1931-1936: II. Errepublika

  • Luzia Imaz Mugika Errepublika garaiko kanta

    Luzia Imaz Mujika (1913) Segura

    Errepublika garaia. Erreketeen kanta bat gogoan du.

  • Juana Zugasti Bilbao Aldatze Ikastetxea Errepublika garaian

    Juana Zugasti Bilbao (1923) Eibar

    Errepublika ezarri aurretik, nolako uniformea erabiltzen zuten Aldatzen. Errepublikarekin batera, mojak seglar janzten hasi ziren eta umeak ere kaleko erropekin joaten ziren. Gerra ostean, umeek berriz jantzi zuten uniformea eta mojek abitua. Gerra ondorengo urteetan uniformea zelakoa zen: modernoagoa...

  • Enrique Aranzabal Asturiasko Iraultza eta greba

    Enrike Aranzabal Olaeta (1924) Gernika-Lumo

    Errepublika sasoian Asturiasen iraultza egon zenean, greba handia egon zen. Ez zen ogirik egiten eta itsasoz eramaten zuten ogia Bermeotik bideetan konfiskatu egiten zuten eta.

  • Enrique Aranzabal Errepublika sasoian langileak ondo bizi ziren

    Enrike Aranzabal Olaeta (1924) Gernika-Lumo

    Errepublika sasoiko bizimodua normala zen, ondo bizi ziren, lan asko zegoen eta jendea langilea zela dio. Lizeo ondoan Iruña taberna zegoen eta langileek han "kafe konpletoa" hartzen zuen eta San Juan elizaren kontran zegoen 'Txinoana' deituriko tabernan jaten zuten. Astra arma-lantegian ondo irabazten zen, 8-10 pezeta eguneko. Taberna Vascan eta Txinoanean 2.5 pezetagatik hartzen zuten ostatu behargin askok. Makazagak ere San Juan Ibarran izan zuen ostatua. Soldata onak zeudenez gernikarrak ondo bizi ziren eta kalean igartzen zen. Eibar aldetik heldu ziren asko eta asko, Enriqueren aita ere horrela heldu zen.

  • Enrique Aranzabal Agirre Lehendakaria etorri zeneko istiluak

    Enrike Aranzabal Olaeta (1924) Gernika-Lumo

    Jose Antonio Agirre Lehendakaria juntetxera etorri zenekoa kontatzen du. BBK banketxea dagoen lekuan Norte taberna egon zen eta han aurrean egon ziren autobusak kanpotik etorritako jendearekin. Kaleak jendez lepo zeudela, juntetxean istiluak egon ziren eta "Guardia de asalto"ak agertu ziren. Gazteek korrika egin zuten baina nagusiagoak porraz jo zituzten.

  • Antonio Berasategi Errepublikaren etorrera

    Antonio Berasategi Mintegi (1923) Astigarraga

    Errepublika ezarri zen egunean eskolarik ez zuten izan, hauteskundeak baitzeuden. Maisua espainiarra zenez, lehenengo gaztelania ikasi behar izan zuten eskolara joateko. Gerra garaian etorri zen beste maisua ere ez zen euskalduna.

  • Antonio Berasategi Hiru politika Astigarragan

    Antonio Berasategi Mintegi (1923) Astigarraga

    Eskola inguruan hiru politikak biltzen ziren, nazionalistak, errepublikarrak eta tradizionalistak. Haien artean haserre egon ohi ziren askotan. Behin karlisten mitin batean egon zen Antonio. Hamaika greba izaten ziren errepublika garaian. Behin greba batean pistoladun gizonak ikusi zituzten.

  • Antonio Berasategi "Pistola edozein umek zeukan"

    Antonio Berasategi Mintegi (1923) Astigarraga

    "Guardias de asalto" zirelakoak egon ohi ziren grebak egiten zirenean, gatazkarik sortu ez zedin. Paisanoz ere ikusi izan zituzten poliziak, pistola alboan. Garai hartan jende askok izaten zuen pistola.

  • 973 Gerra aurreko giroa

    Arroxa Pikabea Artola (1916) Oiartzun

    Gerra aurretik ere bazen miseria, baina goserik ez. Hala ere, giro nahasia zegoen; grebak egiten ziren. Tropak sartu zirenean, Portuberriko apopiloak bertan zeuden; meategietako langileak ziren eta greban zeuden. Gazte asko zegoen lanik gabe, baina ez zen pentsatzen gerra etorriko zenik. Nafarroako sarraskia.

