1931-1936: II. Errepublika
-
Errepublika garaia
Gaspar Alvarez Lucio (1918) Eibar
1931ko Errepublikan Gaspar gaztea zen eta ez zuen desberdintasun handirik sumatu hasieran. Aurrerago lege berri eta aldaketa gehiago ikusi ziren. 1934ko Errepublikan kartzelan egon zen; kartzelatzearen zergatiak eta bizi izandakoa kontatzen ditu.
-
Errepublika osteko bizimodua
Gonzalo Sarasua Gorrochategui (1913) Jose Sarasua Gorrochategui (1923) Eibar
Errepublikaren aldarrikapenak langileek eskatzen zituzten hainbat aldaketa gauzatzea ekarri zuen. Eguneroko bizimoduan ez zuten aldaketa handiegirik sumatu. Queipo de Llanok Eibar "muy ejemplar ciudad" deklaratu zuenekoa.
-
Errepublikan, gurutzeak kendu zituzten
Enkarna Altzaga Iturriza (1920) Irun
Errepublika garaia. Gurutzeak kendu zituzten ikastetxetik. Orduan, mojek katea jarri zieten, gurutzearekin, lepotik zintzilik. Gizon batek ez zion horrekin zentro errepublikanora sartzen utzi nahi.
-
Errepublikaren etorrera
Enkarna Altzaga Iturriza (1920) Irun
Errepublika. Bandera errepublikanoa jarri zuten Irungo udaletxean. Eskolara bidean, manifestazioa ikusi zuen.
-
Lehenengo notak nola ikasi zituen
Patxi Oliden Gonzalez de Txabarri (1923) Orio
Frontoian ibiltzen zen mutikotan. Frontoia nolakoa zen. Karmelo Eizagirrek irakatsi zizkion lehenengo notak frontoian, lurrean teilarekin marrak eginda. Ordurako haiek tiple taldea egina zeukaten. Horrelaxe hasi zen solfeoa ikasten. Gazterik hasi zen mezan koruan abesten. Errepublikaren hasieraren inguruko oroitzapenak.
-
Gerra aurreko hauteskundeak
Margarita Goñi Zubeldia (1923) Amezketa
Entzuten zen gerra etorriko zela. Lehenago hauteskundeak egon ziren eta auzoko batek abertzaleei bozkatzeko eskatu zien, baina emakumeek karlistak bozkatu zituzten, abadeak horrela esan zuelako.
-
Gerra aurreko maistra eskuindar eta gogorra
Benita Zearsolo Azkuna (1911) Amorebieta-Etxano
Umetan Zornotzan denak lagunak ziren. Doña Saturnina Elorreta izan zen bere maistra, Calvo Soteloren jarraitzailea. Oso gogorra zen. Mexikon emandako urteetan euskaraz hitz egiteko erreztasuna galdu du Benitak. Eskolara Kaitanara joan zen eta bertan 8-12 urteko umeak elkartzen ziren. .
-
1934ko iraultzan kuartela inguratu zuten
Enrike Bernedo Elkoro-Iribe (1926) Eibar
1934ko iraultzan zortzi urte zituen Enrikek. Guardia Zibilaren kuartela gaur egun San Andres eskola dagoen lekuan zegoen eta guardiak herritik beste herritar batzuk bezala ibiltzen ziren. Iraultzan, kuartela inguratu zuten herritarrek.
-
1934ko iraultzako preso eibartarrak
Enrike Bernedo Elkoro-Iribe (1926) Eibar
Eibarren 1934ko iraultza nola eman zen kontatzen du. Atxilotuak egon ziren eta Iruñeko espetxera eta Hondarribiko Guadalupera eraman zituzten.
-
1934ko iraultzan, "guardia de asalto"ak egurra ematen
Enrike Bernedo Elkoro-Iribe (1926) Eibar
1934ko iraultzan, guardia zibilaren kuartela inguratu zuten Bolinguatik. Armeria Eskolako teilatutik norbait hil omen zuten. Iraultzako istiluekin bukatzeko eraso-guardia edo "guardia de asalto"a bidali zuten Eibarrera eta sekulako egurra eman omen zuten.
-
Pistolez betetako saski bat aurkitu zuten
Enrike Bernedo Elkoro-Iribe (1926) Eibar
1934ko iraultza pasatu zenean etxeratze-agindua zegoen eta "guardia de asalto"koek armak aurkitzeko kontrolak egiten zituzten. Lagunekin zegoela, Errekatxun pistolez betetako saski bat aurkitu zuten eta banatu egin zituzten. Beraiek baino nagusiagoak ziren batzuek esan zieten pistolak non gorde eta gero kendu egin zizkieten. Iraultza ondoren, pistola asko bota edo ezkutatu egin ziren. Etxeren batean armak harrapatu ezkero, atxilotuak joaten ziren.
