1931-1936: II. Errepublika
-
Errepublikaren aldarrikapenaren aurrekariak
Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar
Eibarren beste inon baino lehenago zergatik aldarrikatu zen Errepublika. Errekadistaren mezua. Toyosek gaizki aditu omen zuen, eta udaletxera joan zen. Zinegotzi guztiak abisatu zituzten eta Alejandro Telleria II Errepublika garaiko lehenengo alkate izendatu zuten. Timoteo Zubiate ere bertan agertu zen. Gipuzkoako Gobernadore Militarraren mehatxua.
-
II. Errepublikaren aldarrikapenaren inguruko erabakia; batzarra udalean
Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar
II. Errepublika aldarrikatu zeneko kontuak. Udaletxean bildu zirenak zinegotzi aukeratu berriak izan ziren. Alejandro Telleria izendatu zuten orduan alkate. Timoteo Zubiate ere joan zen, aurreko alkatea. Telefono deiak egin zituzten alde guztietara eta inon ez zegoen aldarrikapenik eginda. Beldurra sartu zitzaien. Toribio Etxebarriak kanpora ihes egin beharko zutela esaten zuen. Abertzaleak ikurrina ipintzeko asmoarekin joan omen ziren udaletxera, baina ez zitzaien hori egiten utzi. "Pacto de San Sebastián".
-
1931ko apirilaren 14a; urduritasuna nagusi goizaldean
Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar
Candidok zer egin zuen 1931ko hauteskundeen ondorengo orduetan; "harutz-da-honutz, Untzagan bueltaka, nerbioso" ibili zen. Gobernadorearen mehatxuen beldur. Jendea ere larri.
-
II. Errepublikaren aldarrikapena 1931ko apirilaren 14an
Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar
Bandera errepublikanoa goizean ipini zen, baina proklamazio ofiziala eta plazari izena aldatzea arratsaldean izan zen (16:00-17:00 inguruan). Goizean goizetik egon ziren bandera errepublikanoa eta Eibarkoa udaletxeko balkoian zintzilik, baina inongo aldarrikapenik gabe.
-
II. Errepublikaren aldarrikapena; jendea pozez zoratzen
Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar
II. Errepublika aldarrikatu zenean, jendea pozez zoratzen. "Orduan danok txaloka; zoratuta geuazen, gure pozak ez zekan akaberarik". Eta horren ostean, manifestazioa egon zen, sekulakoa. Manifestazioaren ibilbidea, Eibar guztitik. Ez zen egun guztian ezer gertatu. Guardia Zibilen kuartel parean gelditu ziren momentu batean eta haiek ere bandera errepublikanoa ipini zuten. Gauean jendeak afariak egin zituen; dantzaldia egon zen Untzagan; etab.
-
II. Errepublikaren osteko lehenengo lan eguna
Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar
II. Errepublika aldarrikatu eta hurrengo egunean, apirilaren 15ean, denak joan ziren lanera, baina pozik.
-
Gerra zibilaren hasiera; milizianoen kemena
Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar
II Errepublikaren amaiera Gerra Zibilarekin batera etorri zen. Hasieran animo handiarekin irten ziren gerrara. Herri askotako jendea batu zen Untzagan frontera irten aurretik. "Gero izan ziran negarrak...".
-
Errepublikako kanta
Luciana Larreategui Arizaga (1912) Eibar
“Alegre primavera del año 31...” Errepublikako kanta. Kalean abesten zuten, manifestazioak zeudenean.
-
Errepublikaren aldarrikapenean lehenengotakoa
Luciana Larreategui Arizaga (1912) Eibar
Errepublika aldarrikatu zenean, berak egindako banderatxo txiki bat erabili zuen paparrean. Diskurtsoak balkoitik eta jendea behean, entzuten. Bera ere hantxe. Goizeko zortzietarako bandera ipinita zeukan, eta artean Errepublika aldarrikatu barik zegoen.
-
Zubiatek Telleriari alkatetza
Gonzalo Sarasua Gorrochategui (1913) Jose Sarasua Gorrochategui (1923) Eibar
Timoteo Zubiate zen Eibarko alkate II. Errepublikaren aldarrikapenaren unean; Alejandro Telleriak hartu zion erreleboa Errepublika garaian. Telleriarekin batera Errepublikaren alde jardun zuten hainbat pertsonen izenak aipatzen dituzte.
