1931-1936: II. Errepublika
-
Eibarren Errepublika aldarrikatu denbora baino lehen
Jose Kareaga Guridi (1930) Eibar
Irungo bi gizon etorri ei ziren Eibarrera errepublika aldarrikatuta zegoela esanez. Bandera ipini eta gero galdezka hasi ziren han eta hemen, eta inork ez zekien ezer. Beldurra. Alfonso XIII.ak alde egin zuen eta odolik isuri gabe heldu zen errepublika.
-
34ko Iraultza
Jose Kareaga Guridi (1930) Eibar
Lau urte zituen bakarrik, baina badu "34 Iraultzaren" oroimen txikiren bat. Aita zuri-zuri etorri ei zen etxera. Zenbait sozialista, Toribio Etxebarria esaterako, ez ziren "iraultza" haren aldekoak izan.
-
Errepublika aldarrikatu zenean
Maritxu Osa Unamuno (1921) Eibar
Errepublika aldarrikatzea pozgarria izan zen. Untzagan zegoen bera. Plaza de la Republica jarri zioten izena, eskailera batera igota. Sozialista asko eta nazionalista asko zegoen.
-
Aita Izquierda Republicana-ko burua
Lucia Farras Laskurain (1926) Bergara
Aita errepublikanoa zen, Izquierda Republicana-koa. Komisario politikoa izan zen gerra sortu zenean (1936ko udan). Errepublikaren bandera ipinita dute etxean. Herriko karlista batek eta osaba apaizak kentzeko eskatu izan diete, baina ez dute kenduko.
-
Bergarako errepublikano nabarmenak
Lucia Farras Laskurain (1926) Bergara
Centro Republicanoa lehenengo Mujika Ferreteriaren gainean egon zen (Bidakruzeta Kalea), eta, gero, Ollagorra Tabernan (Barrenkale). Mujika, Mazorriaga, Berroia, Bilbao, Luis Perez gogoratzen ditu gizonezkoen artean eta Maritxu Lopez "La Rubia Peligrosa", Marina Ilarduia, Pia García, emakumeen artean. Neska ederrak ei ziren.
-
Alcalá Zamorari berak eman zion lore-sorta
Lucia Farras Laskurain (1926) Bergara
Alcalá Zamora (Errepublikako Presidentea) Bergarara etorri zenean Luciak eman zion lore-sorta. Bergarako emakume errepublikanoen izenak berriz: Maritxu Lopez "La Rubia Peligrosa", Marina Ilarduia, Bakaikoa... Dantzaldiak egoten ziren egoitzan. Francisco Aranak jotzen zuen pianoa.
-
Antzerkia errepublikanoen egoitzan
Lucia Farras Laskurain (1926) Bergara
Antzerkiak ere egiten ziren Centro Republicanoan. Aitak erosten zituen libretoak. Oraindik etxean dute "Manitas de plata" izenekoa. Neskek ere egiten zuten; Bakaikoanekoa, Ilarduianekoa, Florentina... ditu gogoan
-
Giroa txartuta gerra hasi zenerako
Pedro Agirre Unanue (1938) Santiago Agirre Unanue (1926) Azpeitia
Gerra etorri zenerako, giroa oso txartuta zegoen alderdien artean: batak besteari botoak kendu nahi zizkion. Beren aita Nuarbeko alkatea izan zen, karlisten aldekoa.
-
Errepublika garaian, dotrina
Begoña Gabilondo Etxaniz (1921) Azkoitia
Elizan eta eskolan ikasten zuten dotrina hasieran. Errepublika garaian, elizako sakristian bakarrik. Ama Birjinaren irudia eta Kristoa kendu egin zituzten eskolatik.
-
Errepublika ondoren, gerra
Begoña Gabilondo Etxaniz (1921) Azkoitia
Errepublika garaian, umeak ziren. Gorri-hori-morea jarri zuten han-hemen, eta ikurrinak ere bai. Batzokiak ere orduan jarri ziren. Nazionalak erraz hurreratu ziren, eta Elgoibar inguruan geratu zen frontea. Hildako abertzaleen alde mezarik egiten ez zuten uzten.
