1931-1936: II. Errepublika

  • Felix Ajuria Belar Orejaren hil-autoa pasatzen ikusi

    Felix Ajuria Belar (1924) Arrasate

    Errepublika garaiko oroitzapena. Arrasaten hil zuten Oreja politikari eta enpresaria Bizkaiko herri batean ehortzi zuten. Haren hil-autoa Abadiñotik pasatu zenean, Felix eta lagunak bide bazterrera irten ziren hura pasatzen ikustera.

  • Rekalde ahizpak Pospolinetako kantua: "Errotatxo maitea"

    None Rekalde ahizpak () Maria Luisa Rekalde Urdanpilleta (1928) Oiartzun

    Batzokia eta pospolinak. Abestu egiten zuten. Antzerkia egiten zuten batzuek. Dotrina ere bertan ikasten zuten. "Errotatxo maitea". Mutilek ikurrinarekin egiten zuten dantza.

  • Inaxio Zabala Goikoetxea Errepublika aldarrikatu zenekoa

    Inaxio Zabala Goikoetxea (1921) Altzo

    Errepublika hasi zenean, 11 urte zituen Inaxiok: eskolatako gurutzeak kendu egin zituzten orduan. Tolosatik neska-mutilak kantari etorri ziren Errepublika eta askatasuna goraipatuz.

  • Piedad Lopez Ferrera "Culto y credo" ordaindu beharrekoa

    Maria Piedad Lopez Ferrera (1926) Berrobi

    "Culto y credo" ordaindu behar izaten zen, eta hori pagatu ez zuena elizakoak eman gabe hilobiratu izan dute. Errepublika garaian jarri zuten hori.

  • 1605 Egunero mezara

    Karmen Iraola Idiakez (1922) Donostia

    Ez da gogoratzen larunbatetan eskolara joaten ziren, baina mezara bai, egunero. 10:00etan izaten zen igandeetan. Abestu egiten zen, Santa Marian. Jaunartzea Errepublika aldarrikatu zen egunean egin zuen. Don Agustin Enbil zen parrokoa.

  • 1605 Jaunartzea, erdi ezkutuan

    Karmen Iraola Idiakez (1922) Donostia

    Jaunartzea ez zuten Santa Maria elizan egin, Santa Martan baizik. Ezkutuan. Bulebarrean, La Valencianeta izozki denda inguruan zeudela, ikusi zuten jendea banderekin, Errepublikaren alde oihuka. Laguna abesten hasi zen.

  • inaki-arregi Gerra aurretik eskolak euskaraz; euskal kanta

    Iñaki Arregi Moraza (1927) Andoain

    La Sallen gaztelaniaz ikasten zuten, baina ez zieten zigorrik jartzen euskaraz egitearren. 1933-1936 bitartean euskaraz ematen zituzten eskolak. Horren frogatzat orduan ikasitako euskarazko kanta bat abesten du: "Bai ederra dala aberri maitea..." Gerra etorri zenean aldatu ziren kontuak.

  • Migel Sasieta Irastorza Euskaldunen eta katalanen arteko bilera Zumarragan

    Migel Sasieta Irastorza (1922) Zumarraga

    Errepublika garaian, parlamentari euskaldunek eta katalanek independentzia nahi zuten. Bi taldeen arteko bilera egin zuten Zumarragan, eta harrera ona egin zieten herritarrek. Baina "guardia de asaltok" ez zien utzi bilera hura egiten.

  • Migel Sasieta Irastorza Errepublikan, Elizan egondako aldaketak

    Migel Sasieta Irastorza (1922) Zumarraga

    Errepublika garaian, eskolan ibili zen Migel: gurutzeak erretiratu behar izan zituzten, apaizek kale-jantzian joan behar izaten zuten... Behin milizianoak etorri ziren eskolara, zer liburu erabiltzen zituzten begiratzera.

  • Migel Sasieta Irastorza Errepublika eta mitinak

    Migel Sasieta Irastorza (1922) Zumarraga

    Errepublika garaian, alkate nor zen aipatzen du. Mitinak egiten ziren orduan. Behin anarkisten mitin baten ostean, iskanbila egon zenekoa gogoan du Migelek.

