1931-1936: II. Errepublika
-
II. Errepublikaren aldarrikapena
Bernabe Errasti Ibarzabal (1910) Eskoriatza
II. Errepublikaren aldarrikapena. Berak 20 urte zituen, eta eguna nola gogoratzen duen kontatzen du.
-
Eskolako bizipenak 34ko erreboluzioan
Esperanza Uribarren Liziaga (1922) Eskoriatza
Jolas-orduan ere neskak eta mutilak banatuta ibiltzen ziren, ordu desberdinetan irteten ziren eta. Eskola bukatutakoan elkartzen ziren soilik. 1934ko erreboluzioa irten zenean bera zigortuta zegoen; orduko bizipenak.
-
Erlijioa errepublika garaian
Kontxita Anduaga Lamariano (1923) Luis Anduaga Lamariano (1922) Cecilia Kortabarria Araiztegi (1928) Antzuola
Dotrina kontuak. Errepublika garaian eskolan ez zen dotrinarik ematen.
-
Hezkuntza errepublika garaian
Kontxita Anduaga Lamariano (1923) Luis Anduaga Lamariano (1922) Cecilia Kortabarria Araiztegi (1928) Antzuola
Hezkuntza errepublika garaian. Erlijio arrasto guztiak kendu ziren eskoletatik. Niceto Alcalá Zamora Antzuolatik pasatu zen.
-
Doña Rufina
Begoña Gabilondo Etxaniz (1921) Azkoitia
Eskolako maistrak, doña Rufinak, egundoko pazientzia zuen; jo ere egiten zituen, baina asko ikasi zuten. Herrian botazioa egin zen behin, eta Mateo Mujika joan zen. "Estatuto sí o no" zen bozkatu beharrekoa. "Mateo Mujika es un cabrón" agertu zen boto-paperen artean, eta doña Rufinak desagerrarazi egin zuen papera, karlistak gaizki uzten zituelako horrek. Aizarnakoa zen doña Rufina, eta karlista zen. Gogorra zen, zorrotza, baina irakasle ona.
-
Anaia, errepublika garaiko eskolan ibilia
Joxepa Atxega Olasagasti (1932) Lizartza
Anaia zaharrenarekin sei urteko aldea du Joxepak. Anaia errepublika garaiko eskolan ibili zen, eta euskaraz ikasi zuen.
-
Batzokiak oparitutako jostailuak
Enriketa Aranburu Garaiar (1926) Hernani
Jostailuak: Batzokitik bidaltzen zituzten sasoi batean. Sukaldetxoa tokatu zitzaion berari. Batzokiko mitinak. Bere izena esan zuten, eta segi, oparia jasotzera. Beste ahizpei zer eman zieten kontatzen du.
-
Eskola erdaraz eta dotrina euskaraz
Bitoriana Artola Agirre (1918) Lezo
Lezoko eskolara joaten zen. Maistra ona zutela dio, baina bera ez zen asko joan. Osasun arazoengatik eta ilobak zaintzen zituelako. Asko gustatzen zitzaion irakurtzea. Marrazketan txarra. Dolores Lopez zen maistra. Ez zekien euskaraz, baina ez zien errieta egiten euskaraz egiteagatik. Dotrina euskaraz. Mutilek maisua zuten. Liburuak.
-
Igandetan erosten zuten egunkaria: 'El Día'
Maddi Garmendia Salaberria (1924) Lezo
Ez du irratirik ezagutu etxean. Tabernetan egoten zen irratia. Igandetan egunkaria erosten zuten; El Día. Gero, bandoa ere jotzen zuten.
-
Pospolinetan ibili zen dantzan, gerra aurrean
Xalbadora Roldan Iturrioz (1922) Andoain
Pospolinak zer ziren. Batzokian biltzen ziren; Donostiatik Barriola andereñoak joaten ziren dantza erakustera. Ezpata dantzariak ere bazeuden. Martin Lasarte Realeko entrenatzailearen familiaren kontuak.
