Politika eta Franco

  • Joxe Aburuza Etxeberria Emakumeak puntuak lortzen zituzten umeak izateagatik

    Joxe Aburuza Etxeberria (1936) Aduna

    Lehen emakumeak ezkondu ondoren gutxi joaten ziren lanera. Puntuen sistema zegoen eta hura azaltzen du. Emakumeek puntuak lortzen zituzten umeak izateagatik eta horrela lanean baino gehiago irabazten zuten. Puntuena Francok familia ugarien alde egindako lege baten araberako sistema zen. Jornala lanera joan gabe lortzen zuten. Gero puntuen sistema gutxitzen joan zen eta azkenean kendu egin zuten.

  • Jesus Aranburu Gerran Francoren alde egon zirenen abantailak

    Jesus Aranburu Oskoz (1918) Errenteria

    Langabezian egon zen gerratik itzuli zenean. Lana lortzeko lehentasuna izan zuten gerran Francoren alde egondakoek: Dibisio Urdinean egon izanagatik soldata jaso zuten soldaduek eta pentsiorako kontatzen zieten urte horiek; Jesusek gerran emandako 8 urteek ez zuten kontatzen.

  • 1553 Corazón de María ikastetxean

    Patxi Mugerza (1936) Donostia

    Corazón de María ikastetxera joan zen Patxi. Gela guztietan zegoen Francoren argazkia, goizero: '¡Arriba España, viva Franco!' oihukatu behar izaten zuten.

  • 1553 Bertako monja eta fraideak Ameriketara

    Patxi Mugerza (1936) Donostia

    Bertako monja eta fraideak Ameriketara bidali zituzten, misioetara, eta Francoren aldeko espainiarrak ekarri zituzten hona.

  • Ines Lezea Eibarko Bar Loyola

    Ines Lezea Txurruka (1932) Mutriku

    Gerrako kontuak. Trenak martxan jarri, eta jendea Eibarrera bueltatzen hasi zen. Jan eskasia. Bar Loyolan bazkaria debalde ematen zuten. Tabernan bandera española zegoen, eta 'Cara al Sol' abestu behar zen jateko.

  • Arantxa Larrea Kartzelan zazpi hilabetez

    Arantxa Larrea Garmendia (1937) Lezo

    1974an kartzelan egon zen, zazpi hilabetez. Urkola medikua joan zen, eta pilulak eman zizkion; handik aurrera hobeto. Etxean ETAko jendea hartzen zuten, lotarako; jatekoa ere ematen zien. Miaketa batean pistola bat aurkitu zuen Poliziak, poltsa batean.

  • Jesus Aranburu Mitinak egoitzetan eta zinema aretoetan

    Jesus Aranburu Oskoz (1918) Errenteria

    Gerra Zibila piztu baino lehen, Federica Montseny (Madril, 1905 - Okzitaniako Tolosa, 1995) eta Aurora Arnaizen (Sestao, 1913 - Mexiko Hiria, 2009) mitinak bildu zituen Errenteriako Cine Reinak, Frente Popularrak, ezkerreko alderdiek osatutako koalizioak deituta. Jesusek harrez gero ibili du buruan sartuta Montseny eta Arnaizen esaldi bana.

  • 528 Taberna giroa; Aberri Eguna

    Miren Zuazabeitia Herrasti (1930) Aretxabaleta

    Taberna giroa nolakoa izaten zen; lehenago neskak ez ziren tabernetan sartzen, ez zegoen ongi ikusia. Aberri Egunean, gauza berezi bezala, aitarekin joaten ziren. Beraien etxean Aberri Eguna ospatu egiten zen; gerraostean baina, kalean ezin zitekeen horri buruz lasai hitz egin.

  • Xabier Amuriza Sotana eta guzti manifestazioetan

    Xabier Amuriza Sarrionandia (1941) Amorebieta-Etxano

    Bizkaian "Gogor" izeneko abade taldea sortu zen "gogorkeriaren aurka gogortasuna" lelopean. Manifestazioak egiten zituzten, sotana eta guzti, poliziak ezin zituen ukitu gotzainaren baimen barik eta.

  • Xabier Amuriza Elizako erregistaroak euskaraz

    Xabier Amuriza Sarrionandia (1941) Amorebieta-Etxano

    Abade zenean, erregistro liburuak euskaraz idazten hasi zen eta erdaraz heltzen zitzaizkion gutunak itzuli egiten zituen. Hori dela eta, arazoak eduki zituen artzapezarekin.