  • Felix Olasagasti Gerra aurreko ezinikusiak Usurbilen

    Felix Olasagasti Mujika (1923) Usurbil

    Gerra aurretik Usurbilen baziren ezinikusiak. 1933an Usurbilen uholdeak izan ziren eta beren baserriko pareta bota egin zuen urak. Orduan etxea bota eta berria egin zuten: 12 lagun etorri ziren laguntzera, 6 PNVkoak eta 6 errepublikanoak; ez zioten hitzik egiten elkarri.

  • Felix Olasagasti Etxea erosteko diru bila

    Felix Olasagasti Mujika (1923) Usurbil

    Uholdea izan ostean, etxea egin behar izan zuten berriro. Etxea ez zen Felixen familiarena, baina orduan saltzera atera zen. Hura erosteko dirua handik eta hemendik bilatu zuten eta azkenean gizon batek utzi zien.

  • Felix Olasagasti Gerra aurreko giroa Usurbilen

    Felix Olasagasti Mujika (1923) Usurbil

    Errepublikanoak lanera pistolarekin joaten ziren gerra hasi aurretik. Errepublikanoek PNVko gizon bat egurtu zuten gerra aurretik. Gerra aurreko egoera eta giro politikoaz hitz egiten du: tentsioa zegoen Usurbilen.

  • Felix Olasagasti Gerra hasi aurreko urteetako hondamendiak

    Felix Olasagasti Mujika (1923) Usurbil

    1933ko uholdeen ostean, obra egin zuten etxean. Handik urtebetera ekaitza izan zen, harria egin zuen eta obrako uralita zulatu zuen. Hurrengo urtean gerra hasi zen.

  • Felix Olasagasti Usurbilgo mitinetan entzundakoak

    Felix Olasagasti Mujika (1923) Usurbil

    Usurbilen mitinak izaten ziren. Behin Urraca Pastora karlista etorri zen mitina ematera eta hark esandakoa oraindik gogoan du Felixek.

  • Teodoro Aranburu Hauteskundeetan botoa sekretua eta pertsonala?

    Teodoro Aranburu Otaegi (1928) Usurbil

    Gerra aurrean, hauteskundeak zirenean, ika-mikak egoten ziren. Garai hartan, nagusiak agintzen zion etxeko maizterrari nori eman behar zion botoa; bestela, etxetik kanpo bidaltzen zituen.

  • Manuel Maiz Gerra aurreko egoera

    Manuel Maiz Labaka (1924) Usurbil

    Gerra hasi baino lehenago, dena aukeran zegoen, oparotasuna zegoen. Bere komunioko jantzia gogoan du. Gerra aurretik mitinak izaten ziren.

  • Manuel Maiz Gerra aurreko giroa eta Dantzari Txikiak

    Manuel Maiz Labaka (1924) Usurbil

    Gerra aurretik lapurretak egon ziren, komentuak erre zituzten, Calvo Sotelo hil zuten... Dantzari Txikietan ibiltzen zen Manuel bera, baina gerrarekin dena bertan behera gelditu zen. Dantzari Txikietan euskal dantza dantzatzen zuten. Miserikordian elkartzen ziren dantzak ikasteko. Donostiatik etortzen ziren Alkortatarrak dantza erakustera.

  • Benito Aranburu Gerra aurreko giro nahasia

    Benito Aranburu Gaztañaga (1923) Usurbil

    Gerra aurrean giroa nahasia zen: grebak zeuden, mitinak ematera etortzen ziren... Alderdien artean liskarrak zeuden orduan. Apaiza hil nahi zutenekoa kontatzen du.

  • Juanita Zelaia Errepublika garaian eskolan

    Juanita Zelaia Balenziaga (1918) Markina-Xemein

    Errepublika garaian ibili zen eskolan. Politikaz ez zekiten ezer ere. Errepublikako bandera jarri zuten eskolan ere. Gerra hasi zenean, CNTkoen eta komunisten beldur izaten ziren.