Politika eta Franco
-
San Geronimo kaleko tabernak
Jokin Muxika Lasa (1932) Donostia
San Geronimo kalean zeuden tabernak: asko zeuden, baina ixten joan ziren. Francoren garaiko istiluak. Grixak, ke poteak. Taberna uztea erabaki zuten. Diputazioan plaza atera zuen, eta 20 urtean ibili zen han.
-
Francoren eragina ospakizunetan
Jokin Muxika Lasa (1932) Donostia
Estropadetako bandera Francok berak ematen zuen. Franco Donostian zegoenean, jaiak desberdinak izaten ziren: bandera espainolak edonon, tabernak itxi behar, balkoietara irten ezin... Salbean, desfilea egiten zuen Francok, eta Santa Marian gonbidapenarekin sartu behar zen, ate txikitik.
-
Gobernuak tabernariei jarritako zergak
Jokin Muxika Lasa (1932) Donostia
Auxilio Socialera joaten zen jendea, bazkaltzera, Mirakruz kalera. Tabernei kartoizko txartelak ematen zizkieten, dirua eskatzeko harako. Pilarreko basilikako lurra ere Euskal Herriko tabernariek ordaindutakoa ei da. Eskubitar zintzoak ere bazirela dio; koronel mozkorraren pasadizoa.
-
Bilbora ikastera; politikarako harra piztu zitzaion
Jose Luis Alvarez Enparantza (1929) Donostia
Pianoa ikasteko gogoa zuen, baina aitak ez zion utzi. Ingeniaritza ikasi zuen, Bilbon. Errazionamendu kartila zuten. Emakume batzuek estraperloko ogia saltzen zuten. Politikarako kezka 17 urterekin piztu zitzaion. Ekin taldea. Kartzelako egonaldiak. Martutene.
-
Ekin taldearen sorrera I
Jose Luis Alvarez Enparantza (1929) Donostia
EAJrekin jarri ziren harremanetan, baina iruditu zitzaien haiek ez zirela nahikoa mugitzen, eta Ekin sortu zuten, talde klandestinoa. Bilerak.
-
Erbestea: Paris, Landak
Jose Luis Alvarez Enparantza (1929) Donostia
Bigarrenez, 1960an atxilotu zuten, eta gero bestaldera joan zen. Xarriton. Hazparnen egon zen, eta gero lana aurkitu zuen Parisen. Gero, Euskal Herrira. Landetara joan zen bizitzera.
-
Ekin taldearen sorrera II
Jose Luis Alvarez Enparantza (1929) Donostia
ETA sortu zen garaia. Benito del Valle. Gerra garaiko Gudari aldizkariaren aurrean egin zuten zin. Ekin taldea, 1956.
-
Makiak
Jabier Amunarriz Andonegi (1924) Donostia
Europako gerra bukatu ondoren, makiak ibili ziren. Nafarroako kontrabandistak eta Oiartzungoak.
-
Ezkondu eta irratian lanean
Jabier Amunarriz Andonegi (1924) Donostia
Emaztegaia muñoatarren etxean egon zen sukaldari, ezkondu arte. Hiru alaba izan zituzten Iparraldean. Radio Euzkadin egiten zuen lana, baina galarazi egin zieten. Parisen lana eskaini zioten, baina ez zuen onartu.
-
Donostiara bueltatzeko paperak
Jabier Amunarriz Andonegi (1924) Donostia
Irratia itxi ondoren, Donostiara bueltatzeko paperak egiten hasi zen. Gurasoak hilero joaten ziren bisitan Iparraldera, baina biak hilak ziren bueltatzea lortu zuen orduko. Nola joaten ziren Iparraldera.
-
Euskaraz egiteagatik arazoak
Alazne Azkue Erostarbe (1936) Donostia
Zazpi urte zituela jaitsi ziren Agarre baserritik Loiolara; orduan, Martuteneko mojetara joaten ziren. Neba-arrebek ordura arte euskaraz egiten zuten, baina dena aldatu zen. Euskaraz egiteagatik arazoak zituzten: zigorrak, lagunik ez...