  • Xabier Amuriza Elizako atean atxilotu zuten lehenengoz

    Xabier Amuriza Sarrionandia (1941) Amorebieta-Etxano

    Lehenengoz, elizako atean atxilotu zuten Xabier, ezkontza baten ostean. 30 mila pezetako isuna zeukan eta ordaindu ezik, mila pezeta bakoitzeko egun bat pasatu behar zuen kartzelan. Ordezko abade bat bidali zuten kartzelan egon zen artean, baina herriak ez zion mezarik esaten utzi.

  • Xabier Amuriza Hamar urteko kondena

    Xabier Amuriza Sarrionandia (1941) Amorebieta-Etxano

    Agiri bat sinatu zuten bost abadek eta gose greba egin zuten. Hamar urteko kondena jaso zuen Xabierrek eta zazpi urte egin zituen Zamorako kartzelan.

  • Xabier Amuriza Iraultza Frankismoko azken urteetan

    Xabier Amuriza Sarrionandia (1941) Amorebieta-Etxano

    Frankismoaren azkenengo urteetan berpizkunde handia egon zen Euskal Herrian. Gazte belaunaldi berri horrek greba handiak antolatu zituen, boltsa solidarioak... Abadeek asko lagundu zuten ekintza hauetan. Abadeen mugimendua handia izan zen.

  • Xabier Amuriza Aitaren ipuinak kartzelan zegoela

    Xabier Amuriza Sarrionandia (1941) Amorebieta-Etxano

    Gurasoek ez zuten ondo ulertzen gose greba zer zen. Kartzelara bisitan joaten zirenean ere, aitak ipuinak-eta kontatzen zizkion. Erderaz egin behar izaten zuten berba kartzelako bisitetan.

  • Xabier Amuriza Kondena luzedunen isolamendua

    Xabier Amuriza Sarrionandia (1941) Amorebieta-Etxano

    Kodena txikidunak Madrilera bialtzen zituzten eta kondena luzedunak Zamoran utzi, isolatuta. Azkenean gutxi batzuk geratu ziren kartzelan, baina berrogei izatera ere heldu ziren sasoi batean.

  • Nekane Ibazeta Bandera eta geziak janztera behartuta

    Nekane Ibazeta Solabarrieta (1925) Ondarroa

    Gerra denboran paparrean Espainiako bandera txikia jartzera behartu zuten. Gero falangeko geziak jarri behar izan zituzten.

  • Miren Lore Ibazeta Soldaduen beldur gauzak erre edo ezkutatu

    Miren Lore Ibazeta Solabarrieta (1936) Nekane Ibazeta Solabarrieta (1925) Ondarroa

    Gerra garaian, soldaduak etxez etxe joaten ziren arakatzera. Liburuak, poxpolin arropak eta gainerakoak erre egiten zituzten beldurrez, baina beraien amak erre beharrean, koltxoian gorde zituen. Pregoia zabaldu zuten etxeetan zituzten gauzak entregatzeko. Beste alderdikoa zen emakume batek abisatu zien ordurako abertzaleek gauzak erre zituztela.

  • Miren Lore Ibazeta Erreketeak ohe bila

    Miren Lore Ibazeta Solabarrieta (1936) Nekane Ibazeta Solabarrieta (1925) Ondarroa

    Erreketeak etxerik etxe joan ziren ate joka ohe bila. Beraienera ere joan zen behin bat mozkor-mozkor etxez erratuta.

  • Daniela, Lourdes eta Anastasio Kolore politiko guztietako jendea Mañarian

    Daniela Bernaola Agirre (1938) Lourdes Bernaola Agirre (1932) Anastasio Urizar Belakortu (1923) Mañaria

    Denetarik zegoen Mallabian: falangista, karlista, nazionalista eta errepublikanoak. Azken hauetatik hiru oso ezagunak ziren. Lehen bezala, gaur ere jende txarra badagoela dio Lourdesek, baina lehen partidu politikorik ez zegoela dio Danielak.

  • Adrian Amantegi Maristetan 'Cara al Sol' ez abestearren zigorra

    Adrian Amantegi Arteaga (1928) Mañaria

    Durangoko maristetan eskua altxatu eta ilaran Cara al Sol kantatu behar izan zuten. Hiru anaiek ez zuten abesten eta zigortu egiten zituzten. Marista batek ohe gainean txapel gorria izaten zuela du gogoan. 14 urtegaz eskola utzi eta beharrean hasi zen familiako harrobian.