Politika eta Franco

  • karmele esnal Euskaldunak elkartzeko ibilaldiak

    Karmele Esnal Zulaika (1932) Orio

    Klandestinitatean lanean aritzen zirenak, eta euskaltzaleak, orokorrean, bildu egiten ziren irteerak egiteko, txoko ezberdinetako euskaldunak elkartzeko.

  • MKarmen Mitxelena Jaunartzea euskaraz debekatuta

    Mari Karmen Mitxelena Illarramendi (1938) Usurbil

    Jaunartzea euskaraz irakasten zieten ikasleei, klandestinoa zen orduan Donostian. Gelako norbaiten senideren bat hiltzen zenean, kanpo santua egiten zuten, erlijioa irakaskuntzan sartzeko.

  • Arantxa Urretabizkaia Egin egunkariko kazetari

    Arantxa Urretabizkaia Bejarano (1947) Donostia

    Zergatik Panpox idatzi zuenean Egin egunkarian egiten zuen lan kazetari moduan. Azterketa bat egin zioten lana eman aurretik, eta euskara eta mekanografia menderatzeak asko balio izan zion. Administrari lana eman zioten, eta ondoren erredakziora pasa zen.

  • Arantxa Urretabizkaia Bi-hiru erregistrorekin lanean

    Arantxa Urretabizkaia Bejarano (1947) Donostia

    Arantxak bi erregistro bere ogibide bilakatu zituen: kazetaritza eta literatura. Hirugarren bat ere aipatzen du, iritziena.

  • Arantxa Urretabizkaia Lehenengo idatzia, gaztelaniaz

    Arantxa Urretabizkaia Bejarano (1947) Donostia

    Ahizpa eta bera Acción Católicako kide ziren, eta bertako aldizkarian ipuin bat argitaratu zioten, gaztelaniaz. Poesia batzuk ere aurkeztu zituen lehiaketa batera, inori ezer esan gabe, eta irabazi egin zuen lehiaketa.

  • Arantxa Urretabizkaia Irakurlegorik ez

    Arantxa Urretabizkaia Bejarano (1947) Donostia

    Euskal irakurlegorik ez zen Lur argitaletxea sortu zenean, eta ez zen euskal literatura irakurriko zuen inor.

  • Arantxa Urretabizkaia Zentsura pasatzeko prozedura

    Arantxa Urretabizkaia Bejarano (1947) Donostia

    Zentsura pasa behar izaten zuten argitaratu ahal izateko. Oinarrizko baimen bat behar zen argitaratu ahal izateko, erantzule bat zuen enpresa bat.

  • Arantxa Urretabizkaia Argitaratzeari utzi ziotenekoa

    Arantxa Urretabizkaia Bejarano (1947) Donostia

    Argitaratzeari utzi zioten Franco hil baina pixka bat lehenago.

  • Arantxa Urretabizkaia Ahizparekin manifestazioetara

    Arantxa Urretabizkaia Bejarano (1947) Donostia

    Manifestazioetan gertatuko zenbait kontu komtatzen ditu Arantxak pasarte honetan.

  • Arantxa Urretabizkaia Gerraren gaia sekretu bat zen familian

    Arantxa Urretabizkaia Bejarano (1947) Donostia

    Aita gerra garaian kartzelara eraman zuten, komandantea baitzen. Heriotz zigorra zuen honek. Amak gutun bidez ezagutu zuen hau, Burgosko kartzelan zela. "Manzanas" delako batek torturatu zuen. Arantxa jaio zenean kartzelan zen aita. Hala ere, etxean ez zen kontu hauez hitz egiten, ezkutuko gaia zen.

  • Arantxa Urretabizkaia Nortasun agiria, obligazio

    Arantxa Urretabizkaia Bejarano (1947) Donostia

    Aitak ez zuen pasaporterik egin nahi izan bukaera-bukaerara arte.

  • Arantxa Urretabizkaia Bilera kladestinoa

    Arantxa Urretabizkaia Bejarano (1947) Donostia

    Hemezortzi bat urterekin bilera klandestino batera joan zen Arantxa, eta ikurrina josi behar zutela jakindakoan bileretara joateri utzi zioten berak eta ahizpak.

  • Marian Dura Primo de Riveraren debekuak

    Marian Durá Aldasoro (1945) Donostia

    Inmorala zelakoan, jolasak, dantzak, inauteriak... debekatu zituen.

  • 1039 Telegramak

    Xabier Harregi Agirrezabala (1932) Oiartzun

    Udaleko telegramak beraiei iristen zitzaizkien. Gobernadoreak urtero bidaltzen zuen abisua inauteriak ezin zirela ospatu esateko. Enpresentzako telegramak ere beraiek jasotzen zituzten. Atzerritarrez etortzen ziren eta deletreatuta jasotzen zuten mezua. Nomenklatura guztia gogoan dauka. Euskaraz ere dena deletreatuta. Dolumin pila bat izaten ziren eta haiekin ere abisuak egin behar ziren etxez etxe.

  • Ixabelita Lana uzteagatik ordainsaria

    Ixabelita Almandoz Almandoz (1930) Astigarraga

    Lege bat egon zen, emakumea ezkondu ondoren lana utziarazten zuena, eta ordainsari bat ematen zitzaion trukean emakumeari.

  • Arantxa Gurmendi Zentsurari beldurrik ez

    Arantxa Gurmendi Olabiaga (1944) Donostia

    Ez Dok Amairuko kideek katalanak ekarri zituenean pasa zuten beldur gehien, antzerkia itxiko zutela eta. Antzerki obrak polemikoak aukeratu ohi zituzten, eta antzerkia amaitutakoan debatea.

  • Arantxa Gurmendi Frantzian pasatako urteak

    Arantxa Gurmendi Olabiaga (1944) Donostia

    Frantzian eman zituen azken urteetan Parisen egon zen, atzerritarrei frantsesa irakasten.

  • Antonio Zubiarrain Ereñozuko eskola, Errepubika garaikoa

    Antonio Zubiarrain Otxotorena (1927) Astigarraga

    Errepublika garaian Ereñozuko eskolan ibili zen Antonio. Gaizki portatuz gero, zigorra berogailurako egurra txikitzea izan ohi zen. Gerra hasi zenean, ordea, itxi egin zuten eskola. Hortaz, Milagrosan hasi zen eskolan. Arreba moja zuen, eta Nafarroan egon ondoren Bilbora joan zen. Errepublika garaiko eskolan astean behin egiten zituzten erlijio-ikasketak. Frankismo garaian eskolan "Cara al Sol" eta horrelakoak abestu behar izaten zituzten.

  • Axun Oiartzabal Eskola garaiko kontuak

    Axun Oiartzabal Sagarzazu (1946) Lezo

    Sei urterekin hasi zen eskolan, eta ez zekien erdaraz. Toledoko irakasle hasiberriak, berriz, ez zuen euskara ulertzen. Francoren emaztea (Carmen Polo) agurtzera eramaten zituzten. Hiru irakasle izan zituen, azkena oso ona: Teresa Setien.

  • Axun Oiartzabal Eskola garaiko kontuak II

    Axun Oiartzabal Sagarzazu (1946) Lezo

    Eskolan ez du gogoratzen "Cara al sol" kantatu beharra, baina elizan kantatzen ote zuten... Ez du oroitzapenik txarrik. Berari ez, baina ikaskide batzuek jaso zuten masailekoren bat. Bihurri samarra zen. Besoa hautsi zuen, ahizpak ohetik botata.