1931-1936: II. Errepublika

  • Kandido Urreizti Errepublika garaiko giroa

    Kandido Urreizti Osa (1926) Mutriku

    Errepublika denborako giroaz hitz egiten du. Maristetan euskaraz egiten zuten. Poxpolin jantzita dantzatzen zuten.

  • Urreta Zubia, Juan Errepublika garaia; 1934ko iraultza

    Juan Urreta Zubia (1924) Aretxabaleta

    Errepublika garaian eskolan egon ziren aldaketak. Gurutzeak kendu ziren... 1934ko iraultza Aretxabaletan. Bando bat egin zen eta bertan zer esaten zen gutxi gorabehera. Arrasaten istiluak egon ziren. Militarrak Arrasate eta Eibarrera.

  • Bitore Urkijo Ikuspegi politiko desberdin asko

    Bitore Urkijo Egarista (1925) Bermeo

    Errepublika sasoian, Bartzelonatik etorritako "guardia de asalto"ak egon ziren. Gerora falangea sortu zen Bermeon. Falangistek ere bazuten beraien egoitza, baina gutxi ziren. Sozialistak eta komunistak gutxi ziren.

  • Jesus Aranburu Primo de Rivera eta Alcalá-Zamora Errenterian

    Jesus Aranburu Oskoz (1918) Errenteria

    Jesusek Primo de Riveraren diktadura ezagutu zuen, nahiz eta garai hartako oroitzapen gutxi izan, umea baitzen orduan. Hala ere, diktadorea behinola Errenterian izan zela oroitzen du. Niceto Alcalá-Zamora, Espainiako Bigarren Errepublikako lehen presidentea ere, Errenteriara etorri zela du gogoan, eta zergatia argi ez duen arren, esaten du Errenterian garai hartan zegoen fabrika pilagatik izango zela; hainbeste, ze "Manchester City" izendatu zuten batzuek.

  • Jesus Aranburu "Irakasleak baino gose gehiago pasa"

    Jesus Aranburu Oskoz (1918) Errenteria

    Bigarren Errepublika garaian, 1931 eta 1936 urte bitartean, alderdi politiko eta sindikatuak legeztatzearekin batera, Jesusek bereziki gogoan du irakasleen baldintzak hobetu egin zirela. Denbora gutxirako, ordea. Bost urteren buruan Espainiako Gerra Zibila piztuko baitzen.

  • Jesus Aranburu Errenteriako alderdi politiko eta sindikatuak Espainiako Bigarren Errepublika garaian

    Jesus Aranburu Oskoz (1918) Errenteria

    Jesusek aipatzen dituen alderdi politiko eta sindikatuek presentzia zuten Errenterian, Bigarren Errepublika garaian: Izquierda Republicanak, Euskadiko Partidu Komunistak, Partidu Sozialistak... Sindikatuek ere, UGTk, CNTk edo Solidaridad de Obreros Vascosek (Eusko Langileen Alkartasuna). Jesus Solidaridad de Obreros Vascos sindikatuko afiliatua zen.

  • Jesus Aranburu Fronte Popularra

    Jesus Aranburu Oskoz (1918) Errenteria

    1936ko hauteskundeetarako ezkerreko hainbat formazioz osatutako koalizioa nola osatuta zegoen ongi gogoan du Jesusek.

  • Jesus Aranburu Biteri eskola publikoak

    Jesus Aranburu Oskoz (1918) Errenteria

    Biteri eskola publikoan ikasi zuen Jesusek. Gogoan du nola Bigarren Errepublika garaian irakaslea etorri eta gelan sartu orduko horman zintzilik zegoen gurutzea kendu zuen. Jesusen esanetan horrek ez zuen errenteriarren artera istilurik ekarri.

  • Jesus Aranburu 1936ko greba lan-baldintza hobeak eskatzeko

    Jesus Aranburu Oskoz (1918) Errenteria

    "Real Compañía Asturianan" lanean hasi zenean, sindikatu ugari zeuden. Langileak afiliatu egiten ziren haietan. Lehen grebak egitea egun batetik bestera erabakitzen zen. 1936ko maiatzean greba egin zuten, lan-baldintza hobeak eskatzeko.

  • Jesus Aranburu Errepublika aldarrikatu zeneko ospakizunak Errenterian

    Jesus Aranburu Oskoz (1918) Errenteria

    Errenterian errepublikazaleek beren lokalak zeuzkaten. Errepublika aldarrikatu zen egunean, jendeak asko ospatu zuen Errenterian. Orduan abestutako kantak aipatzen ditu.

