1931-1936: II. Errepublika

  • Jesus Astiazaran Pezeta eta Euskadiko dirua

    Jesus Astiazaran Bilbao (1924) Bermeo

    Errepublika sasoian pezeta egon zen indarrean, baina gero, Euskadiko dirua; baina gero ez zuen balio handirik izan.

  • Isabel Arana Barandiaran/Jexuxa Barandiaran Errepublika garaia eta tropak sartu zirenekoa

    Isabel Arana Barandiaran (1928) Jexuxa Barandiaran (1924) Ataun

    Jexuxaren amak kontatzen zuen errepublika "altxatu" zenean, Ordiziko feriara joanak zirela eta Lazkaon etxapleguak bota zituztela. Gerra garaian, tropak sartu ziren eta herrian denbora asko egin zuten. Orduan ez zuten eskolarik izaten. Uztailaren 25ean sartu ziren tropak, Jexuxaren etxetik behera. Amarekin batera, baserri batera joan zen Ixabel.

  • Juanita Lejarreta 1934ko iraultza Eibarren bizi izan zuen

    Juanita Lejarreta Garro (1920) Berriz

    13 urterekin Eibarrera plazara joaten hasi zen. 1934ko iraultza nola bizi izan zuen. Alfan pistolak banatu zituzten eta kalean pistolak eskaintzen etorri zitzaizkien. Berari ere eman zioten pistola, baina errekara bota zuen. Eibarko plaza nolakoa zen; taberna ere bazegoen. Erreka pasatzen zen azpitik. Goizean goiz hartzen zuen trena Zaldibarren, Eibarrera joateko.

  • Juanita Lejarreta 1934ko iraultza; etxera itzultzeko lanak

    Juanita Lejarreta Garro (1920) Berriz

    1934ko iraultzak Eibarren harrapatu zuen. Etxera itzultzeko ez zuten trenik eta Ermurantz abiatu ziren, trena han hartzeko asmoz. Bidean "guardia de asalto"a zen lehengusu batekin topo egin zuen eta hark lagundu zien bide zati batean. Ermuan Eitzagara hartu zuten eta trenaren tuneletik pasata joan ziren etxeraino, oinez. Beste senide bat mikeletea zen eta Eibar eta Ermuko muga zaintzen egoten zen. Iraultza egunean bala asko ikusi zuten lurrean.

  • Amak ekarri zuen errepublikaren albistea etxera

    Gloria Ansuategi Aldekoa (1918) Berriz

    14 urte bete zituenera arte egon zen Gloria eskolan. Etxean, umezain zegoen errepublika aldarrikatu zenean. Eibarko azokara bidean zen ama baina buelta egin eta etxera itzuli zen egun hartan. Berak ekarri zuen albistea etxera.

  • Rosario Arrizabalaga II. Errepublika Mutrikura heldu zenean

    Rosario Arrizabalaga Esnaola (1924) Mutriku

    II. Errepublika aldarrikatu zenean jolasean zebiltzan eta kalean zehar oihuka hasi ziren.

  • Itziar Andonegi Mugimendu politikoen zentroak Mutrikun

    Itziar Andonegi Sustaeta (1920) Mutriku

    Montalivet-en Emakume Abertzaleen zentroa zegoen, Goiko Plazan karlisten egoitza eta errepublikanoena Osinalden. Itziarrek errepublikanoen kantak etxetik entzuten zituen. Errepublikano gutxi zegoen Mutrikun.

  • Josebe Iturrioz Gerra aurreko mugimendu anarkista eta askatzailea

    Josebe Iturrioz Lopez (1978) Ordizia

    "Seccion femenina" izenekoa egin behar izaten zuten emakumeek eskubide batzuk eskuratzeko. XX. mendeko hasierako hamarkadetan askatasun handia bizi izan zutenentzat 40 urtez diktadura faxista bizitzea oso gogorra izan behar zela dio. Mugimendu anarkista oso indartsua egon zen Espainian eta guzti hori berreskuratzearen garrantziaz ari da.

  • Sabino Auzmendi Arratibel Gerra aurreko hauteskundeak eta makiak

    Sabino Auzmendi Arratibel (1926) Ataun

    Gerra aurreko hauteskundeetan izandako gorabeherak kontatzen ditu. Makien bila ibiltzen zireneko kontuak gogoan ditu.

  • Sabino Auzmendi Arratibel CAF errepublika garaian

    Sabino Auzmendi Arratibel (1926) Ataun

    CAFeko langile asko kanpokoak ziren; baina bazeuden inguruko herrietatik etorritakoak ere. Errepublika garaian, CAFen kaleratzeak egon ziren; orduko kontuak kontatzen ditu.

