Politika eta Franco
-
Euskal izenak galarazi
Garbiñe Andonegi Belaustegi (1934) Mutriku
Diktadura garaian, euskaraz hitz egitea eta pertsonei, tabernei eta itsasontziei euskal izena edukitzea galarazi zen. 'Masillas' ontziaren izena 'Euskalerria' zen.
-
Aita deportatu egin zuten
Mattin Labayen Sansinenea (1931) Tolosa
Erbesteratuta zeuden espainolekin harremanak bazituzten. Aita deportatu egin zuten. Amak asko sufritu zuen. Mattin txikia zenez ez zen ezertaz enteratu.
-
Bueltan, isilpeko biltzarrak Madrilen eta Donostian
Ramon Labaien Sansinenea (1928) Donostia
Bueltan, Kimika ikasi zuen Madrilen; jesuiten ikastetxean egin zuen batxilerra, aurretik. Frantzian hezkuntza hobeto zegoen. Madrilen euskaldunek biltzar abertzaleak izaten zituzten; Donostian ere bai, Txillardegirekin-eta. Orixeren 'Euskaldunak' argitaratu zuen aitak, eta irakurri egiten zuten. Aktibismoa: ikurrina jartzea, propaganda. Euskara debekatua.
-
Francoren garaiko gorabeherak
Ramon Labaien Sansinenea (1928) Donostia
Joseba Elosegik Artzain Onaren gainean ikurrina jarri zuen. Garai bateko manifestazioak; grisak. Gaur egungo egoerari buruzko iritzia.
-
Franco Arantzazun, eta haren emaztea Goiko Bentan
Maritxu Maiztegi Arregi (1929) Oñati
Franco Arantzazun egon zenekoa. Paliopean sartu zuten elizara. 1940 urte inguruan izan zen. Beste egun batean Francoren emaztea egon zen Goiko Bentan bazkaltzen.
-
Francori agur eta ohore
Mari Karmen Olazagirre Amilibia (1931) Hernani
Gerrak iraun bitartean ez ziren eskolara joan Mari Karmen eta haren anaia. Gerraostean hasi ziren eskolan, eta Mari Karmen gogoratzen da Franco Donostiako Aieteko jauregira etortzen zenean nola behartzen zituzten haren aldeko oihuak egin eta hura agurtzera.
-
Gidabaimena ateratzeko, falangetik pasa behar
Amaia Etxarri Erize (1934) Hernani
Hemezortzi urterekin gidabaimena atera zuen furgonetarekin aritzeko. Falangearen emakume sekziora joan behar izan zuen baimena ateratzeko eta zertzuk ikasi behar izan zituen kontatzen du (erlijioa, dotrina, puntoa egitea...) Gidatzen zuen lehenengo emakumeetakoa izan zen Hernanin.
-
Amaia izena ez aldatzeko komeriak
Amaia Etxarri Erize (1934) Hernani
Amaia izena ipintzea ez zen erraza. Bere aitapuntakoak, osaba batek, erabaki zuen zein izen jarri. Gerraostean, izenak erdaratzea derrigortu zuten baina berea mantentzea lortu zuen aitak. Bere ilobari Amaia jartzen ere ez zieten utzi.
-
Ezkonduta ezin lan egin
Pilar Bastida Irastorza (1924) Arrasate
Bederatzi urtez aritu zen "Unión Cerrajera"n lanean, bulegoan. Gero etxean torlojuak egiten zituen. Umeak hasi eta gero, lan bila hasi eta ezin izan zuen lanik egin ezkonduta zegoenez legeak debekatzen zuelako. Enpresa titulazioa atera zuen bere akademia jartzeko.
-
Zine akaberan, eskua jasota
Felix Ajuria Belar (1924) Arrasate
Zine akaberan, Franco agertzen zen pantailan eta ereserkia entzuten zen. Ikusleek tente jarri eta eskuineko besoa altxatu behar zuten. Mutil batek besaulkiko heldulekua teloira bota zuen behin.
-
Francoren argazkiari txikitoa bota
Felix Ajuria Belar (1924) Arrasate
Santa Agedako festetan Francoren argazki bati txikito bat zion mutil batek. Kartzelan sartu zuten mutila. Kartzelatik ihes egin zuen, eta nondik nora ibili zen azaltzen du.
-
Erromeriara derrigortuta
Domeke Elexpuru Altube (1919) Aramaio
Ilerik ez zioten ebaki, baina beste batzuri bai. Zerora, makinarekin. Herri bat hartzen zuten aldiro, erromeria egiten zuten plazan, eta behartuta zeuden joatera.
-
Luzarorako zigorrak
Domeke Elexpuru Altube (1919) Aramaio
Urtebete iraun zuten zigorrek. Joan ziren denak ibili ziren garbiketak egiten, txandaka. Baserrian dirurik ez zegoen. Anai bat langile batailoeitan eta bestea kartzelan. Gasteizko plazara joaten hasi zen, etxean laguntzeko. Hiru andre joaten ziren. Bezperan bidaltzen zuten jeneroa, kamioi txiki batean. Udaletxean pasea eskatu behar zen. Sagarrak, intxaurrak, gaztainak. Babarrun gorria plazara ez eramateko esan zion, berari emateko.
-
Zineman western asko ikusitakoa
Joxe Mari Azpeitia Basurto (1928) Getaria
Askotan joaten ziren zinemara Zarautzera. Oinez joaten ziren hara, westernak ikusten zituzten, eta jendeak bizi egiten zuen pelikula. Gerra ostean, Nodoa jartzen zuten, eta jendeak nola erreakzionatzen zuen azaltzen du.
-
Franco agurtzen bandera eta guzti
Rosario Amundarain Esnaola (1937) Ikaztegieta
Udaran Espainiako banderak egiten zituzten eta Franco Donostiarako bidean pasatzen zenean errepidera ateratzen ziren. Esandakoa egiten zuten. Francok agur egiten zien auto barrutik.
-
Homosexualak kartzelara "por vagos y maleantes"
Milagros Alzaga Illarramendi (1930) Joxe Torregarai Gorostidi (1937) Usurbil
Lehen beldurragatik homosexualek ez zuten beren sexualitatea aitortzen. Lasarten bazegoen homosexual bat Franco hona etortzen zen bakoitzean kartzelan sartzen zutena "maleante" izateagatik. Gizon hark umorearekin hartzen zuen kontua.
-
ETAtik ETA Sextara
Mertxe Uranga Uranga (1937) Donostia
Ez zegoen ados ETAko alderdi batzuekin, eta ETA Sextara pasatu zen gero. Donostiako emakumeen asanbladetan ibili zen, eta abortoaren alde egin zuen lana.
-
Aiako Harrian tunela egiten
Anjel Elizalde Elizalde (1922) Donostia
Aiako Harrian tunela egiten, soldadutzan. Bidea presoek egin zuten, baina tunela ez. Eskuz.
-
Franco etorri zenean, ate nagusitik ziegara
Esteban Elorza Aranburu (1928) Hernani
Soldadu zegoela, behin Franco etorri zen eta ate nagusian egotea tokatu zitzaion; azkenean, ordea, ziegan egon behar izan zuen Franco joan bitartean.
-
Soldadutzako azken uneak
Manuel Maiz Labaka (1924) Usurbil
1947an Franco etorri zen Aietera eta hari guardia egiten aritu zen. Egun txarrak izan ziren haiek, oso baldintza txarretan egon ziren eta. Soldadutzako urteei buruzko balantzea egiten du.


