Politika eta Franco
-
Aitaren hileta elizkizuneko arazoak
Amale Arzelus Arrieta (1924) Donostia
Muñoatarrei esker ekarri zuten aitaren gorpua. Poliziak jarritako oztopoak. Hileta elizkizuna, Santa Marian; ordua aldatu behar. Hitzordu berria azkar zabaldu zen, eta jendetza joan zen.
-
Aitarekin antzezlanak prestatzen, isilpean
Amale Arzelus Arrieta (1924) Donostia
Aita lagun baten etxean egon zen gordeta, eta isilpean antzezlanak prestatzen zituzten berarekin. Poliziaren bisita izan zuten, eta bera larri. Bibotea utzi zuen, inork ez ezagutzeko. Argia aldizkariko zuzendaria izan zen aita gerra aurretik, Garitanonaindia apaiza hil zenean.
-
Francoren bisitak; gerran konfiskatutako ondasunak
Arantxa Barriola Etxeberria (1939) Donostia
Telefonoa kendu egiten zieten, Franco Aietera etortzen zenean; urarekin ere murrizketak. Gerra denboran, Aldapetako etxea kendu egin zieten; Garibai kaleko eraikinean ere bizitza bat eta denda. San Bartolomeko mojak aitonaren etxean ezkutatu ziren. Komentua zaintzen.
-
Aieteko jauregian guardia egiten
Manuel Urrestarazu Iradi (1928) Donostia
Pakea baserriaren historia: 30.000 duron saldu zuten, lursail eta guzti. 60.000 durotan Aieteko jauregia. Soldaduska garaian Aieteko jauregian guardia egitea ere egokitu zitzaion, Franco hara joaten zenean. Behin lo hartu zuen.
-
Eskolan erdaraz
Jokin Muxika Lasa (1932) Donostia
Erdaraz ikasten zuten eskolan, Konstituzio plazan. Besoa altxatuta abestu behar zuten; horrekin lotutako pasadizo bat. Frankismoak ezarritako liburuak zituzten. Pupitreak, tinteroak. Ikurrinak marrazten zituzten; don Eugeniok abisatzen zien inspekzioa zetorrenean. Erabiltzen zituzten trikimailuak. Francoren erretratua nola estaltzen zuten.
-
San Geronimo kaleko tabernak
Jokin Muxika Lasa (1932) Donostia
San Geronimo kalean zeuden tabernak: asko zeuden, baina ixten joan ziren. Francoren garaiko istiluak. Grixak, ke poteak. Taberna uztea erabaki zuten. Diputazioan plaza atera zuen, eta 20 urtean ibili zen han.
-
Francoren eragina ospakizunetan
Jokin Muxika Lasa (1932) Donostia
Estropadetako bandera Francok berak ematen zuen. Franco Donostian zegoenean, jaiak desberdinak izaten ziren: bandera espainolak edonon, tabernak itxi behar, balkoietara irten ezin... Salbean, desfilea egiten zuen Francok, eta Santa Marian gonbidapenarekin sartu behar zen, ate txikitik.
-
Gobernuak tabernariei jarritako zergak
Jokin Muxika Lasa (1932) Donostia
Auxilio Socialera joaten zen jendea, bazkaltzera, Mirakruz kalera. Tabernei kartoizko txartelak ematen zizkieten, dirua eskatzeko harako. Pilarreko basilikako lurra ere Euskal Herriko tabernariek ordaindutakoa ei da. Eskubitar zintzoak ere bazirela dio; koronel mozkorraren pasadizoa.
-
Bilbora ikastera; politikarako harra piztu zitzaion
Jose Luis Alvarez Enparantza (1929) Donostia
Pianoa ikasteko gogoa zuen, baina aitak ez zion utzi. Ingeniaritza ikasi zuen, Bilbon. Errazionamendu kartila zuten. Emakume batzuek estraperloko ogia saltzen zuten. Politikarako kezka 17 urterekin piztu zitzaion. Ekin taldea. Kartzelako egonaldiak. Martutene.
-
Ekin taldearen sorrera I
Jose Luis Alvarez Enparantza (1929) Donostia
EAJrekin jarri ziren harremanetan, baina iruditu zitzaien haiek ez zirela nahikoa mugitzen, eta Ekin sortu zuten, talde klandestinoa. Bilerak.
