1931-1936: II. Errepublika

  • 906 50 hamarkada erresistentzia txikiko garaia

    Serafin Basauri Arteaga (1935) Eibar

    1950 hamarkadan oso erresistentzia txikia izan zen. 1960 inguruan hasi zen zer edo zer. Etsipen garai handia egon zen. Euskara aldetik ere, beherakada handia izan zen.. Transmisioa eten egin zen, baita familia abertzaleetan ere. Hori ere kritikatu egin behar da. Francok eta erregimenak kalte handiak egin zuen, baina etxe barruan ere erabilera eta transmisioa eten egin zen.

  • Itziar Ajuria Garate Errepublika sasoian eskola publikotik mojetara

    Itziar Ajuria Garate (1924) Elgoibar

    Satur maistrarekin ibili zen lehenbizi eskolan. Ehun ume inguru ibiliko zirela dio. Eskola publikoan jarraitu zuen. Han izan zuen azken irakaslea Priscila Pinedo izan zen. 1931n, Errepublika aldarrikatu zenean, gurutzeak kendu zituzten eskoletatik eta amak ezin zuenez hori onartu, Ospitaleko mojengana eraman zuen. Garai hartan 14 urtera arte ikasten zen. 1935-1936 ikasturtea galdu egin zuten gerraren eraginez eta, horregatik, 15 urterekin beste urtebetez eskolak eman zizkieten. Amari eskola publikora itzuli nahi zuela esan zion eta Priscila Pinedo maistrarengana itzuli zen. Maistra oso ona zen. Bera ere ikasle ona zen.

  • Pello Arrieta Euskarazko antzerkigintza Elgoibarren

    Pello Arrieta Soraiz (1950) Elgoibar

    "Frente de Juventudes" lokala Izetatarrena zen. Hor euskaltzale eta abertzaleak biltzen ziren. Pianoa zegoen eta Izeta anaiek jotzen zuten. Euskarazko antzerkigintzan ibili zirenen izenak ematen ditu. Gerra aurreko mugimenduaren lekukoa hartu zuten. "Aitona eta biloba" izan zen obrarik entzutetsuena.

  • Agustin Amasorrain 1934ko iraultza Arrasaten eta Bergaran

    Agustin Amasorrain Linazisoro (1950) Bergara

    1934ko urriko iraultzan gertatutakoak kontatzen ditu. Marcelino Oreja eta beste bi gizonen bila joan ziren. Marcelino Oreja "Cerrajera"ko zuzendaria zen eta hil egin zuten; beste bat ere bai. Egun berean Camilo Basterretxea atxilotzera etorri ziren Bergarara; abisua jaso zuen eta sozialistak iritsi zirenerako, ez zegoen han.

  • Jesus Astiazaran "Guardia de Asalto" Bilbotik Bermeora

    Jesus Astiazaran Bilbao (1924) Bermeo

    Gerra aurretik, Errepublika sasoian, Bilbotik edo, etortzen ziren"Guardia de Asalto"koak manifestazioak eta, egoten zirenean.

  • Jesus Astiazaran Pezeta eta Euskadiko dirua

    Jesus Astiazaran Bilbao (1924) Bermeo

    Errepublika sasoian pezeta egon zen indarrean, baina gero, Euskadiko dirua; baina gero ez zuen balio handirik izan.

  • Isabel Arana Barandiaran/Jexuxa Barandiaran Errepublika garaia eta tropak sartu zirenekoa

    Isabel Arana Barandiaran (1928) Jexuxa Barandiaran (1924) Ataun

    Jexuxaren amak kontatzen zuen errepublika "altxatu" zenean, Ordiziko feriara joanak zirela eta Lazkaon etxapleguak bota zituztela. Gerra garaian, tropak sartu ziren eta herrian denbora asko egin zuten. Orduan ez zuten eskolarik izaten. Uztailaren 25ean sartu ziren tropak, Jexuxaren etxetik behera. Amarekin batera, baserri batera joan zen Ixabel.

  • Amak ekarri zuen errepublikaren albistea etxera

    Gloria Ansuategi Aldekoa (1918) Berriz

    14 urte bete zituenera arte egon zen Gloria eskolan. Etxean, umezain zegoen errepublika aldarrikatu zenean. Eibarko azokara bidean zen ama baina buelta egin eta etxera itzuli zen egun hartan. Berak ekarri zuen albistea etxera.

