Politika eta Franco
-
Karlistak engainatuta zeuden
Lucia Etxabe Zubizarreta (1927) Soraluze
Giro garratza topatu zuen Belgikatik etorrita. Ordurako egoera politikoaz konturatuta zegoen, baina ezin zuten berbarik egin. Karlistak engainatuta zeuden. Gernika "gorriek" bonbardatu zutela esaten zuten urte asko geroago.
-
Franco etortzen zeneko banderen tamaina
Miren Astibia Olaiz (1925) Errenteria
Gerra ostean, giroa asko aldatu zen Errenterian. Franco etortzen zen bakoitzean, Espainiako bandera jarri behar izaten zuten balkoietan: beraien etxean bandera txiki bat jartzen zuten balkoi handian. Errenterian karlista asko zegoen, eta nazionalek Bilbo hartu zutenean gerran, elizara joaten ziren ospatzera.
-
Gerra ostean, gazteak elkartzen hasi ziren pixkanaka
Miren Astibia Olaiz (1925) Errenteria
Karlista baten alaba PNVko mutil batekin hasi zen ateratzen. Orduko anekdota kontatzen du. Gerra bukatutakoan, urte batzuetan giroa ez zen ona izan Errenterian, baina denborarekin, pixkanaka gazteak elkartzen hasi ziren.
-
Aske utzi zuteneko kontuak
Juan Ezenarro Barrenetxea (1911) Zarautz
Gipuzkoako Eusko langileetako nagusia zegoen Madrilen eta hark esaten zien miloi bat preso euskaldun zeudela. Epaiketen ostean, igandero GUardia Zibiletan aurkeztu behar zen eta kanpora ezin zen atera. Bi urte egin zituen horrela. Gero libre utzi zuten.
-
Franco eta hondarribitarrak
Joxe Migel Elduaien Emazabel (1934) Hondarribia
Aitari Francok eman zion Kontxako bandera, Konstituzio plazan. Hondarribiko asko egoten ziren haren zerbitzuan.
-
Gerra hasierako pentsakera
Inaxio Lertxundi Ameztoi (1932) Zarautz
Gerra bukaera nola gogoratzen duen. 15 urtera arte uste izan zuen Franco salbatzailea zela, gerora enteratu zirelako alemanek nolakoak egin zituzten. Irakaslea ere falangista zuen eta alemaniarrak salbatzaileak zirela uste zuen. Zarautzera etorri ziren alemanak nola gogoratzen dituen. Bere senide batzuk boluntario joan ziren reketeekin.
-
Eliza eta Franco
Inaxio Lertxundi Ameztoi (1932) Zarautz
Eliza ere Francoren aldekoa zen eta eskolan ere hala irakasten zietenez, berandu konturatu zen ze gauza egiten zituzten. Gerora hasi zen euskararen inguruko mugimendua. Orduko gazte gehienak preso egondakoak dira.
-
Hiru hilabetez Martuteneko espetxean
Ander Alberdi Arregi (1933) Zarautz
1964-1965 inguruan taldeko gehienek Martutenen amaitu zuten, gaizki ulertu baten ondorioz, eta sasoi batean arazoak izan zituzten, berriro zailtasunak baimenak lortzeko, astean behin kuartelera joan behar... Batzuek hiru hilabete, beste batzuk urtebete edo gehiago.
-
Biterin eskolan II
Jose Mari Arbelaitz Arozena (1932) Hondarribia
Ez da gerrarekin asko akordatzen. Tunel batera joan ziren ezkutatzera. Eskolan Cara al Sol kantatu behar izaten zuten. Ez zioten euskaraz egitea galarazi.
-
'Cara al Sol' bi besoak altxata
Fernanda Etxeberria Mitxelena (1932) Errenteria
Sarri tiratzen omen zion Rosa andereñoak Fernandari belarri eta masailetatik, zauriak eragiteraino, askotan. Espainiako bandera igo eta 'Cara al Sol' kantatu behar izaten zutenean jasotzen omen zituen handienak. Izan ere, bere lagun-mina erdi lo joaten omen zen eskolara, eta Fernandak bi besoak jasota kantatzen zuen, lagunaren partez jaso nahi izaten baitzuen, nonbait.
-
Eskolan ezin euskaraz egin
Sorkunde Iturria Lasa (1930) Errenteria
Irakasleren bati, emakumezkoa itxuraz (Aierbetarren bat izan zela dirudi), ilea moztu eta kaletik ibili omen zuten diktadura garaian, eskolak euskaraz emateagatik. Bestalde, Sorkundek bere izenarekin epaitegian izandako arazoak kontatzen ditu.
