1931-1936: II. Errepublika

  • Itziar Ajuria Garate Gerragatik eskola urte bat galdu

    Itziar Ajuria Garate (1924) Elgoibar

    Sei urtera arte egon zen eskolaurrean. 14 urtera arte irauten zuen orduan eskolak, baina gerragatik ikasturte bat galdu zuenez, 15 urtera arte ibili zen eskolan.

  • anjel elizalde Bikarioa, nazionalisten kontrakoa

    Anjel Elizalde Elizalde (1922) Donostia

    Errepublika garaian nazionalistek zuten indarra. Karlista gutxi zeuden. Bikarioa karlista zen; hark nazionalisten kontra esaten zituenak. Don Felix Amiano.

  • anjel elizalde Gerra aurretik, 'Xabiertxo' liburua

    Anjel Elizalde Elizalde (1922) Donostia

    Dena erdaraz ikasten zuten. Xabiertxo liburua ematen zieten erdaldunei fraideek, gerra aurretik. Pilotan eta futbolean ibiltzen ziren.

  • 523 Askizuko eskolara egunero

    Sebastian Aranguren Ulazia (1922) Paulo Argibe Uraola (1922) Getaria

    Askizura joaten zen eskolara. Gurasoak hangoak zirenez, hara joaten zen eta eguraldi txarra zenean bertan lotan geratu. Eskolan dotrina eta gauza oinarrizkoak ikasi zituzten. Bere kontura askoz gauza gehiago ikasi dituela dio. Errepublika garaian eskolan zegoen gurutzea kendu omen zuten. Doña Maxima errioxarra zen Askizuko irakaslea. Ume-umetan Avelina getariarrarekin ibili zen eskolan. Beste irakasle batzuk.

  • andres ormazabal Dantzari txiki ibilia, gerra aurretik

    Andres Ormazabal Izeta (1916) Donostia

    Dantzari txiki ere ibili zen umetan, gerra arte. Ezpata dantzari. Irakasleak. Iruñeko Gayarre antzokian egin zuten dantza 1935ean; autobusa, aldapa ezin igo. Ikurrina atera ala ez, eztabaidan aritu ziren.

  • 541 Eskola kontuak Errepublika garaian

    Miren Zubia Zabala (1923) Eskoriatza

    Eskola kontuak; 13 urte zituenean gerra zibila hasi zen eta eskola gabe gelditu ziren. Errepublika garaian ez zuten otoitz egiten eskolan. Maisuaren inguruko azalpen batzuk ematen ditu.

  • 541 Errepublika garaia

    Miren Zubia Zabala (1923) Eskoriatza

    Eskola kontuak Errepublika garaian. Garai hartako zenbait gertakizun gogoan ditu oraindik.

  • 1342 Gerra nola hasi zen

    Jose Pagalday Garro (1927) Eskoriatza

    Etxearen aldamenean bonba bat erori zen, baina txikia; elizan beste bat. Gerra nola hasi zen. Aita saltzailea zen, eta ikusi zuen Madrilen komentuak erre eta apaizak hiltzen zituztela; zerbait gertatuko zela esaten zuen. Urriko matxinada eta hildakoak. Gerra aurreko egoera. Calvo Soteloren heriotzaren ondoren militarrak altxatu egin ziren.

  • 502 Erlijioa Errepublika garaian

    Cruz Abarrategi Leaniz-Barrutia (1917) Eskoriatza

    Erlijioa Errepublika garaian. Giro politikoa nolakoa zen; ez zegoen elkartasunik partidu politikoen artean.

  • 1511 Tabernako eta kaleko giroa umetan

    Jokin Muxika Lasa (1932) Donostia

    Tabernari lotuta hazi zen. Gerra aurretik, asaltoko guardiak ibiltzen ziren egurra ematen Parte Zaharrean. Haien janzkera. Tabernako giroa: gizonezkoak bakarrik. Matxismoa; aurrerakoienek emazteekin paseatzen zuten. Bestela, bakoitza bere aldetik.