  • Benardo Irastorza Gerra hasi aurreko giroa

    Beñardo Irastortza Amiano (1928) Irun

    Gerra hasi zenean, Beñardok 7 urte zituen; gogoan ditu orduan bizitakoak. Trenbidean dinamita jarri zuten, eta handik gutxira hasi zen gerra; denak armak biltzen hasi ziren orduan.

  • Domingo Iriarte Astola "Ni gerrara boluntario inora ere ez!"

    Domingo Iriarte Astola (1927) Aramaio

    Errepublika garaian, Txominen anaia bat Katalunian egon zen soldadu. Gerra etorri aurreko egunetan, etxean zela, anaiaren kinto bat ihes egiten saiatu zen. "Ni gerrara boluntario inora ere ez! Deitzen digutenean, joan egin behar" esan omen zion anaiak kintoari. Txominen anaia miliziano egon zen; gero, "trabajadoretan".

  • Demetrio Garmendia Sarasola Errepublikarekin erregearen argazkia desagertu zen eskolatik

    Demetrio Garmendia Sarasola (1919) Baliarrain

    Errepublika aldarrikatu zutenean erregearen argazkia eskolatik desagertu zela gogoratzen du.

  • 588 Gerra aurreko giro politikoa

    Cipriano Zubizarreta Zubia (1918) Eskoriatza

    Giro politikoa Eskoriatzan gerra aurreko urteetan. Errepublikanoak, karlistak...

  • Gregorio Milikua Gerra aurrean, aita kartzelan

    Gregorio Milikua Isundegi (1926) Berriz

    Aita gerra aurrean zergatik eraman zuten kartzelara kontatzen du. Egunen bat egin zuela han dio.

  • Maria Izagirre Aizpuru Errepublikan "Historia sagrada" eta gurutzea kendu

    Maria Izagirre Aizpuru (1924) Lekeitio

    Eskolan denetariko gaiak zituen entziklopedia zuten. Errepublika garaian, "Historia sagrada" atala artaziekin ebaki zieten eta hormako gurutzea ere kendu egin zuten. Errepublikako kafetegian bandera eta Galán eta Garciaren argazkiak eskegi zituzten.

  • 561 1934ko urriko iraultza; 1936ko Gerra Zibila

    Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar

    1934ko urriko iraultza. 1934an Candido bere pistolatxoarekin Untzagara irten zen, "reboluziñua eittera". Eskubikoek gorrotoa erakutsi zuten, gerra nahi izateraino. Gerra tragedia handia izan zen. Amuategi batailoian, komisario politiko bezala egon zen Candido. EAJren jarrera. Jose Antonio Agirre. Batailoietan diziplinarik ez. Eibar jausi arte Toribio Etxebarria eta bera Udaletxean egon ziren. Karlistak eta anarkistak, politikako poetak.

  • 561 1934ko iraultza, 1936ko gerra zibila: antolaketa eza

    Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar

    Herriko jendea ez zegoen batere antolatuta ez 1934ko iraultzarako ezta Gerra Zibilerako ere. Asturias; Eibar... Ez zuten diziplinarik; armamenturik, ezer. Militarrenganako konfidantzarik ez; baina batzuk Errepublikaren aldekoak ziren eta gogor defendatu zuten. Beasaingo kanposantuan gertatutako anekdota.

  • Agustin Amasorrain 1932an sozialistek Aranburu hil zutenekoa

    Agustin Amasorrain Linazisoro (1950) Bergara

    1932an ere Eibarko sozialista batzuek hitzaldia eman zuten Bergaran eta Pedro Aranbururen aita hil egin zuten. Bere aitajaun Eusebiok beldur handia pasatzen zuen. Ezkutatzen zenik ere bazen.

  • Jerardo Elortza Errepublika garaian antzerkiak Bergarako Batzokian

    Jerardo Elortza Egaña (1944) Oñati

    Errepublika garaian Batzokietan eta Karlisten Zirkuluetan antzerkiak egiten ziren, batzuk euskaraz eta beste batzuk gaztelaniaz. Bergarako Batzokian ere bazegoen antzeztokia eta egiten ziren euskarazko antzerkiak. Gerraostean sortu zen Ernai taldeko batzuk gaztetan hor ibiliak ziren: Txomin Amasorrain, Juste Amenabar. Gogoan du 1950eko hamarkadan eskolatik joan zirenean ikusi zuela agertoki hura. Gerora jakin zuten Batzokia izana zela eta konfiskatuta egon zela. Nazionalisten edo errepublikanoen etxe eta lokalak konfiskatu egiten ziren.