1931-1936: II. Errepublika
-
1934ko iraultzako borrokak eta heriotza zigorrak
Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar
Eibartik Iruñeara preso zeramatela, Asturiasen egon ziren bi lagunekin topo egin zuen eta bizipenak trukatu zituzten. Guardia Zibilek beren kuartel pareko Txantoi lantegia hartu zutenez, zaildu egin zen egoera iraultzaileentzat. Armeria Eskolakoa izan zen borroka gogor bakarra; Marcano eta Arozena zauritu egin zituzten. Haren ondorioz, hiru heriotza zigor ezarri zizkieten Prietori, Intxaurragari eta Ibarrari.
-
Candidoren egonaldia kartzelan eta akusazio faltsua
Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar
Caballero gobernadorearekin gertatu zitzaiona kontatzen du. Candido kartzelan zegoela, arreba Caballerorengana joan zen eta kartzelara bisita egin zion. 1934ko iraultzan zer egin zuen galdetu zion. Candidoren kontrako akusazioa faltsua zen.
-
1934ko iraultzako errendizioa
Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar
1934ko iraultzako errendizioa zela izan zen kontatzen du. Bakoitzak bere armak bere etxean edo lanlekuan gordeta zituen, baina jende askok ez zeukan armarik. Anekdota bat kontatzen du.
-
Iraultza galduta, Errusiaraino joateko gogoz
Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar
1934ko iraultzan egin zuen ibilbidea zehazten du. Iluntzean Bergaretxe aldean batu ziren berrogei lagun inguru gaua pasatzeko. Galduz gero, Errusiaraino ihesi joango zirela aipatu zuten.
-
1934ko iraultzan mendira ihesi
Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar
Martin Queridok aipatu zien bere anai batekin bilera egin behar zutela eta lehenengo harekin aipatu beharra zeukatela. Hark eman zien egoeraren berri. Asturiasen iraultzarekin jarraitzen zutenez, haiei lagundu behar zietela erabaki zuten. Mendian ihesi ibili ziren, zakur zaunken arabera batera edo bestera joanez. Koinatu baten etxean gordeta egon zen hilabetez. Bera nola entregatu zen kontatzen du.
-
Iraultzaren ondoren ihesi joandakoak
Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar
Arangurenek Errusiara alde egin zuen eta Toyos Frantziara joan zen. Beste asko harrapatu egin zituzten etxera agertu orduko.
-
Guardia zibilen tenienteari gertatutakoa
Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar
Guardia Zibilen tenienteak errepublikaren alde egin zuen, nahiz eta ideologiaz faxisten aldekoa izan. Preso hartu zuten Beasainen eta fusilatu egin zuten.
-
Egia iraultzako arduradun
Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar
1934ko iraultzako arduradunetako bat Egia zen eta Eibarko Guardia Zibilen kapitainari deitu zion, Madrilen zegoela esanez. Iruñeako epaiketara eraman zuten eta Toribio akusatu zuen. Traidoretzat hartu zuten ingurukoek; Candidok makalaldi moduan ikusi zuen haren jarrera. Ondoren, faxistekin batera atxilotu eta preso hartu zuten. Candido protestan joan zenean, berari mehatxu egin zioten. Candidoren aldeko hitzak esan zituela epaiketan uste du.
-
Iraultzaren ondoriozko presoak
Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar
Eibartik zuzenean Iruñeara eraman zituzten preso. Presoen alde dirua batzeagatik preso hartu zituzten eibartar batzuk eta Hondarribira eraman zituzten. Lehenengo presoak kamioietan eraman zituzten eta Candido trenez. Eibarko kuartelean kolpatu egin zuten.
-
Kartzelatik etxera
Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar
Kartzelatik irtendakoan, herrian harrera ikaragarria egin zietela gogoan du Candidok. Zehaztasunak kontatzen ditu. Amak errieta egin zion etxeratutakoan, kartzelan oso ondo zegoela idazten ziolako beti Candidok. Debekatu egin zien etxekoei bisita egitea. Hurrengo egunean mendi ibilaldia egin zuen eta indartsu zegoela frogatu zien.
-
Kartzelatik idatzitakoak
Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar
Gerra garaian ere argaldu egin zen Candido eta pasarte barregarri bat kontatzen du. Kartzelan zegoela etxera idazteko baimena izaten zuen baina ezkutuan bidaltzen zituzten hainbat albiste eta kontu. Francoren garaian kartzelan zegoenean, ipuin txikiak idazten zizkien ilobei. Zuzendariak gorrotoa hartu zion horregatik.
