta horrek arduratzen zuen, dotrinarik jasoko ez zutelakoan. Baziren errepublikazale batzuk herrian, horietako batzuk aipatzen ditu. Errepublikazaleak izan arren, mezara joaten ziren. Karlisten eta abertzaleen mitinak egoten ziren.

  • Mari Etxeandia Etxeandia Eskolan banderari musu eman behar

    Mari Etxeandia Etxeandia (1926) Amaia Isasi Amuriza (1930) Muxika

    Ez dute errepublika garaiko akordu askorik. Mariren aitita Gorozikako batzokiko nagusietako bat zen. Eskolan banderari musu eman behar izan zion eta eskuari eman zion Marik. Ez dute gogoan gurutzeak kendu zituztenik errezoak beti egiten zituzten-eta. Francoren argazkiak horman zutela, sarreran eskua altxatu eta abestu egin behar izaten zuten. Elizara sartu orduko ere elizpean abestu egin behar izaten zuten.

  • Jesusa Anitua Maisu eta kanta errepublikazalea

    Jesusa Anitua Lejardi (1926) Jose Mari Anitua Lejardi (1924) Markina-Xemein

    Domeka arratsaldetan dotrinara joan beharra izaten zuten, Xemeinera. Euskaraz ikasi zuten. Eskolan, ostera, gaztelaniaz ikasi zuten. Jose Marik maisu erdaldunarekin ikasitako errepublikako abestia kantatzen du: "Si supieran los curas y frailes...".

  • Fernando Alegria 1923koak erregistratu gabekoak

    Fernando Alegria Goiri (1923) Muxika

    Errepublika garaian mitinak egiten ziren, baina bera gaztea zen eta ez du askorik gogoratzen. 1923an jaiotako 25 egon ziren Muxikan eta sasoi hartan Primo de Rivera zegoen agintean. Udaletxeko idazkaria alper hutsa zen eta beraien izenak ez ziren azaltzen erregistroan. Baldomero abadeak datuak eskatu ostean, Frantziara egin behar izan zuen alde idazkari horrek.

  • Maria Luisa Agirre Azurmendi Diru-laguntzak emateko irizpide "garbiak"

    Maria Luisa Agirre Azurmendi (1919) Tolosa

    12 urte inguru zituztela, Errepublika garaia zen, eta eskolako andereñoak neska batzuei lagundu zien goi-mailako ikasketak egiteko diru-laguntzak lortzen. Diru-laguntzak ematean, baina, tranpak egon ziren eta arrazoi politikoengatik eman edo ukatu zituzten.

  • Joxe Mari Gorrotxategi Gerra garaia umeen ikuspegitik

    Joxe Mari Gorrotxategi Pikasarri (1929) Tolosa

    Gerra hasi baino aste batzuk lehenago, Jaunartzea egin zuen. Gerra aurreko garaietan izandako manifestaldiak gogoratzen ditu. Gerra hasi zenean, umea zen eta ez zen gehiegi ohartu. Familietan tragedia handiak bizitu ziren; haietako batzuk gogoratzen ditu.

  • Migel Mari Iraola Arco-iris elkartearen hastapenak

    Migel Mari Iraola Uranga (1921) Tolosa

    Errepublika garaian, lagunak elkartean biltzen ziren; orduan, Arco-iris izena asmatu zuten. Elkarte hartan, jarrera politiko desberdinetako jendea biltzen zen. Han, dantzak ikasi zituzten, eta emanaldiak ematen zituzten.

  • Migel Mari Iraola Arco-iris izena asmatu zutenekoa

    Migel Mari Iraola Uranga (1921) Tolosa

    Errepublika garaian, hainbat jarrera politikotako jendea batzen zen elkartean; eta, denen artean, Arco-iris izena jartzea erabaki zuten.

