1931-1936: II. Errepublika
-
Emakume mitinlariak gerra aurrean
Elixabete Garmendia Lasa (1953) Ormaiztegi
"Eguna" egunkarian hainbat emakumek idatzi zuten. Emakume mitinlariak aipatzen ditu: Polixene Trabudua, Aide Agirre, Maria Teresa Zabala...
-
Aide Agirre, mitinlari ezezaguna
Elixabete Garmendia Lasa (1953) Ormaiztegi
Aide Agirre Santurtzikoa zen. Aita itsasgizona zen eta Santurtziko alkatea izandakoa. Fusilatu egin zuten. Abenturazko bizitza izan zuen: ama ezkongabea izan zen, Jaurlaritzarekin atzerrian ibili zen dantzari modura Eresoinkan, Andorran bizi izan zen... Erresistentziako lanetan zebilela, Madrilen atxilotu egin zuten. Aide Agirreren historia berreskuratu beharra azpimarratzen du.
-
Emakume mitinlarien izaera
Elixabete Garmendia Lasa (1953) Ormaiztegi
Beraien bizitzan erakutsi zuten emakume mitinlariek feministak eta garaian bertan bizitzen jakin zutela konpromiso handiarekin. Gerraren ondorioz kanpora joan behar izan zutelako, bizimodu aske xamarra izan zutela dio.
-
Errepublika garaiko "Eguna" egunkaria
Juan Martin Elexpuru Arregi (1950) Bergara
Errepublika garaian "Eguna" egunkaria Bilbon atera zuten, euskaraz. Gutxi iraun zuen.
-
Giro-politikoa
Juan Iturria Astiazaran (1921) Zarautz
Politika kontuak. Aristokraziako jende asko zen Zarautzen eta langile asko kanpotik ekartzen zituzten. Abertzaleak. 1934-35-36 ingurua.
-
Antzua baserrian errentero
Placida Azpitarte Egia (1915) Berriz
Antzua baserrian errenteroak ziren. Amantegi administrariak boto paperak bidali zituen markatuta. Algortan bizi zen konderen bat zen baserriaren jabea. Errepublikaren garaian errenteroei baserriak eskuratzeko erraztasunak emateko legea atera zutela kontatzen du Placidaren senideren batek.
-
Beharginak, denak sozialistak
Jesus Arrizabalaga () Berriz
Ladrilleroen etxean jaio zen, baina gero beste etxe batera joan ziren bizitzera. Beste familia bati buruzkoak. Aititak Alfa lantegirako lan egiten zuen. Gerra aurreko politika konturik ez daki. Beharginak denak sozialistak zirela dio.
-
Goitarrak eta behetarrak borrokan
Jesus Arrizabalaga () Berriz
Errepublika garaian, plaza, bolatokia eta frontoia egiteko bozkak antolatu zituzten, bi aldiz, herriaren goialdean ala behealdean egin erabakitzeko. Goitarren eta behetarren arteko ika-mikak.
-
Errepublika garaiko kantak; Untzaga toponimoa
Mercedes Telleria Izaguirre (1913) Eibar
Errepublika garaiko kantak: "Floreciente primavera del año 31..."; "República española...". Errepublikaren aldarrikapenaren inguruko oroitzapenak. "Plaza de la República" izena jarri zioten orduan Untzaga plazari (aurretik plaza de Alfonso XIII zeukan). Untzaga toponimoaren jatorria.
-
Izeko Carlton hotelean lanean
Iñaki Bravo (1925) Berriz
Bederatzi anai-arrebatatik bakarra ezkondu zen, Iñakiren aita bakarrik. Bere izeko Tomasa moja zen, baina errepublika garaian etxeratu eta ez zen berriz komentura joan. Carlton hotelean lan egiten zuen, Iñakiren aitita preso sartu zutenean.
-
Errepublika, batzuentzat ona, besteentzat txarra
Pedro Garro Olano (1911) Berriz
Errepublika batzuentzat ona eta besteentzat txarra izan zela dio. Bere osaba, Fausto Aranzibia, alkateordea zen orduan. Juan Manuel Oruemazaga zinegotziari buruz berba egiten du.
