Politika eta Franco
-
'Cara al Sol' abestu behar
Isabel Agirrebeitia Uribe (1926) Feli Uribe Alberdi (1928) Durango
Gerraostean eskolara sartu orduko eta irteterakoan Cara al Sol abestu behar izaten zuten, mojen ikastetxean ere bai. Beste askorik ere derrigortu zieten horrelakoak egitera. Feliren ikastetxean, San Frantziskon, mojek ere abesten zuten; Isabelenean, karmeldarretan, ostera, ez.
-
Historia liburu gezurtiak
Juanito Gallastegi Duñabeitia (1933) Durango
Comillasen ikasten ari zela, historiako liburuek esaten zuten Durango gorriek erre zutela. Berak kontatu zion irakasleari Durangon zer gertatu zen benetan.
-
'Cara al Sol'
Luis Irazola Zamalloa (1931) Durango
Bederatzi urterekin hasi zen eskolan. Beti Cara al Sol kantatzen, don German falangistarekin. Gero, maristetara joan zen.
-
"Putas, putas son... las que están en el balcón"
Pilar Araukua Andikoetxea (1933) Mari Azkarate Araukua (1924) Bermeo
Cara al Sol kantatzen jartzen zituzten Mari-eta kalean. Pilarrek gogoan du kalean nola ibiltzen zen falangista taldea kalean eta zer kantatzen zieten leihotik begira geratzen zitzaizkienei: "Putas, putas son... las que están en el balcón".
-
Tropak sartu zirenekoa; eskolako kanta frankistak
Elisa Kalzada Ugalde (1929) Busturia
Gerra Zibila hasi zenean, gudariek esan zien etxetik alde egiteko. Gaua etxetik kanpo pasatu ostean, etxean zeudela etorri ziren tropak. Auzoko batzuk ondo etorria ere eman zien haiei. Eskolan haiei gorazarre egiteko kanta guztiak ikasi zituzten.
-
Tropek herri bat hartzerakoan, ospatu egin behar
Elisa Kalzada Ugalde (1929) Busturia
Beraien aita fusilatu ostean ez zuten aparteko arazorik izan mojekin, tratu bera ematen zieten. Tropak herri batera sartzerakoan ospatu egin behar izaten zuten eta elizara kanpaiak jotzera joan.
-
Barberian Francoren argazkia jarri behar
Jesus Garmendia Aurrekoetxea (1930) Bermeo
Herriko aguazil batek Francoren argazkia eraman zioen bizartegira bertan jartzeko, gainera argazkia bera ordaindu egin behar izan zuten.
-
Zaplaztekoa jaso ostean ikastetxea utzi zuen
Jesus Garmendia Aurrekoetxea (1930) Bermeo
Hermanoen ikastexean "División Azul"eko abestia ez kantatzearren zaplazteko itzela jaso zuen. Aitaren barberiara joan eta azaldu egin zion gertatutakoa. Orduan, beste mutiko bat etorri zen idatzi batekin barkamena eskatzen. Hala ere, ez zen eskolara bueltatu.
-
Izen euskalduna izateagatik arazoak
Garbiñe Jauregizar Ugalde (1913) Bermeo
Denak izen euskaldunak familian. Arazoak izan zituzten horregatik; esaterako, Miren Gorane "Exaltación" eta Miren Garbiñe "Maria de la Purificación" bihurtu zituzten. Mojek beren izenez deitu izan diete. Atzerritik itzultzean izenaz galdetu ziotenean "Garbiñe" erantzun zuen.
-
Zigortuta ekitaldi frankistetara ez joateagatik
Garbiñe Jauregizar Ugalde (1913) Bermeo
Ez ziren joaten gerra osteko ekitaldi frankistetara. Eskolan zigortu egiten zituzten horregatik.
-
Senarra, ezkerreko politikari ezaguna
Espe Gonzalo Hernando (1927) Bermeo
Senarra politikan nola hasi zen. Seberren familian denak ziren nazionalistak, eta bera ezkerrekoa, 'Acción Vasca'koa. Gerra sasoia. Galdakaoko jendearekin batu zen. Galiziara joaten ziren bileretara. Eskumakoen mesfidantza. Herri Batasuna. Diputatua izan zen.
