1931-1936: II. Errepublika
-
Kartzelako zigorrak eta Toribioren kontakizuna
Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar
Greba eginez gero, jo egingo zituztela uste zuen. Berak ez zuen zaindariekin bizipen txarrik izan baina badaki beste batzuei gertatu zaiela. Ariztimuñorena kontatzen du. Lehenengo joandakoan, bakartuta egoten ziren. Toribiok kontatu zuen zigor-zeldako bizipenen berri baina Candidok dio ez zituztela zeldan zigortzen. Toribiok zelda batean bakarrik egotea eskatu zuen eta onartu egin zioten.
-
Presoen aldeko batzordea
Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar
Barrios izeneko eibartar batek kartzelara enkarguak eramaten zizkien. Hari buruzko zehaztasunak kontatzen ditu. 1934ko presoen alde batzordea sortu zen eta hango kide zen Barrios. 1934koa oso gogorra izan zen Eibarko herriarentzat.
-
Hauteskundeak irabazi eta libre
Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar
1936ko hauteskundeak irabazi eta Eibarko preso asko egunean bertan askatu zituzten. Ezustean hartu zuten erabakia. Informazio asko izaten zuten kartzelan.
-
1934ko urriko iraultza
Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar
Urriko iraultza hasi zenean bost bat urte zituen Jose Marik. Aitak leihoetan koltxoiak jarri zituen. Tiroteo hotsa entzun eta eskilaran jendea tiroka ari zela konturatu zen aita, eta kanpora bidali zituen.Autobusetan etortzen zen 'Guardia de asalto'. Bertatik lurrera salto egiten zuten.
-
Candido Muñoz botikaria
Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar
Apaiz botikariaren etxera joaten zen eta zurrumurru asko zabaltzen ziren Candido Muñozen etxetik. Hala, faxista fama hartu zuen eta harrika egiten zioten bere botikari. Botika non zegoen zehazten du.
-
Constantino Andres guardia zibila
Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar
Constantino Andres guardia zibila zen, Madrilgo gobernuaren aholkularia arma kontuetarako. Zelakoa zen kontatzen du.
-
Kartzelako entrenamendu politikoak
Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar
Kartzelan zegoela, entrenamendu politikoa egiten aritu zen presoekin. Garbi ikusten zuten abertzaleak izango zirela sozialisten aurkari politikoak.
-
1934ko iraultzako baloraziorik ez
Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar
1934ko iraultzan gertatutako koordinazio ezari buruz berba egiten du. Dolores Ibarruriri buruzko liburuan 1934ko iraultzaren balorazio bat egin zela aipatzen du baina gehiago ez.
-
Ihes egitea amets
Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar
Kartzelan ihes egiten zuela amesten zuen. Santanderren atxilotu zutenean, ihes egin nahi izan zuen baina ez zuen lortu; egurtu eta iraindu egin zuten.
-
Preso egon ostean, lanera
Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar
1934ko iraultzatik bueltan, lana berreskuratu zuen. Bazeukan, hala ere, alternatiba pentsatuta. Lana berreskuratu ez zuen bakarra du gogoan, alemaniarren gidaria zena, Ibañez. Matxarian biltegi handia zeukaten.
-
Kartzelako zuzendariarekin harremana
Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar
Preso zegoela, kartzelako zuzendariak ez zuela begiko esan zioten. Bulegoan diruzain hartu zuten. Zuzendariaren seme-alaben lagun egin zen. Zuzendariak berak aitortu zion ondoren, gutunak irakurri ostean, inpresio txarra eman ziola Candidok, ez zuelako ulertzen zergatik ez zegoen izorratuta eta gaizki kartzelan. Candidok ez zuen nahi etxekoek bere egoera txarraren berri jakiterik, senideak sufrimendutik libratzeko.
-
Zergatik ez zen Bilbon iraultzarik izan
Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar
1934an zortzi hildako egon ziren, Arrasaten ere hildakoak izan ziren baina Bilbon ez zen ezer gertatu. Touloussen jakin zuen Candidok zergatik, Bilbo inguruko bi mutilen kontakizuna entzunda.
-
1934ko iraultzagatik zigortuta
Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar
Donostian ez zen askorik gertatu 1934ko iraultzan. Han ere tirabirak izan ziren, irten ez irten. Toribio egunean bertan joan zen Guardia Zibilengana, errendizioa ematera. Ondoren ere, tiroka ibili ziren, eta hildakoak eta zaurituak egon ziren. Hiru lagun heriotza zigorrera kondenatu zituzten eta Candidori hogeita bost urteko kartzela zigorra ezarri zioten.
-
1934ko iraultzaren jarraipena
Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar
Iraultza bukatutzat eman zutenean, mendirantz alde egin zuen beste batzuekin. Hurrengo egunean iraultzarekin jarraitzea erabaki zuten. Kalamuan armak hartu eta hamar lagun inguru ibili ziren mendian batetik bestera. Beste batzuk ere ibili ziren. Gau guztia guardia zibilengandik ihesi pasatu zuten, baita ondorengo egunak ere. Abisua eman zioten arren, etxeratu egin zen eta hilabete inguru ezkutatuta egon zen.
-
Candidok bere burua eman zuen
Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar
Candidok ihes egiteko asmoa zeukan baina familiaren eskaeragatik, bere burua eman zuen udaletxean. Kolpeka hartu zuten. Enterratzailea gogorrago hartu zuten, bonbak hilobietan ezkutatu zituen eta.
-
1934ko iraultzako hildakoak eta zigorrak
Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar
1934ko iraultzaren ondorioz, bost hildako izan ziren Eibarren: Gonzalez, Lizarralde, Biteri, Landa eta Larrañaga. Armeria Eskolan izandako erresistentziagatik, hiru lagun heriotza zigorra eman zieten. Candido eta beste hamasei laguni hogeita bost urteko zigorra jarri zieten. Bakoitzaren heriotzaren berri ematen du.
-
1934ko iraultzako hildakoen zehaztapenak
Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar
Beste bi hildako aipatzen omen ditu Querido izeneko batek: Vazquez eta Gerrikabeitia. Horietaz jarduten du. Bilboko guardia bat ere hil zuten egun hartan.
-
1934ko iraultzaren arduradunak eta Toribioren errendizioa
Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar
Gasteiztik ejerzitokoak bidali zituzten eta Arrasaten altxatu zirenek, alde egin zuten mendira. Toribiok jakin zuenean ejerzitokoak etorri zirela Eibarrera, orduan, errenditzea erabaki zuen. Egun hartan Toribiorekin izandako elkarrizketak aipatzen ditu. Iraultzaren arduradunak izendatzen ditu;Telleria alkatea eta Toribio ez ziren arduradun izan.
-
1934ko iraultzan prestakuntzarik gabe
Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar
Errepublika ondo zihoala ikusi zuenean, politika kontuak albora lagatzea erabaki zuen, baina 1934ko iraultzaren berri izan zuenean, izena eman zuen parte hartzeko. Berari ez zioten talderen baten sartzeko deitu baina bere lagun batzuei bai. Tiroren batzuk egin zituzten mendian, proba egiteko. Buruz eta armaz prestatu gabe zeuden.
-
1934ko iraultzako tiroketak
Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar
Candidok uste du zorokeria izan zela 1934ko iraultza, ez zutela ondo prestatu. Tiroketa gogorra izan zen udaletxean ere. Calbeton kalean ere tiroketa gertatu zen.