  • 1403 Errepublika garaiko giro politikoa

    Jabier Amunarriz Andonegi (1924) Donostia

    Errepublika garaiko giro politikoa. Parte Zaharrean zeuden alderdiak. Errepublikazaleak ziren alkatea-eta, mutikoa zela. Euskaltzaleak ziren haiek ere.

  • 1403 Errepublika garaiko kultur giroa

    Jabier Amunarriz Andonegi (1924) Donostia

    Euskal giroa zegoen Donostian. Antzerkia egiten zen Santo Tomasetan. Batzokian, poxpolinak... Emaztea Iruratik etortzen zen antzerkia egitera. Aita Laborda zen poxpolinen burua.

  • miren azkarate Gerra aurretik batzokira, gimnasia egitera

    Miren Azkarate Urkiola (1929) Bergara

    Batzokira joaten ziren gerra aurrean, patioan gimnasia egitera. Lasaneko aurreko etxea zen batzokia, handia. Ez da antzezlanekin akordatzen, ezta pospolinekin ere.

  • Julian Alegria "Guardias de Asalto"en inguruko kanta

    Julian Alegria Uriarte (1924) Bermeo

    Errepublika garaian "Guardias de Asalto"ak ibiltzen ziren. Hauen inguruko kanta abesten du, azalpenak emanez.

  • 907 Errepublika etorri zenean

    Emilia Unamuno Zamakola (1915) Eibar

    Apirilaren 4an gauean hasi zen zalaparta, Guardia Zibilaren kuartelean. Zabalburutik etorri ziren, hura bonbardatzera. Batek izan zuen istripua. Iraultza. Apirilaren 14an Untzagan zegoen, Errepublika aldarrikatu zutenean. Goizean goiz. Letreroa eta erregearen koadroa nola kendu zituzten. Egun bat lehenago, Eibarren. Kalejira egin zuten denek. Sozialistak eta nazionalistak.

  • 907 Urriko iraultzako presoak

    Emilia Unamuno Zamakola (1915) Eibar

    1934ko urriko matxinada zela eta, Eibarko gizon asko sartu zituzten preso, Iruñean. Askatu zituztenekoa. Indalecio Prieto zegoen zain. Sozialistak. Balkoitik ikusten zituen ospakizun denak.

  • 907 Urriko matxinada

    Emilia Unamuno Zamakola (1915) Eibar

    Urriko matxinadako kontuak. Kalbetoira zuten balkoia, baina atzean berriketan egoten ziren. Bonba bat bota zuten Kalbetoian. Guardia zibil mordoa joan ziren ganbara begiratzera. Armak zeuden ezkutatuta, eta estutasuna.

  • 969 Aitak ipini zuen errepublikako lehen bandera

    Jose Kareaga Guridi (1930) Eibar

    Aitak jarri zuen estatu guztiko lehen bandera errepublikanoa. Ez zitzaion esatea gustatzen, beldurragatik. Aitak gerora kontatu zionez, epaiketa orduan epaileek jakin izan balute, fusilatu egingo ei zuten.

  • 969 Errepublika denborako Eibarko Udala

    Jose Kareaga Guridi (1930) Eibar

    Sozialistak irabazi zituzten 31ko udal-hauteskundeak eta errepublikazaleak geratu ziren bigarren. EAJk bakarra atera zuen. Sozialistek alkatetza eskaini zieten baina ez zuten onartu. Alejandro Telleria "Alkate Txikixa" jarri zen.

  • 969 Aita, errepublizale federalista

    Jose Kareaga Guridi (1930) Eibar

    Gaztetatik hasi zen ofizioa ikasten. Aita errepublikazale federalista zen, Pi i Margall-en jarraitzailea. Zinegotzia izan zen errepublika denboran. Gero kartzelan egon zen, 12 urteko kondena eskatu zioten, besteak beste Asturiasko Concejo-rako dirua grabatzeagatik.