1931-1936: II. Errepublika

  • Salvador Marzana 1934. urteko matxinada

    Salvador Marzana Amuategui (1918) Eibar

    Salvadorren ustez, 1934. urteko altxamenduak ez zuen eraginik izan koordinazio txarragatik. Altxamenduaren zergatiaz eta aurreko egunetako prestaketei buruz dihardu. Nahiz eta jende askorentzat ezezaguna izan, Salvadorren iritziz, Toribio Etxebarria izan zen altxamenduaren eragile nagusietako bat.

  • Gonzalo Sarasua 1934ko altxamendua

    Gonzalo Sarasua Gorrochategui (1913) Jose Sarasua Gorrochategui (1923) Eibar

    1934ko urriko altxamenduaz dihardute. Kuarteletik 50 metrora bizi zirenez, tiro hotsak entzuten zituzten. Toribio Etxebarria altxamenduaren kontra zegoela uste duten arren, gertatutakoaren erantzule bera izan zela kontatzen dute.

  • Jose Mari Kruzeta Errepublikako banderaren ondoan

    Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar

    Guardia Zibilek errepublikako bandera zabaldu zutenean, bertatik bertara ikusi zuen, bere amaordearen besoetan zegoela. Urtebete zeukan orduan. Toribio Etxebarria ere han zen.

  • 561 1934ko iraultzako bizipenak Eibarren

    Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar

    Guardia Zibilak Eibarren sartu zirenean, 1934ko iraultzan, Matxariraino iritsi ziren, inorekin topo egin gabe. Mugimendua ez zegoen prestatuta. Candido "Casa del Pueblo"ra joan zen eta handik udaletxera. Han topatu zuen Toribio Etxebarria eserita, zain. Halako batean, zarata handia entzun zuen Untzagan eta hara hurbildu zen. Agintari zirenak ez zituen ikusi, ibilaldi luzea egin arren.

  • 561 1934ko iraultzako arduradunak Eibarren

    Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar

    Gasteiztik soldaduak etorri ziren eta tiroketak egon ziren. Etsitzeko prestatu zen Toribio Etxebarria, egoera ikusita. Iraultzako agintariak izendatzen ditu; ez zituen ikusi egun hartan, Toribio bakarrik egon zen udaletxean.

  • Errepublikako lehen udal hauteskundeak

    Tomas Izagirre Garate (1918) Ermua

    Sei botogatik irabazi zituzten nazionalistek udal hauteskundeak. Hautestontziak zaintzen egon behar izan zuten piketeek. Egun horretako gorabeherak.

  • Joxe Antonio Urretabizkaia Otamendi Gerra aurretik boto batek asko balio zuen

    Joxe Antonio Urretabizkaia Otamendi (1928) Asteasu

    Joxe Antonioren izeba Donostian bizi zen eta familia izan zuen botazio egunetan. Amona Donostian zegoen egun haietan eta kotxez bila joan zitzaien Asteasura ekarri eta botoa eman zezan. Amona karlista zen.

  • Gloria Lizundia Etxaluze Alcala Zamora Eibarren

    Gloria Lizundia Echaluce (1912) Eibar

    II Errepublika aldarrikatu zeneko eguna ondo gogoratzen du. Alcala Zamora Eibarrera etorri zenean Star pistola bat erregalatu zitzaion eta jai handia egin zen. Gloriak lepokoa galdu zuen Untzagan. Errepublika garaia oso laburra izan zen. Egun hartako anekdota polita kontatzen du.

  • Gloria Lizundia Etxaluze Errepublikaren aldeko manifestapena

    Gloria Lizundia Echaluce (1912) Eibar

    Errepublikaren aldeko manifestapena. Bandera errepublikarra, Centro Republikanotik atera zuten.

  • 561 XX. mende hasierako mugimenduak

    Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar

    1912an Eibarren ikusitakoaren ostean, begiak zabaldu zituen. 1936ra bitartean mugimendu eta aldaketa asko gertatu ziren. Uste zuten errepublikak gora egingo zuela, kontrakotasunei aurre eginda. Errepublika garaian anarkisten eta komunisten altxamendu asko egon ziren, baina gero hainbati damutu egin zitzaien.