-
Gerra garaiko giroa, nazionalak sartu ostean
Elisabet Agirrezabal Arrese (1919) Bergara
Ez da desfileekin eta kanpai jotzeekin akordatzen, baina bai besoa altxarazten zietela. Bazeuden "margaritak", baina gutxi ziren. Denak etxe barruan egoten ziren, San Antonion. Oñatin egin zituzten desfile asko. Bandera espainola jarri behar zen balkoian, baina beraiek ez zuten jarri.
-
Berastegiko eskolan, maisu erdalduna
Jesus Altuna Etxabe (1932) Berastegi
Berastegiko maisua herritik bidali zuten, gerra hasi zenean. Katalana zen maisu berria, eta erdaraz egiten zuen dena. Ez zuten tutik entenditzen, eta ezin asmatu ibiltzen ziren (anekdota). "Federico el botarate" liburua zuten eta "El Quijote" ere bai. Neskak maistrarekin zeuden. Lau maisu desberdin izan zituen. Sartzerakoan eta ateratzerakoan "Cara al sol" eta beste bi himno kantatu behar zituzten.
-
Mutikoak falangista jantzita elizara
Migel Gurrutxaga Lesaka (1929) Azpeitia
Urrestillan bertan eduki zuten eskola, bata mutilena eta bestea neskena. Falangista jantzita joan behar izaten zuten eskola-mutikoek elizara. Eskolan maisu erdalduna zuten, gaiztoa. Eskola garaian zigorrak edukitzen zituzten euskaraz hitz egiteagatik eta baita soldaduskan ere.
-
Mugan atxilotuta
Begoña Gabilondo Etxaniz (1921) Azkoitia
Ahizpa Frantziara joan zen ezkontzera, nobioa han zegoelako, bueltatu ezinik. Legez kanpo pasatu behar zuen muga, baina berak ez zekien. Anaia eta bera joan ziren laguntzera. Guardiak zain zeuden, eta Irunera eraman zituzten atxilotuta. Hurrengo egunean pasatu zuen muga, eta ezkondu zen; sozialista batekin, baina elizaz.
-
Bi maistra
Soledad Abarrategi Eraña (1932) Arrasate
Eskolako kontuak. Lehenengo eduki zuten maistra falangista zen. 'Cara al Sol' abesten zuten eskolan. Bigarren maistra ona zen: urtean behin bazkari bat egiten dute harekin.
-
Alkate hogeita bi urtean
Laurentzi Aretxabaleta Goikoetxea (1930) Markina-Xemein
Laurentzi udaletxean sartu zenean, oraindik Franco bizirik zegoen. Notarioarekin sartu behar izan zuen, ez zioten sartzen uzten eta. Herriko gurasoen ordezkaritzat sartu zen, "representante del tercio familiar". Hamar urte eman zituen zinegotzi Laurentzik, frankismoaren azkenengo urteetan. 1977an egin zen alkate eta hogeita bi urtean jardun zuen alkatetzan.
-
Partidu abertzaleak klandestinitatean
Laurentzi Aretxabaleta Goikoetxea (1930) Markina-Xemein
Francoren garaian, klandestinitatean egon zen EAJ. Sasoi horretan, Laurentziren beharlekura eramaten zuten partiduko propaganda; ez bakarrik EAJkoa, baita HBkoa ere.
-
Etxea arakatu zioten
Laurentzi Aretxabaleta Goikoetxea (1930) Markina-Xemein
Alderdi abertzaleak klandestinitatean zeudenean, propaganda orriak banatzen zituzten. Harrapatuz gero, kartzelaldia izaten zen zigorra eta etxeak arakatu ere egiten zituzten. Behin, Laurentziren etxera sartu ziren.
-
ETAkoak etxean gorde
Laurentzi Aretxabaleta Goikoetxea (1930) Markina-Xemein
Behin, Laurentzik ETAko mutilak eduki zituen etxean gordeta. Hasieran, Markinara heldu zirenean komentuan egon ziren eta gero Laurentzirengana bialdu zituzten. Hamabost egunean eduki zituen etxean.


