Politika eta Franco

  • Axun Oiartzabal Gerraosteko aldarrikapenak I

    Axun Oiartzabal Sagarzazu (1946) Lezo

    Bazuten irratia etxean, sukaldean. Alanbre bat antena bezala. Pirenaica irratia entzuten zuten gauean. La voz de España eta El Diario Vasco egunkariak zeuden. Bizilagunak hartzen zuen, eta utzi egiten zioten. Irakurtzea asko gustatzen zitzaion. Elizaren inguruan antolatzen ziren gazteak, eta hausnartu egiten zuten sortutako arazoen inguruan. Bilera klandestinoak ere ezagutu zituen. Langileen eskubideen alde ibili zen batez ere. Grebak eta manifestazioak.

  • Axun Oiartzabal Gerraosteko aldarrikapenak II

    Axun Oiartzabal Sagarzazu (1946) Lezo

    Gerraostean sindikatuak bertikalak ziren. Hauteskunderik ez zen izan urte askoan. Hura hautsi beharra zegoen. Gazteak esnatzen hasi ziren, isiltasuna hausten. Aita Teruelen egon zen soldadu gerran, eta zauritu egin zuten, baina ez zuen ezer kontatzen.

  • Bautista Barandalla Inauteriak

    Bautista Barandalla Beltza (1933) Etxarri Aranatz

    Inauteriak ere ospatzen zituzten. Pasadizo bat gogoratzen du, zapatariak (gaita-jotzailea zen gainera) pintura batez biboteak egin omen zizkien, eta, gero, zapaten pintura hori ezin kenduz ibili ziren. Etxeko edozein arropekin mozorrotzen ziren. Orduan inauteriak debekatuta egon zirela gogorarazten du.

  • Juani Urkizu Eskolan, gaztelania hutsean

    Juani Urkizu Arbelaitz (1948) Lezo

    Eskolan hasi zenean, bost urterekin, bazekien gaztelania pixka bat. Ederki ikasi zuen gero. Formación del Espíritu Nacional ikasten zuten. Bandera espainola zuten koadernoan, eta aitak ezin zuen ikusi (nazionalista izaki).

  • Juani Urkizu Zerbitzu Soziala egin beharra

    Juani Urkizu Arbelaitz (1948) Lezo

    "Cara al sol" kantatu beharra. Servicio Social egin behar izan zuen, Deban, ikasketen titulua lortzeko. Falangeko Sección Femenina. Biblia, etxeko lanak, espíritu nacional... Lezon ere bazegoen Sección Femenina, Circulo Carlistan. Bera ez zen joaten, baina jostailu asko izaten ziren han.

  • Eskolako kantuak

    Margarita Maiza Auzmendi (1938) Etxarri Aranatz

    Eskolan sartzean Cara al Sol kantatzen zuten.

  • Ester Salaberria "El libro verde de la Falange"

    Ester Salaberria Kortaberria (1939) Lezo

    "El libro verde de la Falange" zelakoa du gogoan Esterrek, larunbat arratsaldetan lantzen zuten hau eskolan. Maistrak betebeharrez pasatzen zuen liburu hura, ahalik eta azkarren.

  • Ester Salaberria Gerrako biktimei "Cara al Sol" abestea

    Ester Salaberria Kortaberria (1939) Lezo

    Gogoan du Esterrek "cara al sol" abestu behar izaten zutela mezan, gerrako biktimen izenak zeuden paretan.

  • Mikel Salaberria Politika kontuetan, isiltasuna

    Mikel Salaberria Kortaberria (1932) Lezo

    Lezoko Batzokia justu-justu ezagutu zuen. Itxi egin zuten gerra garaian. 14-15 urte arte ez zuten etxeko eztabaidetan parte hartzen. Isiltasuna zen nagusi gai batzuekin, beldurra. 18 urtetik gora hasi zen kontzientzia hartzen.

  • Aurora Baskaran Gerraosteko errepresioa

    Aurora Bascaran Martínez (1933) Eibar

    Sendatu eta lanean eta politikan sartu zen berriro Benigno Bascaran. 1950ean atxilotu egin zuten eta Martutenen zazpi hilabete pasa zituen. Irunera eraman zituzten lehenengo eta aitak bertan bizi izandako anekdota bat kontatzen du Aurorak.