-
Errepublikaren aldarrikapena Eibarren
Benigno Baskaran Guridi (1908) Eibar
Goizeko 6:30-7:00ak inguruan jarri zen udaletxean bandera errepublikanoa. 10-15 minutu lehenago "Casa del Pueblo"an batzar bat egon zen eta bertan apirilak 12an aukeratuak izan ziren zinegotziak elkartu ziren. Orduan erabaki zen Errepublika aldarrikatzea Eibarren.
-
Errepublikaren aldarrikapena Eibarren
Benigno Baskaran Guridi (1908) Eibar
Odol tanta bat ere isuri gabe aldarrikatu zen Errepublika Eibarren. Apirilaren 12an hartutako erabakien artean, kaleetan zaintzaileak jartzea izan zen bat. Eguna luze joan zen, arratsaldeko 16:00etan Madriletik eta Bartzelonatik baieztapena jaso arte.
-
Baldintza egokiak II. Errepublika aldarrikatzeko
Benigno Baskaran Guridi (1908) Eibar
Eibar herri liberala; errepublikaren aldeko saiakerak 1930eko abendutik martxan zeuden. 1930eko abenduan, Jacan, Galán eta Hernández altxatu egin ziren eta Eibarren greba orokorra egin zen hiru egunez. Errepublika aldarrikatzeko baldintza egokiak ematen ziren Eibarren: "Casa del Pueblo"a, sindikatuak, "Agrupación Socialista", "Juventud Socialista"... herriak garbi zuen bere nahia zein zen. Liburutegi garrantzitsua. Bandera errepublikanoaren ondoan, Galán eta Hernández-en argazkiak jarri zituzten.
-
Errepublikaren erronka nagusiak
Benigno Baskaran Guridi (1908) Eibar
Errepublikaren erronka nagusiak. Organizazio sindikal eta politikoek zeregin handia. Partidu Sozialistaren antolaketa Espainian; organigrama.
-
II. Errepublikan hartutako lehenengo neurriak; hileta zibilak
Benigno Baskaran Guridi (1908) Eibar
Lehenengo legeak. 1931ko urritik aurrera eman ziren aldaketarik handienak. Azaña, Errepublikaren lehendakari. Hilerrien sekularizazioaren inguruko azalpena. Frankismoarekin berriz egin zen atzerantz. Hileta zibilak.
-
Manuel Azañaren gobernuak hartutako zenbait erabaki
Benigno Baskaran Guridi (1908) Eibar
Errepublikaren inguruko azalpenak. Manuel Azañaren gobernuak hartutako zenbait erabaki. Eliza, armada, kontserbadoreak, anarkistak, etab. Guztiak Errepublikaren aurka agertu ziren. Eskumakoek indar handia zuten garai hartan. Momentu gogorrak bizi izan zituzten.
-
1934ko urriko iraultza: eibartar asko preso; epaiketak
Benigno Baskaran Guridi (1908) Eibar
UGT-ko sindikatuko buruetako bat izan zen Benigno, eta 1934ko urriko iraultzan ere parte-hartze zuzena izan zuen. Partidu Sozialistan iraultza hura prestatzen aritu ziren. Pertsona ugari preso hartu zituzten (300 inguru). 1936ko otsailean epaiketa egin zieten. Kartzelako bizimodua. Eibarko herriak laguntasun handia eskaini zien presoei.
-
Indalecio Prieto Eibarren; Eibarko sozialistak, euskaldunak
Jose Echeverría Ayerbe (1912) Eibar
Indalecio Prieto eta eibartar sozialisten arteko harremana oso estua zen; Toribio Etxebarriarekin ere oso harreman ona izan zuen; "Delegado del Gobierno en CAMPSA" ere izendatu zuen. Errepublika aldarrikatu eta gero Indalecio Prieto Eibarrera etorri zenean, `Gernikako Arbola´ jotzea eskatu zuen. Eibartar sozialistak, euskaldunak.
-
Errepublika sasoian amak gurutzeak ipini zizkien
Juliana Mendizabal Guenetxea (1923) Berriz
Errepublika aldarrikatu zutenean, elizak botatzen ari zirela eta amak gurutzeak jarri zizkien paparrean, kristauak zirela adierazteko.