-
Arrasaten Oreja hil zutenekoa
Inazia Llodio Bengoa (1917) Arrasate
Errepublika garaian, Oreja hil zutenekoa gogoratzen du. Egun horretan, goizean, dendak itxi egin zituzten. On Rikardo Azkuagaren ihesaldia kontatzen du. 1934. urte inguruko gertaera da.
-
Abade-etxea eta apaiz abertzaleak
Elbira Berriotxoa Muñoa (1925) Arrasate
Errepublika garaian, Arrasateko abade-etxean ikastola zegoen. Arrasaten, hiru abade abertzale hil zituzten. Gero fusilatua izan zen abadeetako batek, On Jose Joakin Arinek, prestatu zuen Elbira jaunartzerako.
-
Errepublikanoen bandera beharginen autobusean
Karmen Abarrategi Eraña (1924) Arrasate
Karmenek gogoan du Aramaioko beharginen autobusa errepublikako bandera handi batekin ikusi izana. Jauregi esaten zioten autobus hari.
-
Eskolan gurutzea kendu
Karmen Abarrategi Eraña (1924) Arrasate
Errepublika garaian, gurutzea kendu zuten Garagartzako eskolan.
-
Niceto Alcalá-Zamoraren harrerara joan ez
Karmen Abarrategi Eraña (1924) Soledad Abarrategi Eraña (1932) Arrasate
Niceto Alcalá-Zamora II. Errepublikako presidentea Arrasatera joan zeneko pasadizoa. Eskola umeak presidenteari harrera egitera joan behar zuten, baina abarrategitarren etxean ondo ikusten ez eta ez zituzten bidali hiru alaba (tartean, Karmen) presidenteari ongietorria ematera. Eskolako beste ume batzuk ere ez ziren joan. Harrera egitera joan ez ziren ume batzuk jolas-ordu gabe zigortu zituzten Garagartzako eskolan.
-
Errepublika etorri zenekoa
Juli Berezibar Arabaolaza (1916) Arrasate
Errepublika etorri zenean bandera jarri zutela gogoan du. Eta baita Centro Republicanoko gramolak nola jotzen zuen errepublikanoen himnoa egun osoan.
-
1934ko matxinada eta tiroketak I
Luis Lopez de Aretxaga Agirregabiria (1920) Arrasate
1934ko matxinada. Gizon bat tiroka hasi eta Luisen etxeko leiho ertze batean tiro batek jo zuela kontatzen du. Antza, etxeko teilatutik iraultzaileengandik ihesean zihoan gizon bati zuzenduta zeuden tiroak (Zerrajerako ingeniaria bera). Matxinada hartan, Marcelino Oreja eta Dagoberto Resusta enpresariak hil zituzten. Iluntze aldera iritsi siren Gasteiztik tropak Arrasatera, eta "reboltasoek" ihes egin zuten mendi aldera.
-
1934ko matxinada eta tiroketak II
Luis Lopez de Aretxaga Agirregabiria (1920) Arrasate
1934ko matxinadari buruzko azalpenak. Iraultzaileek preso hartu zituzten Marcelino Oreja, Dagoberto Resusta eta Rikardo Azkoaga 'Casa del Pueblo'n. Gasteizko armako tropak Arrasatera heldu zirenean, iraultzaileek hiru presoak askatu eta atzetik tirokatu zituztela kontatzen du Luisek. Azkoagak ihes egitea lortu zuen.
-
Errepublika Bermeon
Mari Erezuma Elorriaga (1921) Bermeo
Errepublika sasoian domeka guztietan Bermeora jende asko etortzen zen. Sozialistek frontoian beraien liburuak jartzen zituzten irakurtzeko. Gauetan "guardia de asaltoak" heltzen ziren herrira, eta ahal zen moduan eskapatzen zen jendea. Bera sasoi hartan neskame bezala egon zen eta ez zuen inongo arazorik izan.
-
"Mamá, yo quiero ser guardia de asalto, no quiero trabajar porque me canso..." abestia
Mari Erezuma Elorriaga (1921) Bermeo
Errepublika sasoian, gauez "guardia de asalto"ak azaltzen zirenean denak joaten ziren etxera korrika. "Guardia de asalto"ei buruz abesten zuten kanta abesten du: "Mamá, yo quiero ser guardia de asalto, no quiero trabajar porque me canso...". Bilbo aldetik etortzen zirela uste du.