-
Errepublikaren inguruko gogoetak
Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar
Aitaren gogoetak Errepublikaren inguruan.
-
Hauteskunde eguna Almikan
Begoña Bilbao Aberasturi (1931) Bermeo
Amari entzunda daukanez, Errepublika garaian botazioak izaten ziren Almikan, eta egun horretan "guardiasaltuak" ("guardias de asalto", orduko poliziak) etortzen ziren zaldian. Jendeak ihesi egiten zien, jo egiten zutelako.
-
1934ko iraultza; Francoren errepresioa; jendearen erreakzioa 1936an
Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar
Franz Mehring-ek idatzitako Marxen biografia irakurri zuen 1934an, koinatuaren etxean ezkutatuta zegoenean. Gauzak lortzeko etsaiaren aurka batu beharra zegoela konturatu zen. Asturiasko erreboltarien biolentziari buruz egunkarietan hainbat kontu etorri ziren, baina Marxen liburuan irakurri zuen kontu berdinak esaten zirela 1870ean ere. Hilabete ezkutatuta egon eta gero, familiak presionatuta, bere burua entregatu zuen. 25 urteko kartzela zigorra eman zioten. Eibarren ia familia guztietan egongo zen presoren bat. Francoren errepresioaren ostean, buelta eman zuen pixkanaka egoerak eta jendeak erreboltarien alde egin zuen 1936ko hauteskundeetan: `Frente Popular´ak irabazi zuen. "Acción, represión, reacción".
-
1914ko krisia; lan publikoak eta herri-sukaldea
Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar
1914an Frantziako muga itxi zuten eta krisi handia izan zen herrian. Sozialistek zioten aberatsek dirua jarri behar zutela jendeari laguntzeko. Timoteo Zubiatek Wenceslao Orbearekin kontsultatu zuen eta obra publikoak egitea planteatu zuten (Foru Aldundiak ere lagunduta). Eibartik Markinarako bidea egiteari ekin zioten orduan, baina Ixuraino egin zuten. Palarekin, pikotxarekin eta dinamitarekin egin zuten. Hildako bat egon zela ere gogoan du. 1914-15ean herri-sukaldea ere jarri zuten, beharra zutenentzat.
-
II. Errepublikaren aldarrikapena Eibarren
Victor Lecumberri Arana (1913) Eibar
Errepublika. Eibarren monarkiko eta abertzale gutxi zegoen. Hauteskunde egunean jendea pozik zegoen, kalean eta baita "Casa del Pueblo"an ere. Apirilak 14an, jendea larri egon zen hasieran, baina gero Untzaga plaza guztia bete zen. Ondoren manifestazio handia egin zen.
-
II. Errepublikaren aldarrikapenaren ondorengo ospakizunak
Victor Lecumberri Arana (1913) Eibar
II. Errepublika aldarrikatu ondoren egin ziren ospakizunak. Pare bat egunean ez zen jendea lanera joan.
-
1931ko hauteskunde eguna
Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar
Ez zuen parte zuzenik hartu hauteskundeetan (politikoki), baina zuzenean bizi izan zuen guztia. Bozkatzeko papeletak banatu, distrito batetik bestera emaitzak ikusi; etab.
-
1931ko hauteskunde gaua
Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar
Hauteskunde gaua. Errepublikaren aldeko botoak ikusi zituztenean, leku guztietan ordurako aldarrikatuta egongo zela pentsatu zuten. Astelena frontoira joan, hauteskundeen emaitzen berri eman eta "La Romeral" musika bandari errepublikako abestiak jotzeko eskatu zioten: Marsellesa, Internazionala, etab. Jende guztia saltoka eta txaloka.
-
Errepublikaren etorrera gazteen ikuspegitik
Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar
Eurak errepublika etorri behar zela sinistuta zeuden. Astelehenean ezer ez zela gertatu ikusi zutenean, harritu egin ziren. "Maquiavelismoa"ren teoria (eibartarren jarrerak, gerora Espainia osoan gertatuko zena bultzatu zuen eta beharbada hori aurretik pentsatua zegoela). Eibarko gazte gehienek Errepublikaren aldarrikapena etorriko zela barru-barrutik pentsatzen zuten. Ez zekiten Toribiok, Erkiagak zer pentsatzen zuten.


