Politika eta Franco
-
Etorkinak bertakotuta; Errenteria, herri bizia
Miren Mendarte Kasares (1929) Errenteria
Etorkin asko bertakotuta, manifestazioetan parte hartzen. Beste batzuk salatari lanetan. Gerra aurretik ere hainbat talde: batzokia, UGT, komunistak... Beti izan da herri bizia. ETA sortu zenean ere bai, mugimendua.
-
Manifestazioak eta miaketak
Miren Mendarte Kasares (1929) Errenteria
Istilu handiak izaten ziren Errenterian. Polizia tiroka, jendea zapatak galduta... Teonean sartu zirenekoa. Etxez etxe miaketak, eta kalean ere bai. Barrikadak, askotan.
-
'Cara al Sol' Pasealekuko dantzaldietan
Hirune Etxebarria Bastegieta (1923) Gernika-Lumo
Gaztetan, Pasealekura joaten ziren dantzan egitera. Cara al Sol abestu behar zenean bandak musika aldatzen zuen eta beraiek Txorraburu aldera joaten ziren.
-
Eskolan Espaniako bandera eta "¡Viva Franco!"ka
Arantza Agirre Uribe (1932) Gernika-Lumo
Behin, Pasealekuko eskolan Espainiako bandera balkoian jartzea egokitu zitzaionean, eskegi beharrean lurrera jausten utzi zuen. "¡Arriba Franco!" eta "¡Viva España!" esanda abestu behar izaten zuten.
-
Aberri Egunak
Jon Ezeiza Areitioaurtena (1936) Donostia
Manifestazioak eta istiluak. Aberri Egunean kuadrilla guztia Arantzazura joaten zen, eta ikurrina jartzen zuten. Grisak atzetik zituztela.
-
Apaiza eta alkatea bertso-saioak zaintzen
Joxe Mari Zinkunegi Agirre (1932) Julian Zinkunegi Agirre (1930) Lizartza
Joxe Mari eta Julian mutil kozkorra zirela 'Zepai' eta 'Uztapide' bertsolariak joaten ziren Lizartzara. Bertsolariek ezin izaten zuten emakumeei buruz egin bertsotan apaiza eta alkatea zaintzen egoten ziren. Basarriren bertso bat abesten du Joxe Marik.
-
Francoren garaiko politika Bergaran
Antonio Irazola Altuna (1924) Bergara
1966 inguruan sartu zen Antonio politikan. Hauteskundeak egin ziren Bergaran eta orduko gorabeherak azaltzen ditu. Lehenengo 6 urteetan bizi izandako egoera politikoa.
-
Diktadura garaiko giro politikoa Bergaran
Antonio Irazola Altuna (1924) Bergara
Frankismo garaiko giro politikoa Bergaran. Udalean zeuden ordezkariak, frankismoaren aldekoak edo kontrakoak ziren; ez zegoen partidu politikorik. "Terzioak" (kulturala, familiarra eta sindikala).
-
Aita libre, baina etxean ezkutatuta
Begoña Errasti Agirre () Azpeitia
Begoñaren aita nazionalisten bandoan ibili zen gerran. Gerra bukatu, eta denboratxo bat preso egin zuen. Libre utzi zutenean, ordea, baldintza batzuk jarri zizkioten: hiru urtean ezin zuen etxetik irten, eta ezkutuan egon behar zuen; karlistentzat egin zezakeen lana soilik.
-
"Viva Franco, Viva Mola, Arriba España!"
Luis Mari Iriondo Garate (1931) Elgoibar
Irakasletza ikasten ari den bilobak galdeketa egin zion txikitako eskolaz. Satur maistrarekin hasi zen aurre eskolan. Eskola publikoetan Roarekin gero. "Viva Franco, Viva Mola, Arriba España!" esan behar zuten eskua jasota eskolan sartzean. Maisuak etxetik janaria edo zerbait ekartzeko agindu zien. Aita haserretu egin zen, baina ematen zion maisuarentzako tabakoa.
-
"Gora Euskadi, Jaungoikoa eta lege zaharra"
Migel Ansa Goenaga (1937) Andoain
Gerraosteko giroaz hitz egiten du. Igandetan, La Salleko apaizekin mezara joaten ziren. Etxera bueltan, errepidean idatzita ikusi zuen: "Gora Euskadi, Jaungoikoa eta lege zaharra". Arrebak gerrari buruz esaten zituenak.
-
Buruntzako gurutze puntan ikurrina
Migel Ansa Goenaga (1937) Andoain
15 urte inguru zituela, San Roke egun batez Urnietako bi lehengusurekin Buruntzara joan zeneko pasadizoa. Buruntzako gurutzearen puntan ikurrina zegoen jarrita. Ikurrina debekatuta zegoen orduan. Guardia zibilek agindua eman zuten ikurrina kentzeko.
-
Ikurrina eta propaganda politikoa
Migel Ansa Goenaga (1937) Andoain
Frankismo garaia du hizpide. Ikurrina eta propaganda politikoa ezkutuan gorde beharra. EGI eta ETAren propagandak.
-
Kantu frankistak, eskolan
Migel Ansa Goenaga (1937) Andoain
Mojen eskolan, 'Cara al Sol' eta 'Viva España' kantatzen zuten.
-
Agur faszista egiteari utzi
Migel Ansa Goenaga (1937) Andoain
La Salle eskolan, eskolako zuzendaria gelan sartzen zenean eskuineko besoa altxatu (agur faszista) eta "Ave Maria Purísima" esan behar izaten zuten. Zuzendari berriak, ordea, agindua eman zuen besoa gehiago ez altxatzeko.
-
Euzkadi irratia
Migel Ansa Goenaga (1937) Andoain
Iluntzetan, anaia zaharrenaren etxera joaten zen Euzkadi irratia entzutera. Venezuelatik emititzen zuten irratia.
-
1966an Urbian bizitakoa
Migel Ansa Goenaga (1937) Andoain
Diktadura garaiko kontuak. Mixel Labegerieren kantak hasi ziren modan jartzen. Urriko aurreneko igandean mendizaleen eguna ospatzen zen Urbian. Euskal giroko festa. Euskal kantak abestu zituzten. Hernaniko gudari batek altxatu zuen ikurrina. Jendeak ikurrinak atera zituen.
-
Euskara elizan
Migel Ansa Goenaga (1937) Andoain
Diktadura garaian, euskaraz egitea debekatuta zegoen. Elizan ere latina zen nagusi: Aita Gurea, arrosarioa eta sermoi batzuk izaten ziren euskaraz.
-
Haurtzaroa gerraostean
Bixente Pagoaga Gallastegi (1946) Arrasate
Umea zela erdarazko kanta asko ikasten zituzten.
-
Maisua errepublikarra
Xabier Oiarbide Oliden (1937) Pasaia
Frankoren garaian dena erderaz eskolan. Ez da "Cara al sol" abesteaz gogoratzen. Maisua errepublikarra zen.