  • xebe sistiaga Bordaundi baserrian jaioa; komentua ere bazen

    Xeberiano Sistiaga Legorburu (1921) Pasaia

    Bordaundi baserria, bere jaiotetxea, non zegoen. Erretratua. Teilatupe berean moja komentua eta beste bizitza bat zeuden. Errepublika etortzean mojak bidali egin zituzten. 1970 inguruan erre zen. Behiak eta idiak. Sagardotegia zuten Bonantzan. Maizterrak ziren.

  • xebe sistiaga Batzokira, gerra aurretik; euskara

    Xeberiano Sistiaga Legorburu (1921) Pasaia

    Gerra hasi zenean 14 urte zituen. Aurretik, batzokira joaten ziren. Non zegoen azaltzen du. Pasai Donibanen gehienak EAJkoak ziren. Taberna eta oholtza. Antzerkia. Olaziregi. Euskaraz izaten zen. Gerra ondoan euskara nola atzeratu zen. Batzokiko dantza-taldeak. Ez ziren askotan joaten.

  • xebe sistiaga Zentro errepublikazalea

    Xeberiano Sistiaga Legorburu (1921) Pasaia

    Zentro errepublikazalea non zegoen azaltzen du. Batzokian baino jende gutxiago izaten zen han. Arraunlari taldeetan bakarra zen errepublikazalea. Karlistak gutxi ziren, eta komunista bakarra zegoen.

  • Julian Akarregi Eskolan Primo de Riverarekin eta errepublikarekin

    Julian Akarregi Aboitiz (1923) Lekeitio

    Errepublika denboran zein aurretik, Primo de Riverarekin, ibili zen eskolan. Gurutzea kenarazi zuten errepublika etorri zenean. Lekeitiarrak ikurrina maite ei zuten, ez bandera errepublikanoa.

  • Julian Akarregi 34ko Iraultza Lekeition

    Julian Akarregi Aboitiz (1923) Lekeitio

    34ko Iraultza gertatu zenean grebak izan ziren Lekeition. Brouard familiarena zen autobus konpainia; garraioa geldituta egon zen.

  • Julian Akarregi Gerra aurretik inguruko bandarik onena Lekeition

    Julian Akarregi Aboitiz (1923) Lekeitio

    Baltseoan egiten zen plazan, gramolaren edo dultzainaren soinura. Gerra aurretik banda ederra zegoen Lekeition. Neskarik gustukoengana joaten ziren dantza eske.

  • Manuel Galarraga Soraluzen diru asko mugitzen zen

    Manuel Galarraga Aldai (1924) Soraluze

    Errepublikako pezeta zen legezko dirua, baina Eusko Jaurlaritza eratu zenean, bere diruarekin ordaintzen zituen funtzionario eta soldaduen soldatak. Soraluzen jarduera industrialak diru asko mugitzen zuen. Sapa (Sociedad Anónima de Placencia de las Armas), Sacia, Alberdi, Madina, Amutxastegi... tailer asko zeuden. Hilean hamar ogerleko irabazten zuen Manuelek.

  • P Larrea Batzokian ezpata dantza ikasten

    Patxi Larrea Olasagasti (1920) Donostia

    Gerra aurreko batzokiak. Antiguako batzokia. Ezpata dantza ikasi zuen han. Hilabete egin zuen gaixo. San Inazio egunean Atotxan egiten zuten dantza.

  • P Larrea Antiguako ezpata dantzariak

    Patxi Larrea Olasagasti (1920) Donostia

    Antiguako ezpata dantzariak. Zortzi laguneko bizpahiru talde. Maisuetako bat Esteban Collantes txistularia zen.

  • Karmele Sistiaga Parrokiako eskola; batzokia; pospolinak

    Karmele Sistiaga Artola (1927) Donostia

    Umetako kontuak. Parrokiako eskolara joaten zen. Mari Paz ahizpa zen maistra, eta gerra aurretik mitinak ematen zituen; jeltzalea zen. Bera pospolina izan zen. Matia kalean zegoen batzokia. Loren Arrillagak erakusten zien dantzan. Mutilek antzerkia ere egiten zuten.