  • Aurora Baskaran Benigno Bascaran gerraostean klandestinitatean

    Aurora Bascaran Martínez (1933) Eibar

    Benigno Bascaran gerra bukatu eta sendatu zenean politikan hasi zen berriro ere. Eibarren sozialistak nazionalistekin klandestinitatean antolatuta zeudela azaltzen du Aurorak, 1950.urtean kartzelan sartu zuten arte. Aberri egun baten irratia asaltatu eta askatasun oihuak elarazi zituztela kontatzen du. Greba politikoak ere egiten zituzten eta Benigno askotan eramaten zuten Guardia Zibilek.

  • Aurora Baskaran Erregearekin hizketan

    Aurora Bascaran Martínez (1933) Concepción Martínez Fuldain (1908) Eibar

    Concepcion senarrarekin batera erregearekin egon ziren Euskal Herrira egindako bisita batean eta eskopeta bat oparitu ziotela oroitzen du.

  • 931 Irene izena nola jarri zioten

    Irene Yeregi Salegi (1924) Zumaia

    Irene izenaren inguruko gorabeherak. Aita oso nazionalista zen. Berari Edurne izena jarri nahi izan zion, baina galarazita zegoen eta Irene jarri behar izan zion. Gerora laugarren alabari Edurne jarri zion izena.

  • 931 Gerraostean Espainiako bandera edo falangistena jarri behar arropan

    Irene Yeregi Salegi (1924) Zumaia

    Gerraosteko giroa Zumaian. Arropan Espainiako bandera edo falangistena jarri behar izaten zen. Goiko plazara Cara al Sol abesten ikastera joan behar izaten ziren.

  • 1128 Franco Eibarren

    Faustina Lopez Larrea (1908) Eibar

    Franco Donostian. Eibarrera ere etorri zen, baina ez zuen denbora asko egin. Eibarko jendea etxean sartuta. Egun horretan Faustina Hendaiatik etorri zen trenez eta kanpoko jende asko etorri omen zen trenean. Armada izugarria ekarri omen zuen Francok. Orduko bizipenak.

  • Tere Bakedano Urte gogorrak eta giro nahasia

    Tere Bakedano Altamira (1925) Hernani

    Giro nahasia zegoen garai hartan, eta urte gogorrak izan ziren: manifestazioak, atxiloketak... Bizilagun baten kontuak; Iparraldera joan zen, eta bisitan joaten ziren. Burgosko prozesua. Guardia Zibilarekin ere arazoak.

  • Teodoro Aranburu "El fresco general y los socavones"

    Teodoro Aranburu Otaegi (1928) Usurbil

    Francori buruz "fresco general" esan zuen Iglesiasek Codorniz egunkarian, eta kartzelara eraman zuten horregatik. Beste pare bat aldiz ere eraman zuten kartzelara egunkarian idatzitakoagatik.

  • 1230 Erreketeen hiletak

    Felipe Korta Gurrutxaga (1928) Ordizia

    Haurtzaroa gerrak markatuta zien, jolasak ere gerrarekin lotura zutenak izaten ziren eta. Errekete bat hiltzen zenean, zirkulu karlista zegoen lekuan jartzen zuten gorpua eta mutil gazteak instrukzioak egitera joaten ziren martxa militarraren atzetik.

  • Elu Gaztañaga Martinez Klandestinitatean paperak mugitzen

    Elu Gaztañaga Martinez (1916) Ordizia

    Paperak hona eta hara eramaten egin zuen lan klandestinitatean ETAren alde. Mendira asko joaten ziren zeregin horretarako. Arriskuan sarri ibiltzen ziren.

  • Pedro Armendariz Imaz Frankismo garaia

    Pedro Armendariz Imaz (1925) Ordizia

    Frankismo garaiko kontuak. Frankistek agintzen zuten herrian. Kartzelan egondako errepublikarrek ez zuten boto eskubiderik. Nazionalistek industrian boterea zutela aipatzen du Pedrok. Gerra aurreko egoera ekonomikoa zein zen aipatzen du.