1931-1936: II. Errepublika
-
Gerra bazetorrela ez zetorrela
Maria Albizu Irizar (1908) Leaburu
Gerra aurretik lana gutxitu egin zen eta egun batetik bestera gerra sortu zen. Gerra bazetorrela esaten zuten, baina dirurik ez zegoenez ez zela gerrarik etorriko esaten zen.
-
Eskolan gerra aurretik euskaraz
Luzia Inzunza Arteaga (1925) Mañaria
Eskolan gerra aurretik euskaraz egiten zuten, nahiz eta liburuak erdarazkoak izan. "Bobo y tonto" izenburuko liburu bat gogoratzen du. Arbelari "tablerua" esaten zioten. Errepublika garaian, ikasgelan gurutzea zegoela gogoan du.
-
Gerra aurreko giro nahasia
Gabriel Nogues Martikorena (1920) Lasarte-Oria
Gerra hasi zenean, Gabrielek 16 urte zituen. Gerra aurretik giro nahasia zegoen: ika-mika handia zegoen nazionalisten eta komunista eta sozialisten artean. Orduko sozialistak eta komunistak oso estremistak ziren, eta Orian nagusi ziren; Lasarten, ordea, nazionalistak ziren gehienak. Lasarten gurutze-bidea egiten ari zirela iskanbilak egon ziren.
-
Apaizen kontrako abestiak, Errepublika garaian
Xalbadora Roldan Iturrioz (1922) Andoain
Errepublikak ekarri zituen aldaketak. Hortik sortu zen gerra. Istiluak. Tabernan apaizen kontrako abestiak entzun, baina isildu egiten ziren. Abestu egiten du. Bera gutxi egoten zen tabernan, amak bigarren solairuko jostunarengana bidaltzen zuen.
-
Ikastolara
Iñaki Gallastegi Gorroño (1928) Elorrio
Ikastolan ibili zen gerra aurrean. Arreba zen andereñoa. 150 bat ume ziren, herriko ume gehienak. Katona euskaraz ikasten zuten. Lurrean eseri eta dotrina ikasten jarduten zuten zarata baten. 8 urte handiagoak ere baziren eskolan.
-
Primo de Riveraren eta Errepublikako eskolak
Valentin Ibabe Zubizarreta (1918) Aramaio
Eskolan justu-justu kontu batzuk egiten irakatsi zioten. Primo de Riverak auzo-eskolak itxi zituen, eta Errepublikak berriro ireki zituen. Etxaguen, Untzilla eta Uribarri auzoetan eskola berriak eraiki zituzten Errepublikan.
-
Lehen bilerak Primo de Riveraren diktadura bukatu ostean
Alfontso Ibaibarriaga (1907) Antonio Zubillaga () Beasain
Eusko Alderdi Jeltzalea noiz hasi zen antolatzen herrian. Lehenengo bilerak Primo de Riveraren diktadura bukatu zenean hasi omen ziren. Azaroan izan omen ziren lehen bilerak. Nortzuk elkartu ziren eta zertaz jardun zuten.
-
1931tik aurrera mugimenduak politikan eta kulturan
Alfontso Ibaibarriaga (1907) Antonio Zubillaga () Beasain
1931tik aurrerako mugimenduak. Politika mailan, bilerak egiten jarraitu zuten. Bestela, Batzokian ekintzekin hasi ziren: antzerkia, dantza (bi talde handi zituzten).
-
Aitona, autonomia estatutuaren idazleetarikoa
Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo
Aitona, abokatua, Euzko Ikaskuntzakoa zen. Inork eskatu gabe hasi ziren euskal estatutu bat prestatzen 1928-29an. 1931an eskatu zieten autonomia estatutu bat idazteko. Lanak aurreratuta zituzten ordurako. Jose Antonio Agirreren eta haren familiaren lagunak ziren.
-
Errepublika garaia Albizturren
Joxe Malbadi Olano (1921) Albiztur
Errepublika garaian batzuk nazionalistak eta besteak karlistak ziren. Karlistek Zirkulua zuten eta besteek batzokia. Sekretario zen karlista bat hil egin zuten eta gizon bat preso sartu zuten.