-
"Guardia de asalto"koen jantziak nolakoak ziren
Enrike Bernedo Elkoro-Iribe (1926) Eibar
Eraso-guardia edo "guardia de asalto"koak urdinez joaten ziren jantzita, larruzko polainekin eta bisera batekin. Kalean hartu zituzten eta etxeratze-agindua ezarri zuten. Norbait bilduta ikusiz gero, haiek egurtzera joaten ziren.
-
1934ko iraultzaren ondoren, eraso-guardia herria kontrolatzen
Enrike Bernedo Elkoro-Iribe (1926) Eibar
1934ko iraultza Eibarren gertatu zenean, asko atxilotu egin zituzten, tartean Benigno Bascaran. Iraultzaren ondoren, eraso-guardia edo "guardia de asalto"a hiletan egon zen herrian, kontrolak egiten. Beraien garita eliza ondoan zegoen. "Ladrillos" izeneko gizon bat zen aguazilen burua gerra aurretik. Gerra ondoren, faxisten bandora pasatu zen.
-
Errepublikaren aldarrikapena Ermuan
Pedro Zubizarreta Garro (1925) Ermua
Gogoan du eskolara zihoala nola ikusi zuen Droget udaletxeko balkoitik txapligua botatzen errepublika aldarrikatu zen egunean. 1933an eman zieten andrazkoei boto eskubidea. Ermuko emakume baten adierazpenak.
-
CAF errepublika garaian
Sabino Auzmendi Arratibel (1926) Ataun
CAFeko langile asko kanpokoak ziren; baina bazeuden inguruko herrietatik etorritakoak ere. Errepublika garaian, CAFen kaleratzeak egon ziren; orduko kontuak kontatzen ditu.
-
Errepublikaren aldarrikapena Eibarren
Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar
Hauteskundeak. 1931ko apirilaren 12an bertan, gaueko 10:00etatik, gazteentzat errepublika aldarrikatuta zegoen. Astelena frontoian, dantzaldia "Romeral" bandarekin. Aldarrikapenaren inguruan interpretazio desberdina. Alejandro Telleria zen alkate. Timoteo Zubiateren jarrera. Arratsaldera arte estu eta larri ibili ziren. Egiaztapena iritsi zenean, manifestazio handia.
-
Errepublikaren aldarrikapena Eibarren
Benigno Baskaran Guridi (1908) Eibar
Goizeko 6:30-7:00ak inguruan jarri zen udaletxean bandera errepublikanoa. 10-15 minutu lehenago "Casa del Pueblo"an batzar bat egon zen eta bertan apirilak 12an aukeratuak izan ziren zinegotziak elkartu ziren. Orduan erabaki zen Errepublika aldarrikatzea Eibarren.
-
Errepublika aldarrikatu zeneko eguna
Gloria Lizundia Echaluce (1912) Eibar
Ama Bilbotik arratsaldean iritsi zen, Errepublika aldarrikatu zela esanez. Oraindik konfirmazioarik ez zegoen. Plaza Alfonso XIII; izen-aldaketa.
-
Akolito
Joxe Miel Treku Azkue (1920) Lezo
II. Errepublika etorri zenean, Joxe Mielek 11 urte zituen. Akolito lanetan ibiltzen zen orduan. Hiru apaiz ziren herrian: haiei buruzko azalpenak. Sakristaua oso abertzalea zen: Lezoko batzokia inauguratu zenean, sakristauak Joxe Miel bidaltzen zuen jendearengana erreziboak kobratzera.
-
1912an karlisten kontzentrazioa Astelenan; liskarrak
Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar
Alderdi politikoekin lehenengo kontaktua noiz izan zuen. 1912an karlistek politika berri bat martxan jarri nahi zutela-eta, euren ideiak aurkezteko kontzentrazio handi bat egin zuten Astelenan. Egun horretan borrokak egon ziren herrian. Barrenkalean gizon bat (Oregi) tiroz hil zuten. Guardia Zibilak Astelena kanpoan zain egon ziren eta, karlisten mitina amaitutakoan, Ermurantz bidali zituzten bertaratutakoak, han trena hartzeko. Oregiren hiletako oroitzapenak: Chopin-en martxa eta Isaac Irusta triangelua jotzen. Ordutik aurrera isiltasuna herrian.