  • Rosario Arrizabalaga II. Errepublika Mutrikura heldu zenean

    Rosario Arrizabalaga Esnaola (1924) Mutriku

    II. Errepublika aldarrikatu zenean jolasean zebiltzan eta kalean zehar oihuka hasi ziren.

  • Itziar Andonegi Mugimendu politikoen zentroak Mutrikun

    Itziar Andonegi Sustaeta (1920) Mutriku

    Montalivet-en Emakume Abertzaleen zentroa zegoen, Goiko Plazan karlisten egoitza eta errepublikanoena Osinalden. Itziarrek errepublikanoen kantak etxetik entzuten zituen. Errepublikano gutxi zegoen Mutrikun.

  • Josebe Iturrioz Gerra aurreko mugimendu anarkista eta askatzailea

    Josebe Iturrioz Lopez (1978) Ordizia

    "Seccion femenina" izenekoa egin behar izaten zuten emakumeek eskubide batzuk eskuratzeko. XX. mendeko hasierako hamarkadetan askatasun handia bizi izan zutenentzat 40 urtez diktadura faxista bizitzea oso gogorra izan behar zela dio. Mugimendu anarkista oso indartsua egon zen Espainian eta guzti hori berreskuratzearen garrantziaz ari da.

  • Sabino Auzmendi Arratibel Gerra aurreko hauteskundeak eta makiak

    Sabino Auzmendi Arratibel (1926) Ataun

    Gerra aurreko hauteskundeetan izandako gorabeherak kontatzen ditu. Makien bila ibiltzen zireneko kontuak gogoan ditu.

  • Benardo Irastorza Gerra hasi aurreko giroa

    Beñardo Irastortza Amiano (1928) Irun

    Gerra hasi zenean, Beñardok 7 urte zituen; gogoan ditu orduan bizitakoak. Trenbidean dinamita jarri zuten, eta handik gutxira hasi zen gerra; denak armak biltzen hasi ziren orduan.

  • Domingo Iriarte Astola "Ni gerrara boluntario inora ere ez!"

    Domingo Iriarte Astola (1927) Aramaio

    Errepublika garaian, Txominen anaia bat Katalunian egon zen soldadu. Gerra etorri aurreko egunetan, etxean zela, anaiaren kinto bat ihes egiten saiatu zen. "Ni gerrara boluntario inora ere ez! Deitzen digutenean, joan egin behar" esan omen zion anaiak kintoari. Txominen anaia miliziano egon zen; gero, "trabajadoretan".

  • Demetrio Garmendia Sarasola Errepublikarekin erregearen argazkia desagertu zen eskolatik

    Demetrio Garmendia Sarasola (1919) Baliarrain

    Errepublika aldarrikatu zutenean erregearen argazkia eskolatik desagertu zela gogoratzen du.

  • 588 Gerra aurreko giro politikoa

    Cipriano Zubizarreta Zubia (1918) Eskoriatza

    Giro politikoa Eskoriatzan gerra aurreko urteetan. Errepublikanoak, karlistak...

  • Gregorio Milikua Gerra aurrean, aita kartzelan

    Gregorio Milikua Isundegi (1926) Berriz

    Aita gerra aurrean zergatik eraman zuten kartzelara kontatzen du. Egunen bat egin zuela han dio.

  • Maria Izagirre Aizpuru Errepublikan "Historia sagrada" eta gurutzea kendu

    Maria Izagirre Aizpuru (1924) Lekeitio

    Eskolan denetariko gaiak zituen entziklopedia zuten. Errepublika garaian, "Historia sagrada" atala artaziekin ebaki zieten eta hormako gurutzea ere kendu egin zuten. Errepublikako kafetegian bandera eta Galán eta Garciaren argazkiak eskegi zituzten.

  • 561 1934ko urriko iraultza; 1936ko Gerra Zibila

    Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar

    1934ko urriko iraultza. 1934an Candido bere pistolatxoarekin Untzagara irten zen, "reboluziñua eittera". Eskubikoek gorrotoa erakutsi zuten, gerra nahi izateraino. Gerra tragedia handia izan zen. Amuategi batailoian, komisario politiko bezala egon zen Candido. EAJren jarrera. Jose Antonio Agirre. Batailoietan diziplinarik ez. Eibar jausi arte Toribio Etxebarria eta bera Udaletxean egon ziren. Karlistak eta anarkistak, politikako poetak.

  • 561 1934ko iraultza, 1936ko gerra zibila: antolaketa eza

    Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar

    Herriko jendea ez zegoen batere antolatuta ez 1934ko iraultzarako ezta Gerra Zibilerako ere. Asturias; Eibar... Ez zuten diziplinarik; armamenturik, ezer. Militarrenganako konfidantzarik ez; baina batzuk Errepublikaren aldekoak ziren eta gogor defendatu zuten. Beasaingo kanposantuan gertatutako anekdota.