  • Jesus Astiazaran Errepublikan hezkuntzan aldaketak

    Jesus Astiazaran Bilbao (1924) Bermeo

    Errepublika sasoian, fraideen ikastetxean maisuen kapak kendu eta gurutzeak kendu zituzten.

  • Jesus Astiazaran Errepublikako langileen abestia

    Jesus Astiazaran Bilbao (1924) Bermeo

    Errepublika sasoian, Solluberako bidean hainbat behargin aritu zen beharrean. Haiek abesten zuten abestia kantatzen du Jesusek pasarte honetan.

  • Justo Astui ELAko karneta erre faxistak sartu zirenean

    Justo Astui Imatz (1922) Bermeo

    Errepublika denboran sarri izaten ziren mitinak. "Guardia asaltoak" etortzen ziren halakoetan; behin neska bat zauritu zuten tiroz. Manifestazioak ere ugari, sindikatuenak eta, UGTkoak esaterako. Kanpoko jendea gehienbat. CNT ere bazen. ELA ere bai. Justok sindikatu honen karneta zuen 14 urterekin. Faxistak sartu zirenean erre egin zuen. Ez zuen kuotarik pagatzen.

  • Julian Alegria Errepublika garaiko giro politikoa

    Julian Alegria Uriarte (1924) Bermeo

    Errepublika garaiko oroitzapenak. "Goardias de Asalto"ak. Behin Jose "Konbetu"ren taberna aurrean gertatutakoa. Manifestazioa egon zen eta mutil batzuk zerura tiroak botatzen hasi omen ziren. Beste greba batzuk ere egon omen ziren garai hartan. CNT eta FAI.

  • Isidro Mandiola Errepublika hasi zenean eskolako bandera aldatu

    Isidro Mandiola Solozabal (1924) Markina-Xemein

    Errepublika ezarri zutenean, Isidrok zazpi urte zituen. Orduan eskolan egon zen eta gogoan dauka maistrak bandera aldatu behar zutela esan ziela. Errepublika sasoian Asturiaseko meategietako langileak altxatu egin ziren eta Eibarren ere grebak antolatu zituzten langileek. Harik eta Gerra Zibila hasi arte iraun zuen errepublikak.

  • Isidro Mandiola Errepublika sasoiko liskarrak

    Isidro Mandiola Solozabal (1924) Markina-Xemein

    1934an Asturiaseko meategietako langileak altxatu egin ziren estatuaren kontra. Armada eraman behar izan zuten Asturiasera. Eibarren ere tiroketak egon ziren. Errepublika sasoian, Polizia Nazionala egon barik Guardia de Asalto delakoa egon zen. Markinan Guardia Zibila baino ez zen egon.

  • Isidro Mandiola Botoak erosi

    Isidro Mandiola Solozabal (1924) Markina-Xemein

    Gerra aurrean botoak erosi egiten zituzten zenbaitek. Isidrok gogoan dauka Eibarko sozialistak etortzen zirela baserrietara hamar ogerlekoren truke botoa erostera. Orduan ez zegoen NAN-ik gaurko moduan. Kartila moduko bat erabiltzen zuten, 'Celula personal', eta oso erraza zen beste baten kartila erabiltzea botoa emateko.

  • Santos Esnaola Politikarekiko jarrera ingurukoen artean

    Santos Esnaola Esnaola (1930) Legorreta

    Santosen familian ez ziren politikan asko nahasten. Inguruko jendearen artean, denetariko iritziak zueden.

  • Daniela, Lourdes eta Anastasio Erregea kendu eta presidentea jarri

    Lourdes Bernaola Agirre (1932) Anastasio Urizar Belakortu (1923) Mañaria

    Errepublika etorri zenean, Mañariko eskolan Alfonso XIII. erregearen argazkia kendu eta Alcalá Zamorarena jarri zuten. Lourdesek dio Herriko Etxean argazkia aitzurrarekin kendu eta teilatu gainera bota zutela.

  • Daniela, Lourdes eta Anastasio Gerra aurretik erdara gutxi egiten zen

    Daniela Bernaola Agirre (1938) Lourdes Bernaola Agirre (1932) Anastasio Urizar Belakortu (1923) Mañaria

    Erregearen argazkia bai, baina gurutzea ez zuten kendu Anastasioren eskolan. Gerra aurretik, euskarazko irakurketa lehiaketa egon zen elizpean. Rosario Unzaluk irabazi omen zuen lehiaketa hori. Garai hartan, erdara zer zen ere ez zekiten baserrietan.