-
Errepublika garaiko grebak eta istiluak
Xalbadora Roldan Iturrioz (1922) Andoain
Errepublikako grebekin akordatzen da. Aitak taberna itxi zuen, istiluen beldurrez. Leihora atera zen. Asaltoko guardiak agertu ziren, zaldi gainean, Donostiatik etorrita. Zaldiak lurrera erori ziren, norbaitek barraskiloak bota zizkielako ganbaratik. Kasualitatea, beraiek ere bazituzten karakolak ganbaran; miaketak. Etxetik bertan tranbia zuten, eta bertako langileak kalean zebiltzan, greba egiten.
-
Mojek alde egin zuten Errepublika etortzean
Xalbadora Roldan Iturrioz (1922) Andoain
Bere ikastetxeko mojak gordeta egon ziren, eta gero ihes egin zuten Baionara; bera Tolosara joan zen eskolara. Etxeko lanak egiten ikasi zuen, josten, sukaldean...
-
Errepublika garaia
Santos Irazustabarrena Ermina (1928) Alegia
Círculo Carlista, Centro Republicano eta batzokia zeuden Alegian. Batzokian teatroak eta egiten zituzten gerra aurretik. Gerra hasi zenean, batzokia eta Centro Republicano desagertu egin ziren. Banderaren koloreen gerrikoa erabiltzen zuten eta berari oparitutako gerriko nazionalista bota egin omen zuen, errepublikazalea zelako. Nazionalistek eta karlistek ere bere koloreak eramaten zituzten. Centro Republicanoan ministroen izenak esaten zituen sei urte zituela eta denak "¡viva!" erantzuten omen zuten. Errepublikako lehen presidentea Alcalá Zamora izan zela gogoratzen du eta haren ondoren Azaña. Largo Caballero sozialista, Indalecio Prieto eta beste zenbaiten izenak gogoan ditu.
-
Gerra aurreko eta ondorengo krisia
Basilio Urbistondo Lasa (1917) Azpeitia
Gerra hasi zenean, 18 urte zituen. Gerra aurretik krisia bazegoen; baina gerra ostean, are handiagoa, eta lana bilatzeko pasatakoak kontatzen ditu.
-
Komunistak eta nazionalistak baino ez
Begoña Monasterio Zubillaga (1916) Bermeo
Komunistak eta nazionalistak baino ez zeunden lehen. Gerra aurretik, monarkiaren aurkako grebak egon zirela gogoratzen du.
-
Errepublika garaian Andoaindik bidali zituzten mojak
Gurutz Ganzarain Ansa (1927) Andoain
Gerra hasi aurretik, eskolan gutxi ibili zen Gurutz. Garai hartan, moja frantsesak zeuden Andoainen, eta errepublikan bidali egin zituzten Frantziara. Gerora, Gurutz Frantziara joan zen gurasoekin moja haiek bisitatzera. Ama mojekin ikasten ibilia zen.
-
Politikagatik haserretu jendea Bermeon
Begoña Ponziano Angel (1920) Bermeo
Antzina denak lagun ei ziren Bermeon, baina gero politika sartu zenean, batzuek errepublikazaleak, beste batzuk nazionalistak... haserreak sortu ziren. Kofradian ere teilaz hormatxo bat egin ei zuten etxe barruan.
-
Begoñak Errepublikako bandera jaso zuenekoa
Begoña Ponziano Angel (1920) Bermeo
Begoña maisu baten etxean egon zen umetan errekaduak egiten. Maisua errepublika zalea zen. Errepublika aldarrikatu zen egunean Begoñak jaso zuen bandera maisuaren etxean. Lehengokoa baino politagoa iruditu zitzaion.
-
Errepublika denborako antzerkia
Begoña Ponziano Angel (1920) Bermeo
Antzerkia egiten zuten gazteek errepublika denboran. Antzerki baten gaia kontatzen du zehatz-mehatz. "!Que viva el rey!" esaten zen lekuan, "!Que viva el sultán!"esatera pasatu ziren Errepublika etorri zenean. Eurek ez zuten politikaz ulertzen.
-
Errepublikan erlijioa eskolatik kanpo
Kontxi Barturen Uriarte (1921) Bakio
Errepublika garaian, erlijioagaz lotutako dena kendu zuten eskolatik: gurutzeak, dotrina, errezoak. Ordutik aurrera dotrina jasotzeko elizara joan behar izaten zuten.