  • 1027 Errepublikan dotrinarik ez eskolan

    Tiburtzio Aranburu Lekuona (1925) Faustino Galdos Arbide (1934) Juan Galdos Arbide (1924) Santos Mitxelena Aranguren (1931) Oiartzun

    Juanitok gogoan du Errepublikan gurutze denak kendu zituztela eta dotrina ez zela ematen eskolan. Beren etxean hartzen zuten dotrina. Gerraren ondoren, berriro jarri zituzten gurutzeak.

  • Droget. "Si supieran los curas y frailes..."

    Pedro Zubizarreta Garro (1925) Ermua

    Droget errepublikanoa zen. Gizon handia eta sendoa. Maiatzaren 1eko anekdota: errepublikazaleak "Si supieran los curas y frailes..." kantatzen entzun zituen eurak dotrinara zihoazenean.

  • Aurora Baskaran 34ko atxilotuen ongi etorria

    Aurora Bascaran Martínez (1933) Concepción Martínez Fuldain (1908) Eibar

    Concepcionek errepublikaren inguruko oroitzapen handirik ez du, Bilbon neskame lanetan ere aritu izan zen gaztetan eta agian Bilbon zegoen garai horretan. Hala ere, 34ko iraultzan Eibarren zegoen eta senarra kartzelan egon zen bertan parte-hartu zuelako. Concepcion eta Aurora ongi etorria egitera joan ziren Azitainera.

  • Aurora Baskaran Errepublika garaiko aldaketak

    Aurora Bascaran Martínez (1933) Eibar

    Eskoletan aldaketak egitea izan zen alderdi garrantzitsuenetariko bat errepublika aldarrikatu zenean, baina egoera politikoa oso desegonkorra izan zen. 34ko iraultzan parte hartu zuen Auroraren aitak, ondorioz, Benigno Bascaran kartzelaratu egin zuten.

  • Aurora Baskaran Bascaran aita semeak

    Aurora Bascaran Martínez (1933) Eibar

    Benigno Bascaran "Juventud socialista" eta UGTko kide zen baina ez zuen parte hartze politiko zuzena izan Errepublika aldarrikatu zenean. Aita ordea, udaletxeko zinegotzi eta garai batean alkate bezala ere egon zen. Benigna errekadistare anekdota kontatzen du Aurorak; Bilbora errepublikako ikurrinarekin joan baitzen errepublika Eibarren bakarrik aldarrikatuta zegoenean.

  • Aurora Baskaran Errepublika aldarrikatzen

    Aurora Bascaran Martínez (1933) Eibar

    Errepublika aldarrikatu aurreko egunak eta errepublikako ikurrina udaletxeko balkoian jarri zeneko anekdotak kontatzen ditu Aurorak. Herrian zegoen giroaz hitz egiten du batez ere.

  • Aurora Baskaran Errepublika aldarrikatu eta bildurra

    Aurora Bascaran Martínez (1933) Eibar

    Errepublika aldarrikatu ondoren Eibarren bizi izandako egoera kontatzen du Aurorak; beste herrietan aldarrikatu baino zortzi edo hamabi ordu aurretik aldarrikatu baitzen Eibarren.

  • II. Errepublika

    Felix Igoa Garziandia (1916) Etxarri Aranatz

    Errepublika etorri zenean, diferentzia handia gertatu zen, libertate gehiegi. Gainera jendeak ez zuen ahaztu (UGT, komunistak) eta Elizak ere arazo gehiago zituen.

  • 931 Errepublika garaiko bizipenak

    Irene Yeregi Salegi (1924) Zumaia

    Errepublika garaiko kontuak. Berak zazpi urte zituela amak nazionalisten lazoa (ikurrinaren kolorekoa) jartzen zien berari eta ahizpari. Errepublikazaleen egoitzaren parean neskak banderekin kalejiran nola ateratzen ziren begira egon ziren. Errepublikanoak eta karlistak ere bazeuden, baina gehienak nazionalistak ziren orduan Zumaian.

  • 1128 Errepublikaren aldarrikapena Eibarren

    Faustina Lopez Larrea (1908) Eibar

    Errepublikaren aldarrikapena Eibarren. Goizeko bostetarako kalerik kale berri ona ematen. Arratsaldeko bost eta erdietan jo zuten bandoa Mateo Kareagak eta beste hiru lagunek. Astigarraga, bandera kentzen; Pedro "Maria Ospittal", bandoa irakurtzen. Kaleko giroa. "Danak hantxe bueltaka".

  • Gaspar Alvarez Lucio Errepublika garaia

    Gaspar Alvarez Lucio (1918) Eibar

    1931ko Errepublikan Gaspar gaztea zen eta ez zuen desberdintasun handirik sumatu hasieran. Aurrerago lege berri eta aldaketa gehiago ikusi ziren. 1934ko Errepublikan kartzelan egon zen; kartzelatzearen zergatiak eta bizi izandakoa kontatzen ditu.