-
"Poxpolinak gera" eta "Gora Euzkadi" abestiak
Xalbadora Roldan Iturrioz (1922) Andoain
Pospolinen abestia: "Poxpolinak gera". "Gora Euzkadi" abestia ere kantatzen du.
-
Batzokiko antzezlanak
Xalbadora Roldan Iturrioz (1922) Andoain
Antzerkia ere egiten zuten batzokian. Abesti bat kantatzen zutela du gogoan. Bederatzi neska ezkongai kantua kantatzen du. Antzezle moduan ez zen ibili. Orduko antzezlanak: Mendi-mendiyan.
-
Andoainen denetik: karlistak, sozialistak, komunistak...
Xalbadora Roldan Iturrioz (1922) Andoain
'Círculo Carlista' ere bazen Andoainen. Non zegoen, batzokitik gertu. Errepublikazaleen zentroa ere bazegoen eta sozialistena. Komunistak lepo gorria lepoan ibiltzen ziren. Denetik zegoen, 4.000 biztanle baino gutxiago izan arren. Istilu handirik ez zen izan politikarien artean. Are gehiago: jauntxoek errepublikazaleei lagundu zieten gerra etortzean.
-
Eskolara Errepublika garaian
Dionisio Amundarain Alegria (1922) Ibarra
Errepublika garaian bederatzi urte zituen eta baserrian ez zen ezer jakiten. Eskolara orain Udaletxea dagoen eraikuntzara joaten zen. Jolastu egiten zuten.
-
Eskola kontuak; hezkuntza errepublika garaian
Bernabe Errasti Ibarzabal (1910) Eskoriatza
Eskola kontuak. Klaseak erdaraz izaten ziren. Bera umea zenean, irakasle euskaldunik ez zegoen Eskoriatzan. Errepublika garaian maisu-etxeak egin ziren auzo gehienetan. Umeen artean eskolan erdaraz egin behar izaten zuten; diziplina handia. Errepublikaren ondorenean etorri zen askatasun pixka bat eskolan ere. Primo de Riveraren diktadura.
-
'Centro Republicano'a Elgetan
Juan Erostarbe Olañeta (1921) Elgeta
Errepublika garaian Eibartik eraman zuten bandera Elgetara. Elgetan Centro republicano zeritzana zegoen.
-
Ezkutuko estraperloa
Angeles Arantzeta Alberdi (1917) Maria Luisa Arantzeta Alberdi (1919) Elgeta
Estraperloa ezagutu zuten; Elgetan estraperloan ibiltzen zen baten aipamena egiten dute. Errepublika garaian Elgetara bandera eraman zutenekoa.
-
Gasteizko seminario nagusia; II Errepublikaren aldarrikapena
Jose Azkarate Arejolaleiba (1915) Eskoriatza
Seminarioa nolakoa zen. Jantokia; kapila txiki bat; logelak... Beraiek Saturraranen zeudela, Gasteizko seminario nagusi berria amaitu zuten (1930). Inaugurazio ekitaldira Alfonso XIII joan zen. Urtebete beranduago Errepublika aldarrikatu eta erregea Espainiatik joan behar izan zen. Orduko gogoetak. Ikurrina.
-
Erlijioa eta politika seminarioan; abertzaletasuna
Jose Azkarate Arejolaleiba (1915) Eskoriatza
Ikasleen arteko giroa nolakoa zen. Errepublika garaian politika kontuak garrantzi gehiago hartzen hasi ziren eta abertzaletasuna nabarmentzen hasi zen poliki-poliki, batez ere Bizkaia eta Gipuzkoako abadegaien artean... Irakasleek politika kontuak ez zituzten aipatu ere egiten. Don Mateo Mujika.
-
II. Errepublikaren aldarrikapena; abertzaletasuna eta Aberri Eguna
Jose Azkarate Arejolaleiba (1915) Eskoriatza
II. Errepublika aldarrikatu zeneko kontuak. Bertsopaperak irten ziren gaiaren inguruan eta horietako bat gogoan du oraindik. Euzkadi aldizkaria. Primo de Riveraren diktadura. El Día aldizkaria. Lehenengo Aberri Eguna Saturraranen. Abertzaletasun sentimendua.


