1931-1936: II. Errepublika

  • Jose Aizpurua Errepublika sortu zen egunean jaioa

    Jose Aizpurua Murgoitio (1931) Elorrio

    1931ko apirilaren 14an jaio zen Jose, errepublika aldarrikatu zen egun berean. Patxi lehengusuak, elkarrizketakideak, 10 urte zituen ordurako eta bera zaintzera etortzen zen. Behin mantarretik galdu ei zuen Patxik ume txikia.

  • Jaione Isazelaia2 1934ko iraultzaren kronologia

    Jaione Isazelaia Igartua (1959) Bergara

    1934ko iraultzaren aurrekariak, gertakariak eta ondorioak.

  • Jaione Isazelaia2 1934ko iraultza Eibarren eta Arrasaten

    Jaione Isazelaia Igartua (1959) Bergara

    1934ko iraulltza oso gutxi sumatu zen Bergaran., baina Bergaran eta Eibarren asko. Eibarren borrokak egon ziren eta asko preso egin zituzten Iruñeako espetxean. Arrasaten borroka gutxiago egon arren, bi hildako egon ziren, haietako bat Union Cerrajerako nagusi bat. Espainiako espetxeak bete egin ziren presoz. 1936ko hauteskundeak Frente Popularrak irabazi zituen eta 1934ko iraultzako preso guztiak amnistiatu zituzten

  • Jaione Isazelaia2 Emakumeen boto-eskubidearen auzia II. Errepublikan

    Jaione Isazelaia Igartua (1959) Bergara

    1933an emakumeek lehengo aldiz bozkatu zuten, baina Frankismoarekin eskubidea galdu zuten. Euskadiko kasuan, ordea, estatutuko hauteskundeetan ere parte hartu zuten. II. Errepublikan, emakumeen boto-eskubidearen auzia ez zen erraza izan, bi alderdi ezberdin zeudelako, bata Clara Campoamor-ena eta bestea Victoria Kent-ena. 1933ko hauteskundeetan, eskumak irabazi zuen eta emakumei leporatu zitzaien, nahiz eta ezkerrekoen banaketak izan errua.

  • Jaione Isazelaia2 1931ko hauteskundeak; Lizarrako estatutua eta Konstituzio berria

    Jaione Isazelaia Igartua (1959) Bergara

    Bergaran eta orokorrean Gipuzkoan 1931ko hauteskundeak nola bizi izan ziren kontatzen du Jaionek. Leku batzuetan, Bergaran barne, karlistek langileengan presio handia egin zuten eta bozkaketak errepikatu egin behar izan ziren. Hauteskundeen emaitzak. Lizarrako estatutua eta Estatutuko konstituzio berria.

  • Jaione Isazelaia2 II. Errepublikak euskara bultzatu nahi izan zuen

    Jaione Isazelaia Igartua (1959) Bergara

    II. Errepublikako konstituzio berrian, estatuko hizkuntza guztiak landu nahi ziren eta hori hezkuntzarne bitartez egin nahi zen. Horrez gain, herritarren kultura eta hezkuntza-maila hobeto nahi zen. Hezkuntzan ez ezik, medikuek eta udal-langileek euskaraz jakitea ere baldintza bat zen. Bergaran plaza bat betetzeko prozesua nolakoa izan zen kontatzen du.

  • Jaione Isazelaia2 II. Errepublikan, irakasle formatuen bila

    Jaione Isazelaia Igartua (1959) Bergara

    Franco hil ondoren tituludun irakasle asko falta ziren bezala, II. Errepublikan berdina gertatu zen.

  • Jaione Isazelaia2 II. Errepublikako eskoletan euskaraz hitz egin baina gaztelaniaz idatzi

    Jaione Isazelaia Igartua (1959) Bergara

    II. Errepublikak, kultura modu-ibiltari batean landa-eremuetara eraman zuen, baina Euskal Herrian ez zen horrenbeste egin. Garai hartan, denek euskaraz zekiten baina ez zegoen euskara normalizatzen zuen tresnarik, beraz ez zegoen euskaraz alfabetatzeko aukera handirik.