-
Harreman ona herriko politikarien artean
Espe Gonzalo Hernando (1927) Bermeo
Francoren garaian istiluak izaten ziren, baina Herri Batasunak eta batzokikoek elkar laguntzen zuten. Harreman ona.
-
1963ko Itsasuko Aberri Eguna
Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo
Oso oroitzapen ona du lehen Aberri Egun hartaz. Enbata eta ETAren artean egin zuten antolaketa, anaia-arrebak bezala. Hitzaldiak, bazkaria, bertsolariak... Ximun Haran eta Julenek, Iparraldearen eta Hegoaldearen izenean, Gernikako Arbolaren kimu bat landatu zuten. Gero, etsaiek arbolatxoa hondatu zuten hiru edo lau aldiz, eta orduan erabaki zuten haren ordez harri eder bat ipintzea.
-
Iparraldearentzat gertaera garrantzitsua Aberri Egun hura
Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo
Iparraldearentzat danbateko handia izan zen Aberri Egun hura. Enbatak hurrengo egunean zenbaki berezi bat atera zuen han esandakoekin. Labegerie ere han zen, baina tamalez Frantziaren alde joan zitzaigun. Bada muga bat Iparraldean: 1960aren aurrekoa eta geroztikoa.
-
Iparraldeko gose-greba, kontzientzia piztailea
Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo
Iparraldeko zenbait jende preso hartu zuten, eta hiru pertsonak gose-grebari ekin zioten. Oihartzun handia izan zuen, arras mobilizatu zuen jendea iparraldean. Gose-grebalaria gehituz joan zen. Beste gose-greba batzuk ere izan ziren. Elkarrizketatzaileak aipatu diona 1971koa izango da ziurrenik. Berrogei bat lagun bildu ziren, Telesforo Monzon tartean.
-
Marc Legasse itzultzaile eta organista gose-greban
Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo
Polizia lehen aldiz sartzen zen Frantziako Iraultzaz geroztik eliza batean. Marc Legassek "itzultzaile lana" egiten zuen horma baten hankalatraba jarrita, nahiz eta eurek ongi ulertu frantsesa. Barre asko egin zuten. Gauean, organo-kontzertuak ematen zituen.
-
Leizaola lehendakaria Monzon gose-grebalaria ikustera Baionako katedralera
Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo
Baionako katedralean gose-greban zeudela, Jose Maria Leizaola l"Lehendakari zaharra" etorri zen Telesforo Monzon ikustera. Auzo-lotsa sentitu ei zuen. Leizaolak ikusi nahi omen zuen anabasa hartan bere kide batek nola jokatzen zuen. Eta Julenentzat harrigarriena edo penagarriena, ez zitzaiola hurbildu ere egin Telesforori.
-
PNVkoen ikusmina eta harridura mugimenduen aurrean
Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo
PNVkoek ikusten zuten mugimendu berri eta erakargarriak ari zirela sortzen, ETA hegoaldean eta Enbata Iparraldean, eta elkarrekin ondo konpontzen zirela. Eta beren mezua, berriz, zaharkitua zegoela. Orain ulertzen du Leizaolaren ikusmina giro berri haren aurrean.
-
Dapena Amigo Espainiako koronela Itsasuko Aberri Egunean
Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo
Dapena Amigo koronela, SIM (Servicio de Inteligencia Militar) delakoaren kidea, Itsasuko Aberri Egunean identifikatu zuten jende artean. Harrapatu, haritz baten aurrean inguratu, eta zartada bat edo beste eman zioten. Pareta baino zuriago ei zegoen. Zenbait gauza erran, eta askatu egin zuten. Han joan zen bere txoferrarekin autoan.
-
Leizaolaren alabekin erdaraz egin behar
Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo
Itsasuko ekitaldia amaituta gero, Leizaolaren bi alaba aurkeztu zizkioten. Hitz egiterakoan jabetu zen lehendakariaren alabek ez zekitela euskararik. Harrituta geratu ziren bera eta han gertatu ziren besteak.