Politika eta Franco
-
Erakundeen sortzaileen artean hegoaldera pasatzen zen bakarra
Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo
Ez zaio horretaz mintzatzea gustatzen, baina galdetzen diotenean erantzun behar izaten du. Bera izaten zen erakundearen sortzaileetarik hegoaldera pasatzen zen bakarra, eta hirugarren, laugarren eta bosgarren bilkuretan egon zena.
-
Hiru nazionalitate ditu Madariagak
Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo
Bi osaba guztiz españolistak zituzten Bilbon. Txiletik itzuli zirenean Jon eta biak, ondo hartu zituzten. Egunak igarotzen zituzten euren etxean. Gero Txilen alderantzizkoa gertatu zitzaien. Fresnesen greba egin ondotik Txilera bidali zuten, Orly-tik hegazkinez. Hiru nazionalitate ditu: Txiletarra, frantziarra eta espainiarra.
-
Frankismoaren aurkakoak elkarretaratzen
Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo
Egonezin handia zegoen sasoi hartan (1945-50) zenbait zirkulutan. Frankismoaren aurkakoak elkarretaratzen joan ziren. Bazen ezkerreko jende ez abertzalea, eta karlista "onargarriak", gero eurak... Elkar ezagutuz joan ziren poliki-poliki. Berrogei bat lagun izango ziren orduko bilkuretan.
-
Abertzaleak elkar ezagutzen eta biltzen
Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo
Azkenean dozena bat lagun geratuko ziren, galbahea pasatu ondoren. Barandiaran, Benito del Valle, Txillardegi, Alfontso Irigoien... Julenek uste du Alfontso apur bat minduta geratu zela eurekin, taldeko norbaitek erabili egin zuelako zenbait eginkizunetarako. Ikasle ez zen bakarra zen. Ekin, barne aldizkariaren izena zen lehenik
-
Ekinen sorrera 1952an
Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo
Benito del Valle, Alfonso Irigoien, Txillardegi, Jose Manuel Agirre, Barandiaran... geratu ziren taldean. Eta erabaki zuten zerbait ezberdina egitea, gure herria hiltzen ari zela ikusita. Eta astero biltzen hasi ziren. 1952-53 ikasturtean sortu zen Ekin.
-
Lehen helburua: independentzia
Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo
Sei urtez harremanetan ibili ziren Ekin gisa PNVrekin eta abarrekin. Orduan eta orain lehen helburua: independentzia. Horretan ez da batere diferentziarik orduko Ekin eta oraingo ETAren artean. Eta barne demokrazia handia zegoen urte haietan. Dena eztabaidatzen zen.
-
EAJrekin harremanak ETA sortu aurretik
Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo
ETAren lehen asanblea 1962an izan zen. PNVko Ajuriagerrarekin ("El Almirante") eta beste batzuekin harremanak izan zituzten elkarlan posible bati begira. Fitxa polizialik gabeko bi edo hiru militante taldean integratzea proposatu zioten baina jelkideek ez zuten onartu. Amezaga, Gallastegi, Isasi... jelkideak.
-
Ekin eta ETAren hasierako bilera lekuak
Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo
Barandiaran, Benito del Valle eta bere etxean biltzen ziren. Barandiaranena Elkano kafetegiaren parean zegoen (hemen biltzen ziren Bizkai Buru Batzarrekoak: Ajuriagerra, Retolaza, Artetxe eta abar).
-
Klandestinitatean nola ibili jakiteko esku-liburua
Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo
Alderdi komunistatik, Austriatik, Vaticanotik eta abar dokumentazioa bildu zuten klandestinitatean nola ibili ikasteko. Gero esku-liburutto bat atera zuten, "normas de seguridad", erdaraz. Txillardegi, Alfontso eta Gurutz Ansola kenduta, besteak euskaraz ikasten ari ziren; eta ikasi zuten gehienek.
-
Bizirik geratzen diren ETAko hiru sortzaileak biltzekotan
Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo
ETAren sortzaileetarik hiru daude bizirik: Jose Manuel Agirre, Iñaki Larramendi eta bera. Agirreri proposatu zion hirurak elkartu, memoria freskatu eta hirurak sorrerako gauzez ados daudenaz idaztea eta sinadura jartzea. Egitekotan dira.
