1931-1936: II. Errepublika

  • Juan Martin Bermeosolo Gerra aurretik mitinak herrietan

    Juan Martin Bermeosolo Gabiola (1925) Ea

    Gerra aurretik mitinak egoten ziren herrietan. Alderdien arteko pikea zegoen;goizean batzuk eta arratsaldean beste batzuk egoten ziren mitina ematen. Auzoko batzuk guardia zibilak ziren eta entzutea du Madrilen zaldi gainean ibiltzen zirela iraultzetan.

  • pantxi-trevino 34ko "Iraultza"ko oroitzapena

    Pantxi Treviño Agiriano (1926) Elorrio

    34ko urriko "Iraultza" eguneko oroitzapenak: ama Eibarrera joana zen astoaz, eta aita larri, ez zelako agertzen.

  • Pilar Candina Errepublika: "Sociedad guerniquesa de los carlistas" eta batzokia

    Pilar Candina Elgezabal (1918) Gernika-Lumo

    Errepublika sasoian "Sociedad guerniquesa de los carlistas" eta batzokia zeuden. Bera batzokian egoten zen, eta bonbardaketa ostean emakumeak aritu ziren elizak-eta garbitzen, baina bera Landaberden zegoenez libratu egin zen.

  • Bakeriza2 Aita, Indalecio Prietoren laguna

    Migel Bakeriza Larrinaga (1928) Donostia

    Aita (Sebastian Bakeriza) Indalecio Prietoren laguna zen. Ondarroako portua hark egin zuen, Obra Publikoetako ministroa zen eta. Aita Madrilera joan zen, eta oin hutsik sartu zen. Hiru milioi kostatu zen portua egitea. Prietori aitak nola lagundu zion: gordeta eduki zuen, eta gero ontzian pasatu zuen Iparraldera.

  • Bidaurre Iraola Errepublikako bandera eskolan

    Juanita Bidaurre Iraola (1928) Veronica Bidaurre Iraola (1937) Donostia

    Errepublika garaian bandera errepublikazalea jartzen eta kentzen zuten egunero eskolan. Gerra aurretik ez du gogoan gurutzerik zutenik.

  • Koldo Pildain Koldobika edo Luis

    Koldo Pildain Gonzalez de Langarika (1931) Otxandio

    1931. urtean jaio zen, eta Koldobika izena jarri zioten. Gerraostean izen euskaldunak galarazi zituzten, eta berari Luis jarri zioten agirietan, baina jendeak Koldo bezala ezagutzen zuen. Koldo Errepublika garaian jaio zen, eta orduan ere euskal izenekin egon omen ziren arazoak, baina kleroaren aldetik bakarrik. Koldok orain Koldo sinatzen du, baina lehen, badaezpada ere, Luis sinatzen zuen.

  • 276 Karlistak, bizkaitarrak eta errepublikanoak

    Maria Bengoetxea Isasi-Isasmendi (1906) Ermua

    Karlistak eta bizkaitarrak (nazionalistak) zeuden Ermuan, eta beti borrokan, nahiz eta gero elkarrekin dantzan egin. Eibarren baino lehenago Ermuan ipini ei zen bandera errepublikazalea. Droget izena zuenak jarri ei zuen. Estik kontatzen du bezperan joan zirela Ermutik Eibarrera esanez Madrilen errepublika aldarrikatu zutela.

  • Miren Mendarte Harremanak nola aldatu diren; txistulariak

    Miren Mendarte Kasares (1929) Errenteria

    Lehen oso gutxi zirenez, zuzeneko harremana zegoen. Orain taldeak egiten dira: ikastolakoak, elizkoiak... Nork bere elkarteak eta ospakizunak. Txistulariek bere kasa jotzen zuten gerra aurretik. Urtebetetzetan ere jotzen zuten.

  • 633 Gerra aurreko euskarazko eskolak

    Esteban Gorroño Arregi (1920) Duni Zuazabeitia Herrasti (1919) Aretxabaleta

    Lehenbiziko ikastola (euskaraz irakasten zuten eskola) non ezagutu zuten. Gerra aurretik euskaraz ikasten zuten, baina gerra-denboran hori bukatu egin zen.

  • II. Errepublika eta ekonomian aldaketak

    Felix () Basilio Gallastegi (1922) Pedro Goitta () Pilar Onandi () Mallabia

    Laneko kontuak; baldintzak, seguruak. II. Errepublika aldarrikatu zenean lege berriak irten zirela eta horren inguruko aipamenak. Azken urteotan egon diren aurrerapenak; bizi-kalitatea.

  • II. Errepublika eta gerrako oroitzapenak

    Alfonso Sansebastian Izeta (1918) Zarautz

    Txikia zela, diktadura zegoen, eta, gero, Errepublika iritsi zen. Ordutik Zarautz asko aldatu da: lehen denak ezagutzen ziren. Gerrako denbora guztian egon zen boluntario. Santanderren preso hartu zuten. Gerrako oroitzapen txar asko ditu. Gerra garaian, bitan egon zen kartzelan.

  • Hauteskundeak

    Felipa Saturnina Berrostegieta Goiburu (1912) Leintz Gatzaga

    Gerra aurretik hauteskundeak egon ziren. Abertzaleen mitinak (Monzon, Bergaretxe, etab.). Batzokia. Arrasateko karlisten mitinean gertatutakoak.