1931-1936: II. Errepublika
-
Kartzelan konforme
Gaspar Alvarez Lucio (1918) Eibar
Kartzelan egon zenean gipuzkoarrekin egon zen. Eibartar asko zeuden beraiekin. Kartzelan ongi jaten zuela eta gustura egoten zela kontatzen du Gasparrek.
-
Errepublika garaian etxea eraikitzeko erabakia
Mertxe Uria Aramendi (1920) Zarautz
Munoa inguruko etxe batean jaio zen; geroago, Santa Marina kalera joan ziren; Errepublika garaian, ordea, etxeak egiteko erraztasunak eman zituen gobernuak, eta Mertxeren aitak etxea bere tailerraren gainean eraikitzea erabaki zuen.
-
Kataluniako udaletxeetatik Zarautz aldera bisitan etorri zirenekoa
Mertxe Uria Aramendi (1920) Zarautz
Errepublikako garaian, Kataluniako hainbat udaletxetatik bisitan etorri ziren Zarauzko udaletxera. Zarautzen harrera ona egin zieten, baina Madrildik etorritako udatiarrak kexatu egin ziren; liskarrak egon ziren orduan. Ordutik udatiar haietako batzuk ez ziren gehiago etorri Zarautzera.
-
Alcalá Zamora Zarautzen
Mertxe Uria Aramendi (1920) Zarautz
Alcalá Zamora, Errepublikako presidente zela, Zarautzera etorri zen bisitan. Hari egin zioten harrerari buruz hitz egiten du.
-
Mitina debate bihurtzeko arazoak
Mertxe Uria Aramendi (1920) Zarautz
Errepublikak gutxi iraun zuen. Garai hartan greba ugari zegoen, mitinak izaten ziren. Behin mitin batean gizon batek hizlariaren kontra egin zuen, baina ez zioten utzi bere jarrera defendatzen.
-
Antzerkia gerra aurrean
Elu Gaztañaga Martinez (1916) Ordizia
Karlistak oso onak ei ziren antzerkia egiten eta errepublikanoak ere bai.Eurek ere egiten zuten, baina xumeagoak ziren. Errepublikanoek erdaraz egiten zuten eta eurak euskaraz. Karlistak bietara, baina erdaraz gehiago. Abestu ere egiten zuten.
-
Abertzaleen gorabeherak eta sozialistak boterean
Elu Gaztañaga Martinez (1916) Ordizia
Errepublikanoak jende jatorra ei ziren. Libertate apur bat izan zuten errepublika garaian. Eurak PNVkoak ziren. Gero ETA etorri zenean harekin egin zuten bat. Gero gaizki hasi ziren, eta hori izan omen da penagarria. Dena dela, oso gogorra izan da berarentzat sozialistak Jaurlaritzaren jabe egitea.
-
UGTren greban pikete gisa aritzearren lau hilabete atxilotua
Akelino Elosua Zubimendi (1913) Zumaia
Errepublika garaian UGT-en sartu zen. Beste inor ez zegoen eta berak egiten zituen sindikatuko lan asko. 1934an eskuinak irabazi zuen eta UGT-k greba orokorra deitu zuen. Pikete gisa lantegiz lantegi ibili ziren. Aste osoan egon ziren lantegiak itxita. Horren ostean, lanean hasi eta segituan "Goardia de asalto"-ak joan zitzaizkion lanera bila eta atxilotu egin zuten. Donostiako Gobernu zibileko sotoan eduki zituzten lehenbizi, gero Guadalupeko fuertean eta azkenik Azpetiako kartzelan. Lau hilabeteren ostean libre utzi zituzten. Herrian ondo hartu zuten bera itzuli zenean.
-
Mitinak; errepublikak langileen inguruko legeak sortu zituen
Akelino Elosua Zubimendi (1913) Zumaia
Errepublika garaian, mitinak ematen ziren eta bera ere hitz eginda dago udaletxeko balkoitik 18 urte zituela. Artean ez zegoen langileen legerik, eta errepublikarekin lege asko sortu ziren: zortzi orduko lan-jarduna, oporrak, "ley de términos municipales", "ley de accidentes de trabajo" ... Metaleko hitzarmena egin zenean, bera ere ibili zen tarteko. Berak euskaraz ematen zituen mitinak. Noizbehinka ekartzen zuten kanpokoren bat mitina ematera. Herriko jende "ilustrea" (medikua, irakasleak...) ziklo batera gonbidatu zituzten, baina ez zuten denek onartu.