  • Jaione Isazelaia2 Arabara gaztelaniaz ikastera

    Jaione Isazelaia Igartua (1959) Bergara

    Gerra aurretik, gurasoek haurrentzat nahi zuten premia handienetariko bat, gaztelaniaz hitz egiten, irakurtzen eta idazten ikastea zen, nahiz eta euskal kultura eta historia ere ikasi. Guraso batzuk, haurrak Arabara bidaltzen zituzten gaztelania ikastera, gero goi-mailako ikasketak egiteko aukera izateko

  • Jaione Isazelaia2 Abertzale eta errepublikanoen desadostasun handiena erlijioa zen

    Jaione Isazelaia Igartua (1959) Bergara

    1931ko apirilaren 12ko udal-hauteskundeen ondorioz, azkar batean sortu behar izan ziren gobernuak. Euskal estatutua sortzea zaila izan zen, tirabira eta desadostasunak zeudelako alderdi politikoen artean. Estatutua sortzea eta sinatzea lortu zen, EAJk errepublikanoen aldera jo zuenean. Gerra hasi zenean, inork ez zuen uste asko iraungo zuenik, Azkar itzaliko zen altxamendu baten aurrean zeudela uste zuten. Abertzaleak eta errepublikanoen ideologiaren desadostasun handiena, erlijioan zegoen.

  • Jaione Isazelaia2 1931ko Lizarrako estatutua

    Jaione Isazelaia Igartua (1959) Bergara

    1931ko Lizarrako estatutan eta errepublikako konstituzioaren arteko ezberdintasun handiena erlijioa izan zen. Bergarako udalean, Lizarrako estatutuan jaso ziren ekimen asko eraman ziren aurrera, nahiz eta ez ziren ofizialak.

  • Kasilde Aginaga 1932.eko Aberri Eguna

    Kasilde Aginaga Barinagarrementeria (1916) Markina-Xemein

    1932. urtean, Bilbon ospatu zen lehen Aberri Eguneko argazkia erakusten du. Sekula ez ei da horrelako Aberri Egunetik egin.

  • Pedro Iriondo Errepublikan langabeziak gora

    Pedro Iriondo Azpiri (1925) Markina-Xemein

    Errepublikak langabezia areagotu zuela dio Pedrok. Aurretik kontratu bidezko lana zuten askok.

  • Pertsona beldurtia izan arren borrokaldian aktiboa zen

    Olga Arizmendiarrieta Urriategi (1932) Eibar

    1934ko Iraultza. Oso gizon ausarta ez izan arren, gaztetasunak eman zion, Olgaren ustez, 1934ko iraultzan parte hartzeko kemena. Dendako erakusmahaiaren azpian gordetzen zuen lehergailuak sortzeko materiala.

  • Iraultzak hildakoak eragiteak sumintzen zuen

    Olga Arizmendiarrieta Urriategi (1932) Eibar

    1934ko urriko iraultzan Urizar hil zuten. Aitari ez zitzaion batere gustatu hildakoak egotea. Kalean, basapiztien moduan ibiltzen zirela iruditzen zitzaion.

  • Maria Igarza Gerra aurreko bilerak

    Maria Igarza Zubiate (1924) Elorrio

    Sozialistak, karlistak eta abar, bakoitza bere aldetik biltzen ziren gerra aurretxoan. Umeak izan arren, zerbait arraroa sumatzen zuten.

  • Maria Igarza Errepublika aldarrikatu zen eguna

    Maria Igarza Zubiate (1924) Elorrio

    Era guztietako mitinak izaten ziren plazan. Behin, gogoan du, herritar bat plazako maila batera igo eta "Abajo el clero!, Viva la República!" oihu egin zuela. Errepublika aldarrikatutako eguna izan zen. Nazionalisten mitinak.

  • Jose Aizpurua Errepublika jaio zen eguna

    Jose Aizpurua Murgoitio (1931) Patxi Esteibarlanda Aizpurua (1921) Elorrio

    Eibartik bandera ekarri eta bandak jo zuen plazan Errepublika aldarrikatu zen egunean

  • Jose Aizpurua Alderdi politikoen lokalak Elorrion

    Jose Aizpurua Murgoitio (1931) Patxi Esteibarlanda Aizpurua (1921) Elorrio

    Nazionalistek, errepublikanoek eta karlistek bazuten bakoitzak bere lokala Elorrion. Herrian oso estimatua izan ez zen alkate baten kontuak.

  • Maria Igarza Alderdi ezberdinetako jendea

    Maria Igarza Zubiate (1924) Elorrio