-
Hainbat goitizen erabili zituen klandestinitatean
Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo
Etxean ditu ETAren lehen asanbladako aktak. Oso laburrak dira. Hainbat izengoiti erabili zituen klandestinitatean. Izena aldatu zalea zen.
-
Belloc-eko Monastegian (Bastida) egin zen ETAren lehen Asanblada
Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo
Belloc-eko Monastegian (Bastida) egin zen ETAren lehen Asanblada, 1962an. Dozena bat lagun izango ziren. Fraideekin bazkaltzen zuten. Erakundea poliki-poliki handitzen joan zen.
-
Militanteak formatzeko materiala sortzen
Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo
Lan asko egin zuten formazio-materiala sortzen. Makinaz asko idatzi behar izaten zuten. Eurek lantzen zituzten gaiak: Historia: prehistoria, erdi aroa, Karlistadak, Arana Goiri... Foruak, erakundeak (diputazioak etab.), ekonomia, frankismoa, Falange Española, irakaskuntza... (azken biak Julenek berak egin zituen). Eurak lehenik, eta gero militanteak formatzeko.
-
Bilkura zabalak eta itxiak
Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo
Bilkura itxiez gain, zabalak ere egiten zituzten: konfiantzako pertsonei deitzen zitzaien taldera, eta informazioa ematen zitzaien, beti esanez inor eta ezer ez zegoela atzean. Beti isilean. Lau edo bost lagun biltzen ziren, sekula ez zazpi edo zortzi baino gehiago, segurtasunagatik.
-
Militante berriaren lehen pausoak
Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo
Militanteak lortzea ez zen erraza. Ikastaroa egiten zuten zazpi edo zortzitik bat edo bi bihurtzen ziren militante. Orduan esaten zitzaien zer zegoen atzea. Harri eta zur geratzen ziren. Eginkizun bat izendatzen zitzaion bakoitzari. Gero, bigarren ikastaldi batean parte hartzen zuten. Lehen gaia "normas de seguridad" zen.
-
Hiru eredu: Tunisia, Israel eta Irlanda
Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo
Askapen nazionalean hiru eredu zituzten: Tunisia (gero Burgiba alu bat izango zen), Israel, batez ere hebraieraren kontuagatik, eta Irlanda.
-
Askapen nazionala lehendabizi
Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo
ETAren barruan eztabaida gogorra izan dira beti askapen nazionala eta soziala direla eta. Krutwig-ek simil bat egiten zuen: lehenengo misila: askapen nazionala lortu behar du herri batek. Hori lortutakoan, askapen soziala. Denek lehen kolpez ulertzen zuten haren ideia.
-
Cambridge-tik itzuli eta kartzelara
Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo
Donostiako trenaren ekintza gertatu (ETA Donostiara Eibar aldetik zihoan frankisten tren bat karriletik ateratzen saiatu zen 1962ko uztailaren 18an) eta gutxira itzuli zen Julen Cambridgetik. Agorrilaren (abuztua) 4an Bakion zen Julen lagun batzuekin; tabernatik irten eta beren etxera abiatu zen oinez. Etxe parean polizia zuen zain. Hango lagun batzuk ohartu ziren, baina ez zuten abisua pasatzeko astirik izan. Atxilotu eta Donostiako kuartelera eraman zuten. Ez zekien ezer Donostiako ekintzaz.
-
ETAren lehen bi ekintzak Bilbon
Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo
Bilbon bi ekintza egin ziren: 1) Hierro egunkariari sua eman zioten kaleko soto-leiho batetik. 2) Bilboko komisariako baratzera dinamita bota zuten. Izutzea, beste helbururik gabe. Esan beharrekoa da komisariako etxe hori Julenen lehen emaztearen familiakoa zela, frankistek kendutakoa.
-
Gasteizen Gobernu Zibileko besaulkiari su
Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo
Gasteizen Gobernu Zibileko itxarongelara sartu ziren aitzakiaren batekin, eta hango besaulkian kloratoa ezarri zuten. Kloratoak sutu egiten du denbora batera.