-
Francori kantari
Sorkunde Iturria Lasa (1930) Errenteria
Sorkunderen aitak ez zuen nahi izaten seme-alabak Franco agurtzera joan zitezen. Sorkundek-eta ez zuten joateko gogo berezirik izango, noski, baina irakasleak joateko eskatzen omen zien, inor azaldu ezean gerta ziezaiokeenaren beldur. Sorkundek goitik behera du gogoan Francori kantatzen zioten abestia.
-
Bidegabekerien aurkako borroka Errenterian
Inaxito Albisu Mendarte (1924) Errenteria
Errenteria “Kosovo euskalduna” izan omen da: beti borrokan. Inspekziora askotan eraman izan dute Inaxito eta jipoiak eman izan dizkiote. 14-16 urterekin hasi zen borroka politikoan: kartelak jartzen zituzten, bidegabekeriak salatzen zituzten (lapurretak, prostituzioa…)… Gerra aurretik, Errenterian denek ezagutzen zuten elkar eta ez zuten dudarik izaten bidegabekerien aurka borroka egiteko.
-
Eup!; berba subersiboa, Morkaiko, berriz, 'borbondarra'
Pako Iriondo Lizarralde (1926) Elgoibar
Eup!-etik 1941ean Eibarko Klub Deportiboan sartu ziren. Eup! mendi gailurrera heldutakoan egiten zen eupada edo oihua da. 1943an Morkaiko sortu zuten. Ez zieten Eup! ipintzen utzi, berba 'subersiboa' zelako. 'Morkaiko' proposatu zuten, mendi horretan gerra denboran borbondar bat hil zelako. Presidentetzarako Pio Etura proposatu zuten, baina ez zuten onartu ez zelako frankista. "Mutilado de guerra" bat jarri behar izan zuten.
-
Andeetako ikurrinagatik errepresioa, eta Mendi Federazioa desegin
Pako Iriondo Lizarralde (1926) Elgoibar
Morkaiko utzi eta mendian gogor ibiltzen hasi zen. 66an Andeetarako espedizioa egin zen Mendi Federazioen eskutik. Baina hango argazki batean ikurrina bat ikusi zuten poliziek, Feliu nafarrak egina. Gobernuaren errepresaliak hasi ziren, batzuk kartzelara, beste batzuk ihes egin behar..., eta Federazioa desegin egin zen. 68an, federazio probisional bat izendatu zen. Bera "delegado de zona costa" izendatu zuten. Hiru urte egin zituen eta mendi-taldeak asko ugaritu ziren epe horretan.
-
Senargaia arabarra
Pepita Unzueta Iriondo (1922) Rosa Unzueta Iriondo (1919) Elgoibar
Pepitaren senargaiaren aita Francoren errepresioari ihesean etorri zen Elgoibarrera, eta handik gutxira bere familia ere etorri zen. Senargaiak gau-eskolan mekaniko ikasketak egin zituen eta Sigma lantegian hasi zen lanean.
-
Arma instrukzioa umeentzat
Juanito Irizar Irizar (1926) Donostia
Gerra osteko eskolan Cara al Sol kantatu behar izaten zuten, baita armak erabiltzeko instrukzioa jaso ere erreketeekin.
-
Grisen aurrean korrika
Pantxi Matxain Etxaniz (1928) Donostia
Takoiekin ibiltzen zen Igeldon, baina barrikadak jartzen ere bai, eta grisen aurrean korrika. Karmelitetan ezkutatu ziren behin. Lagun batzuk kartzelara sartzen zituzten, Franco etortzen zen aldiro.
-
Aieteko lehengusuaren ibilerak
Pantxi Matxain Etxaniz (1928) Donostia
Bere lehengusu baten kontuak, Aieteko jauregiaren parean bizi zena; nola egin zuen ihes. Haren anaia tokalari famatua zen, Manuel Matxain.
-
Argi zentralak
Jose Pagalday Garro (1927) Eskoriatza
Ura eta argia bazuten etxean, baina urarentzat zentral txikiak zeuden. Olazarrek ematen zuen argia, baina tentsio baxukoa. Goribarko errotak auzorako ematen zuen argia. Beste zentralak. Pelton eta Francis turbinak. Iberduero. Iberdrola. 1967 inguruan Garoña zentral nuklearrerako erreaktorea pasatu zen Eskoriatzatik. Berari egokitu zitzaion sarrailak begiratzea. Franco joan zen hurrengo egunean, inauguratzera.