  • 561 Toribio Etxebarriarekin Iruñan preso (1934an); Marcanok egindako marrazkiak

    Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar

    Kartzelan Toribio Etxebarria ongi ezagutu zuen, 1934ko iraultzaren ostean. Toribio, Benigno Baskaran, Jerónimo Más, eta besteren bat bakarkako zeldetan egon ziren preso. Marcanok egindako marrazkiak: batean, guztiak pasiatzen agertzen dira; bestean, eibartar guztiak zelda barruan. Candidok lehenengoa ezagutzen du: lehenengo hilaran Toribio eta Gorrotxa liburuekin pasioan. Bigarrengo hilaran, sozialista gazte batzuek: Benito Regil, Mendoza, Martin "Querido". Hirugarrengo hilaran, komunista batzuk: José Pérez Peral, Ibáñez... Kartzelan, kooperatiba moduko bat egin zuten, baina beraien zeldan bakarrik.

  • 561 Astelenan mitin jendetsuak

    Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar

    Astelena frontoian mitinak astero egoten ziren eta mila lagun inguru batzen zen.

  • 561 Errepublikarrek hauteskundeak irabazi zituzten

    Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar

    Primo de Riveraren diktadura bukatu eta errepublika baino lehen, Candidori esan zion helduago batek gazteek futbolarekin besterik ez zutela pentsatzen. Eibarren ondo ikusi zen sozialistak eta errepublikanoak batera joatea. Espainia guztiko botoak gehituta, monarkikoek irabazi zuten baina jauntxoen menpekoen botoak ez zituzten ontzat hartu, behartutakoak izatearren.

  • 561 Errepublikanoak garaile

    Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar

    1931ko hauteskundeen egunean, Casa del Pueblon zegoen Candido lagunekin. Astelehena frontoian musika banda ari zen musika jotzen eta jendea errepublika goratzen hasi zen, jakinekoa baitzen Espainiako hiri nagusietan garaile izan zirela.

  • 561 Ospakizun handia Eibarren, errepublikarengatik

    Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar

    Errepublika proklamatu zen egunean, arratsaldean, Bartzelonan eta Madrilen altxamenduak egon ziren eta erregeak alde egin zuen. Hala, manifestazio handia egin zuten Eibarko kaleetan. Ospakizun handia egin zuten Eibarren.

  • 561 Errepublikaren proklamazioa zergatik egin zen Eibarren

    Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar

    Toyosek Donostiatik jaso zuen enkarguari buruz berba egiten du. Donostiatik Bilbora zihoan arrain saltzaile batek eman zion oharra. Toribio Etxebarriarekin hizketaldi luzeak egin zituen eta hark uste du ez zela errepublika proklamatzeko agindurik etorri; interpretazioa izan zela uste zuen. Apaiz batek uste zuen pare bat eibartarren ideia izan zela, baina Candidok esan zion eibartarrek uste zutela ordurako errepublikan zeudela.

  • 561 Abertzale errepublikazaleak Eibarren

    Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar

    Donostiako hitzarmenetik kanpo geratu izana akatsa izan zen EAJrentzat, Jose Antonio Agirrek aitortu zuenez. Abertzaleek ikurrina ipini nahi izan zuten Eibarko udaletxean baina sozialistek ez zieten onartu. Abertzale gehienak errepublikazaleak ziren Eibarren.

  • 561 Estatutuari baietz

    Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar

    Estatutuari baietza emateko botoa eman zuen Candidok, nahiz eta komunistak alde ez agertu. Errepublika elizaren kontrako bidean zihoanez, Nafarroako abertzaleek erlijio kristaua babestu nahi zuten.

  • 561 Kartzelako bizimodua

    Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar

    Iruñeako kartzelako bizimoduaren berri ematen du. Otordua zelakoa zen kontatzen du. Arropak etxera bidaltzen zituzten garbitzeko eta jatekoa ere ekartzen zieten. Hamabi-hamalau lagun ziren zeldan eta jasotako janaria elkarbanatu egiten zuten.

  • 561 Kartzelako bizimodua eta zigorrak

    Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar

    Kartzelan hiru aldiz egon zen Candido: Primo de Riveraren garaian, Errepublika garaian eta frankismoan. Kartzelako zaindariek ondo hartzen zituzten baina akatsen bat eginez gero, zigortu egiten zituzten. Kantatzea debekatuta zegoen eta abesteagatik zigorra jaso zuen. Ofizial batek adarra jo zionekoa kontatzen du.