1931-1936: II. Errepublika

  • 154 Aitajauna eta Karlistadetako kontuak

    Donato Ibarguren Unanue (1920) Bergara

    Anaiak Afrikan egin zuen soldadutza. Orduan sasoian (1934 inguruan) giro politikoa bizi-bizi zegoen. Bizkaitarrak; bizkaitarrismoa. Aitajaunak gerrateei buruz zituen pentsamenduak. Aitajaunaren inguruko ipuinak. Liberalek beraiekin joatea nahi eta ihes egin zuen. 3 urte beranduago, karlistek harrapatu zuten. Donatoren burutapenak gerrateen eta batez ere 1936ko Gerra Zibilaren inguruan.

  • Antonio Mardaras Errepublika garaian, jendea kezkan

    Antonio Mardaras Arrieta (1922) Maruri-Jatabe

    Gerra etorri arte jendea errebelde ikusten zen. Manifestazioak eta mugimendua zeuden. Bera umea zen eta ez zekien zein zen arrazoia, baina jendea kezkan ibiltzen zela bazekiten. Jataben hogei-hogeita hamar errepublikano egon ziren. Osaba alkate izan zen; aita EAJko bazkidea. Guardia egin beharra izaten zuen aitak.

  • 561 1912an karlisten kontzentrazioa Astelenan; liskarrak

    Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar

    Alderdi politikoekin lehenengo kontaktua noiz izan zuen. 1912an karlistek politika berri bat martxan jarri nahi zutela-eta, euren ideiak aurkezteko kontzentrazio handi bat egin zuten Astelenan. Egun horretan borrokak egon ziren herrian. Barrenkalean gizon bat (Oregi) tiroz hil zuten. Guardia Zibilak Astelena kanpoan zain egon ziren eta, karlisten mitina amaitutakoan, Ermurantz bidali zituzten bertaratutakoak, han trena hartzeko. Oregiren hiletako oroitzapenak: Chopin-en martxa eta Isaac Irusta triangelua jotzen. Ordutik aurrera isiltasuna herrian.

  • 338 Miren Lorea Errepublika sasoiko euskal izena

    Miren Lorea Billar Altzuaran (1931) Elgeta

    Miren Lorea Billar Arzuaran, 1931-12-02 jaioa. Izen horrekin bataiatu zuten, euskal izenarekin; Errepublika sasoia zen. Gerra garaian, ostera, arazoak izan zituen, eta Maria Floren jarri nahi izan zioten. "Martintxoneko" tabernakoek esanda jarri zioten izen hori.

  • 340 Gerra aurretik, karlistak nagusi Elgetan

    Ramon Zabala Arruabarrena (1929) Elgeta

    Gerra aurretik karlistak ziren nagusi Elgetan. Baserritar handienak karlistak ziren. Sozialistak eta errepublikazaleak apur batzuk besterik ez. Nazionalistak gehiago. Lehengo sozialistak, baina, finak ziren, "behar den moduko euskaldunak".

  • Enkarna Elosegi Errepublika atera zeneko oroitzapenak

    Enkarna Elosegi Benito (1922) Zarautz

    Errepublika etorri zenean, lau senide zeuden amarekin, eta denak etxera joan ziren ziztu bizian. Lehengusu bat Errepublikako banderarekin zihoan, eta etxeko lotsa izan zen hura.

  • Enkarna Elosegi Aita CAFetik purpurina-fabrikara

    Enkarna Elosegi Benito (1922) Zarautz

    Beasainen jaio zen Enkarna, aitak CAFen egiten zuelako lan. 1931ko krisiarengatik, ordea, lan gutxi zegoen CAFen, eta aitak Zarautzera etorri behar izan zuen lanera, lehengusuak eskaini zion lanpostuan aritzera purpurina-fabrikan. Gerraostean jende askok, lan bila, alde egin zuen Espainiatik.

  • Salvador Marzana 1934. urteko matxinada

    Salvador Marzana Amuategui (1918) Eibar

    Salvadorren ustez, 1934. urteko altxamenduak ez zuen eraginik izan koordinazio txarragatik. Altxamenduaren zergatiaz eta aurreko egunetako prestaketei buruz dihardu. Nahiz eta jende askorentzat ezezaguna izan, Salvadorren iritziz, Toribio Etxebarria izan zen altxamenduaren eragile nagusietako bat.

  • Gonzalo Sarasua 1934ko altxamendua

    Gonzalo Sarasua Gorrochategui (1913) Jose Sarasua Gorrochategui (1923) Eibar

    1934ko urriko altxamenduaz dihardute. Kuarteletik 50 metrora bizi zirenez, tiro hotsak entzuten zituzten. Toribio Etxebarria altxamenduaren kontra zegoela uste duten arren, gertatutakoaren erantzule bera izan zela kontatzen dute.