-
Erbestea: Paris, Landak
Jose Luis Alvarez Enparantza (1929) Donostia
Bigarrenez, 1960an atxilotu zuten, eta gero bestaldera joan zen. Xarriton. Hazparnen egon zen, eta gero lana aurkitu zuen Parisen. Gero, Euskal Herrira. Landetara joan zen bizitzera.
-
Ekin taldearen sorrera II
Jose Luis Alvarez Enparantza (1929) Donostia
ETA sortu zen garaia. Benito del Valle. Gerra garaiko Gudari aldizkariaren aurrean egin zuten zin. Ekin taldea, 1956.
-
Makiak
Jabier Amunarriz Andonegi (1924) Donostia
Europako gerra bukatu ondoren, makiak ibili ziren. Nafarroako kontrabandistak eta Oiartzungoak.
-
Ezkondu eta irratian lanean
Jabier Amunarriz Andonegi (1924) Donostia
Emaztegaia muñoatarren etxean egon zen sukaldari, ezkondu arte. Hiru alaba izan zituzten Iparraldean. Radio Euzkadin egiten zuen lana, baina galarazi egin zieten. Parisen lana eskaini zioten, baina ez zuen onartu.
-
Donostiara bueltatzeko paperak
Jabier Amunarriz Andonegi (1924) Donostia
Irratia itxi ondoren, Donostiara bueltatzeko paperak egiten hasi zen. Gurasoak hilero joaten ziren bisitan Iparraldera, baina biak hilak ziren bueltatzea lortu zuen orduko. Nola joaten ziren Iparraldera.
-
Euskaraz egiteagatik arazoak
Alazne Azkue Erostarbe (1936) Donostia
Zazpi urte zituela jaitsi ziren Agarre baserritik Loiolara; orduan, Martuteneko mojetara joaten ziren. Neba-arrebek ordura arte euskaraz egiten zuten, baina dena aldatu zen. Euskaraz egiteagatik arazoak zituzten: zigorrak, lagunik ez...
-
Gerra garaiko giroa, nazionalak sartu ostean
Elisabet Agirrezabal Arrese (1919) Bergara
Ez da desfileekin eta kanpai jotzeekin akordatzen, baina bai besoa altxarazten zietela. Bazeuden "margaritak", baina gutxi ziren. Denak etxe barruan egoten ziren, San Antonion. Oñatin egin zituzten desfile asko. Bandera espainola jarri behar zen balkoian, baina beraiek ez zuten jarri.
-
Berastegiko eskolan, maisu erdalduna
Jesus Altuna Etxabe (1932) Berastegi
Berastegiko maisua herritik bidali zuten, gerra hasi zenean. Katalana zen maisu berria, eta erdaraz egiten zuen dena. Ez zuten tutik entenditzen, eta ezin asmatu ibiltzen ziren (anekdota). "Federico el botarate" liburua zuten eta "El Quijote" ere bai. Neskak maistrarekin zeuden. Lau maisu desberdin izan zituen. Sartzerakoan eta ateratzerakoan "Cara al sol" eta beste bi himno kantatu behar zituzten.
-
Mutikoak falangista jantzita elizara
Migel Gurrutxaga Lesaka (1929) Azpeitia
Urrestillan bertan eduki zuten eskola, bata mutilena eta bestea neskena. Falangista jantzita joan behar izaten zuten eskola-mutikoek elizara. Eskolan maisu erdalduna zuten, gaiztoa. Eskola garaian zigorrak edukitzen zituzten euskaraz hitz egiteagatik eta baita soldaduskan ere.
-
Mugan atxilotuta
Begoña Gabilondo Etxaniz (1921) Azkoitia
Ahizpa Frantziara joan zen ezkontzera, nobioa han zegoelako, bueltatu ezinik. Legez kanpo pasatu behar zuen muga, baina berak ez zekien. Anaia eta bera joan ziren laguntzera. Guardiak zain zeuden, eta Irunera eraman zituzten atxilotuta. Hurrengo egunean pasatu zuen muga, eta ezkondu zen; sozialista batekin, baina elizaz.