-
Errepublika osteko bizimodua
Gonzalo Sarasua Gorrochategui (1913) Jose Sarasua Gorrochategui (1923) Eibar
Errepublikaren aldarrikapenak langileek eskatzen zituzten hainbat aldaketa gauzatzea ekarri zuen. Eguneroko bizimoduan ez zuten aldaketa handiegirik sumatu. Queipo de Llanok Eibar "muy ejemplar ciudad" deklaratu zuenekoa.
-
Santa Katalinako bidea Errepublikan egin zuten
Katalin Atxurra Alegria (1926) Teresa Erkiaga Korta (1927) Lekeitio
Santa Katalinako bidea Errepublika garaian egin ei zuten. Teresak etxekoei entzun zien esaten Errepublikak jarraitu izan balu denentzako lana egongo zela
-
Karlisten mitinean izandako istiluak
Pakita Artola Egiburu (1923) Alegia
Gerra aurretik Alegian batzokia zegoen. Pakitaren aita han ibiltzen zen, mitinetan parte hartzen. Errepublika garaia zen eta karlista asko zeuden eta giroa arriskutsua zen. Inguruko herrietako mitinetara isilpean joaten ziren. Karlistek txapela zuria eramaten zuten garai hartan. Behin mitina antolatu zuten Alegian, pilota plazan. Errepublikanoekin borrokan ibili ziren egun hartan. Batzuk atxilotuta eraman zituzten.
-
Abertzaleen mitina Alegiako plazan
Pakita Artola Egiburu (1923) Alegia
Karlisten mitina izan eta aste bete beranduago nazionalistek mitina ospatu zuten Alegian. Irujo, Monzon eta Joxe Antonio Agirrek parte hartu zuten. Pakita eta bere laguna aurre aurrean egon ziren mitin hartan. Mitinaren ondoren batzokira joan ziren zerbait jatera.
-
Botoa ematerakoan baldintzaturik
Pakita Artola Egiburu (1923) Alegia
Pakitan amonak botoa karlistei ematen zien bere etxearen jabe zirelako. Botoa emateagatik ordaindu egiten omen zuten. Behin Pakitaren osabak amonari botoa besteei emateko eskatu zion eta bozkatzera lagundu zuen. Osaba bertan utzi zuten gau osoa eta jatekorik ere ez zioten eman. Gaua pasa ondoren kartzelan sartu zuten.
-
Altzo mendian gordeta Gerra karlista garaian
Pakita Artola Egiburu (1923) Alegia
Pakita eta bere alabak etxean entzundako karlista eta liberalen arteko liskarrak komentatzen dituzte.
-
Errepublika aldarrikatu aurreko hauteskunde gaua
Salvador Marzana Amuategui (1918) Eibar
Errepublika aldarrikatu aurreko hauteskunde gauean, apirilaren 12an, jaia antolatu zen Astelena pilotalekuan. Romeral Musika Bandarekin jotzen jardun zuen Salvadorrek. Hurrengo eguneko Errepublikaren aldarrikapenean Eibartarrak lehenak izateari buruzko komentarioak.
-
Agustin Zuloagaren omenezko ekitaldia eta Errepublika aldarrikapenaren urteurrenak banaketa eragin zuen
Salvador Marzana Amuategui (1918) Eibar
1932. urtean, Musika Bandako zuzendari zen Agustin Zuloaga hil zen. Errepublikaren aldarrikapenaren urteurrenetik oso hurbil zeudenez, Zuloagaren omenezko kontzertuan uniformerik gabe jo zutela kontatzen du. Ospakizunak burutu edo bertan behera uztea erabaki beharrak, bandako kideen arteko desadostasuna ekarri zuen.
-
Errepublikako giroa eta gerra hasiera
Antonio Guridi Aierbe (1921) Zegama
Eskolara zihoanean, errepublika etorri zen. Garai hartan, debekatu egin zieten apaizei eskolara dotrina ematera joatea. Eskuinekoak armatu egin ziren eta Nafarroan altxamendua izan zen. Borrokak non izan ziren azaltzen du.
-
Umetan, goseari zion beldurra
Maria Pilar Galparsoro Andueza (1921) Legazpi
Umetan, beraien etxea nolakoa zen azaltzen du. 3 urte zituela, Azpeitiko eskolan ikasi zuen; eta orduan, errepublikaren alde egindako aipamenak gogoan ditu.