-
Errepublika etorri zenean
Benita Gallastegi Galartza (1923) Soraluze
Errepublika garaia. Zortzi urte zituen errepublika etorri zenean. Limak pikatzeko tailerra zegoen etxe azpian. Puntua egiten ari zen, ikasten, eta errepublikazale batek eskatu zion bandera egiteko. Balkoian jarri zuen.
-
Errepublikazaleen dantzaldiak
Benita Gallastegi Galartza (1923) Soraluze
Errepublikazaleak ziren ingurukoak, liberalak, eta dantzaldira eramaten zuten bera ere, Plazentzian. El Liberal. Bandera jartzen zuten eta musika egoten zen.
-
Aita Sarasketanean kaxagin
Isidoro Mugerza San Martin (1927) Mendaro
Isidororen aitak hamar urte egin zituen Eibarko Bittor Sarasketa lantegian eskopetentzako kaxak egiten. Aitak berarekin lan egiten zuen Mendaroko karlista batekin zuen harremana ona kontatzen du.
-
Elizarekin sartzea, Errepublikaren hankasartzea
Kontxita Zaldua Zabala (1924) Urnieta
Oblatoen komentua erretzen ikusi zuten baserritik. Komentu handia zen. Elizak erre, apaizak hil eta horrelakoak egin zituen errepublikak. Bera txikia zen errepublika denboran eta ez da ezertaz oroitzen baina entzuna du errepublika ez balitz elizarekin sartu oraindik jarraituko zuela.
-
Familiako giroa
Kontxa Intxausti Peña (1919) Ormaiztegi
Etxean ez zitzaien gustatu Kontxak eskola utzi izana. Geroago, josten ikasi zuen Beasainen, eta ondo etorri izan zaio etxeko gauzak eramateko. Ikasten zuenean, Errepublika zegoen. Aita errepublikanoa zuen, eta hainbat aldizkari eta egunkari irakurtzen zituen. Baserritarra, baina jantzia zen.
-
Gurutzea kendu eskolatik errepublika denboran
Kontxita Zaldua Zabala (1924) Urnieta
Oso gogoan du Errepublika denboran gizon batzuk etorri zirela eskolara gurutzea kentzera. Maistra negarrez hasi zen eta eurek ez zekiten zergatik. Beste ezertan ez zen nabaritu errepublikaren eragina. "El temor de Dios es el principio de la sabiduría" letreroa egoten zen eskolan.
-
1931ko Errepublikako kanta ezaguna
Mercedes Telleria Izaguirre (1913) Eibar
1931ko Errepublikako “Floriente primavera” kanta abesten du eta bertan esaten denaren inguruan hitz egiten du.
-
1934ko urriko iraultza; diru-batzeak presoentzat
Mercedes Telleria Izaguirre (1913) Eibar
1934ko urriko iraultza. Gazte asko kartzelara eraman zituzten. Diru-batzeak egin izan omen ziren herrian presoentzat.
-
1934ko urriko iraultza; "Toque de queda"
Mercedes Telleria Izaguirre (1913) Eibar
1934ko urriko iraultza. Toribio Etxebarria bandera zuriarekin pasa zenean kalera irteten zirela kontatzen du Mercedesek. Asaltoko tropak. Hilabetetan zehar "Toque de queda" egon zen.
-
Lan-baldintzak Errepublika garaian
Gaspar Alvarez Lucio (1918) Eibar
16 urterekin UGT sindikatuko kide zen. Lan-baldintzak asko hobetu ziren Errepublika garaian: 7 opor egun, asteko 44 lanordu, etab. Andrazkoen botoa emateko eskubidea ere Errepublika garaian lortu zen.
-
Herritarren arteko giroa: jendea elkartuago zegoen
Rafael Iturzaeta Martija (1928) Zarautz
Errepublika garaiko aldaketa eskolan. Karabineroek eta denek euskaraz ikasi behar izaten zuten orduan. Ez zen arazorik jendearen artean, giro ona izaten zuten elkarrekin. Gerraostean ere orain baino elkartuago zeuden, eta nahiz eta dirurik ez izan, tabernetan kantari ibiltzen ziren.