  • Jose Mari Kruzeta Errepublikako banderaren ondoan

    Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar

    Guardia Zibilek errepublikako bandera zabaldu zutenean, bertatik bertara ikusi zuen, bere amaordearen besoetan zegoela. Urtebete zeukan orduan. Toribio Etxebarria ere han zen.

  • 561 1934ko iraultzan Toribio Etxebarria arduradun

    Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar

    Toribio Etxebarria ez zen iraultzailea; diziplinarengatik onartu zuen 1934ko iraultza. Alfan armak ezkutatu zituzten eta Toribio arduradun jarri zuten. Candidori berari gertatu zitzaiona kontatzen du. Iraultzaren aurreko hilabeteetan prestatu zuten. Ez zen jenderik prestatu iraultzarako, ez buruz eta ez fisikoz.

  • 561 1934ko iraultzako bizipenak Eibarren

    Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar

    Guardia Zibilak Eibarren sartu zirenean, 1934ko iraultzan, Matxariraino iritsi ziren, inorekin topo egin gabe. Mugimendua ez zegoen prestatuta. Candido "Casa del Pueblo"ra joan zen eta handik udaletxera. Han topatu zuen Toribio Etxebarria eserita, zain. Halako batean, zarata handia entzun zuen Untzagan eta hara hurbildu zen. Agintari zirenak ez zituen ikusi, ibilaldi luzea egin arren.

  • 561 1934ko iraultzako arduradunak Eibarren

    Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar

    Gasteiztik soldaduak etorri ziren eta tiroketak egon ziren. Etsitzeko prestatu zen Toribio Etxebarria, egoera ikusita. Iraultzako agintariak izendatzen ditu; ez zituen ikusi egun hartan, Toribio bakarrik egon zen udaletxean.

  • Errepublikako lehen udal hauteskundeak

    Tomas Izagirre Garate (1918) Ermua

    Sei botogatik irabazi zituzten nazionalistek udal hauteskundeak. Hautestontziak zaintzen egon behar izan zuten piketeek. Egun horretako gorabeherak.

  • Joxe Antonio Urretabizkaia Otamendi Gerra aurretik boto batek asko balio zuen

    Joxe Antonio Urretabizkaia Otamendi (1928) Asteasu

    Joxe Antonioren izeba Donostian bizi zen eta familia izan zuen botazio egunetan. Amona Donostian zegoen egun haietan eta kotxez bila joan zitzaien Asteasura ekarri eta botoa eman zezan. Amona karlista zen.

  • Gloria Lizundia Etxaluze Alcala Zamora Eibarren

    Gloria Lizundia Echaluce (1912) Eibar

    II Errepublika aldarrikatu zeneko eguna ondo gogoratzen du. Alcala Zamora Eibarrera etorri zenean Star pistola bat erregalatu zitzaion eta jai handia egin zen. Gloriak lepokoa galdu zuen Untzagan. Errepublika garaia oso laburra izan zen. Egun hartako anekdota polita kontatzen du.

  • Gloria Lizundia Etxaluze Errepublika aldarrikatu zeneko eguna

    Gloria Lizundia Echaluce (1912) Eibar

    Ama Bilbotik arratsaldean iritsi zen, Errepublika aldarrikatu zela esanez. Oraindik konfirmazioarik ez zegoen. Plaza Alfonso XIII; izen-aldaketa.

  • Gloria Lizundia Etxaluze Errepublikaren aldeko manifestapena

    Gloria Lizundia Echaluce (1912) Eibar

    Errepublikaren aldeko manifestapena. Bandera errepublikarra, Centro Republikanotik atera zuten.

  • 561 XX. mende hasierako mugimenduak

    Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar

    1912an Eibarren ikusitakoaren ostean, begiak zabaldu zituen. 1936ra bitartean mugimendu eta aldaketa asko gertatu ziren. Uste zuten errepublikak gora egingo zuela, kontrakotasunei aurre eginda. Errepublika garaian anarkisten eta komunisten altxamendu asko egon ziren, baina gero hainbati damutu egin zitzaien.

  • 561 Toribio Etxebarriarekin Iruñan preso (1934an); Marcanok egindako marrazkiak

    Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar

    Kartzelan Toribio Etxebarria ongi ezagutu zuen, 1934ko iraultzaren ostean. Toribio, Benigno Baskaran, Jerónimo Más, eta besteren bat bakarkako zeldetan egon ziren preso. Marcanok egindako marrazkiak: batean, guztiak pasiatzen agertzen dira; bestean, eibartar guztiak zelda barruan. Candidok lehenengoa ezagutzen du: lehenengo hilaran Toribio eta Gorrotxa liburuekin pasioan. Bigarrengo hilaran, sozialista gazte batzuek: Benito Regil, Mendoza, Martin "Querido". Hirugarrengo hilaran, komunista batzuk: José Pérez Peral, Ibáñez... Kartzelan, kooperatiba moduko bat egin zuten, baina beraien zeldan bakarrik.