Politika eta Franco
-
Gerraostean Elgetara itzulera
Miren Arantzeta Arregi (1921) Elgeta
Gerraostean Bizkaitik etorri eta baserrira sartzen ez zieten uzten. Herriko karlista ezagun batek lagundu zien.
-
Aita eta politika
Miren Arantzeta Arregi (1921) Elgeta
Aita eta politika. Gerraostean, Pazko Egun batean irratitik "Gora Euskadi Askatuta" entzun zuen.
-
Momentu onak eta txarrak pasatakoa
Joxe Urteaga Oria (1926) Zumarraga
Gazte garaian, ondo pasa zuten, baina baita gaizki ere. Urtero Trintxerpera joaten ziren soinua jotzera; eta, hala zebiltzan batean, kalejira-giroan, alde egiteko abisua iritsi zitzaien. Joaten ziren lekuaren arabera, pieza klase bat edo beste jotzen zuten.
-
Toribio Etxebarria eta Edorta Alberdi, Parisera Eusko Jaurlaritzarentzat armak erostera
Danel Zenarrutzabeitia Badiola (1927) Eibar
Toribio Etxebarria eta Edorta Alberdi, Parisera Eusko Jaurlaritzarentzat armak erostera.
-
Kartzelatik irtenda, Guardia Zibilak segika
Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar
Kartzelatik irtendakoan, batera eta bestera joan zen, ez baitzegoen politikoki gustora. Guardia Zibilekin izandako pasarte bat kontatzen du.
-
Beste gerra baten zain
Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar
Kartzelatik irten eta berriz ere kartzelaratzeko arriskua sumatu zuenean, ihes egitea erabaki zuen eta Frantziara joan zen. Beste gerra bat etorriko zela espero zuen.
-
Gerraostean sozialistak antolatuta
Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar
Gerraostean sozialistak antolatu egin ziren batean eta bestean. Frantziatik kartzelara bisitan etorri zitzaion eibartar bat. Espainiako alderdi sozialistak Eibarko ahalegin ekonomikoaren onura jasotzen zuela dio. Arriskuagatik alde egin zuen Frantziara.
-
Preso langile Eibarren
Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar
Kartzelan zegoela, Eibarrera lanera etortzea eskatu zuen, preso langile moduan. 1943ko maiatzean etorri zen Eibarrera. Zapatak konpontzen ere aritu ziren preso zela.
-
Ihes egiteko beharra
Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar
Atxiloketa batzuen ostean, lortu zuen Eibarrera lanera joatea, jakinik ihes egin beharko zuela. Espaniakoaren ostean, Europako gerra etorriko zela bazekien Candidok.
-
Preso langilea, errekako lanak egiten
Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar
Gerra garaian preso zegoela, Eibarrera etorri zen, berak hala eskatuta. Maiatzaren 10ean heldu zen. Errekan lanean aritu zen, zangak eta tunelak egiten.
-
Presoek estalitako erreka
Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar
Eibarko erreka presoek estalitakoa da, zati batean behintzat. Egurrezko euskarriak prestatzen, hormak egiten eta erreka garbitzen aritu ziren. Etxebarrieta inguruan aritu zen. Eibarren zeuden presoek ihes egin zuten eta berriz kartzelaratu zituzten.
-
Presoei lagundu nahi eta ezin
Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar
Eibarren zeuden presoei lagundu nahi izan zien, ihesaldi on bat prestatzeko baina ez zuten itxaron eta harrapatu eta kartzelaratu egin zituzten.
-
Herriko antifrankistak
Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar
Herriko jendearekin zuen harremana, jaien artean Marcelino Benigno, Toyostarrak...
-
Julio Aldai 'txinua'
Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar
Julio Aldairi buruzkoak. Beste komunista batzuk.
-
Blokeo ekonomikoaren ondoren tailerrak itxi
Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar
Sozialistak ere erresitentzia baziren ere, Francoren propaganda komunisten kontrakoa zen. 1941. urte inguruan 'Division Azul'. Blokeo ekonomikoa bukatu eta tailer txiki batzuk desagertu egin ziren.
-
1949. urtean Franco Eibarrera
Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar
Imperial lantegian zegoen Jose Mari lanean Franco Eibarrera etorri zenean. Karlistak Franco agurtzera jetsi ziren. Jose Mari atifranquista zen eta ez zen haren desfilea ikustera joan. Lantegian jai izan zuten bisitagatik.
-
Herria Francoren beldur
Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar
Beldurra zela eta Francori babesa ematen zioten herritar askok, nahiz eta haren alde ez egon. Francok Eibar bisitatu zuenean, jendea kalera jaitsi zen desfilea ikustera.
-
Erreferenduma egin zenekoa
Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar
Beharrezkoa zen erreferendumean parte hartzea. Mahaiburu izatea egokitu zitziaon Jose Mariri. Ez joateagatik dirua ordandu edo kartzelara joan beharko zuela esan zioten. Emaztearen aita karlista ezaguna zen, eta harengatik baimena eman zioten mahaiburu ez izateko.
-
Beldurra bai, baina demokrazian
Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar
Armeria eskolako greba lehenengoetarikoa izango zen, 1946 inguruan. Orokorrean Eibarren harreman ona mantendu zen hiritarren artean.
-
Euskararen aldeko joera oso handia zen
Axun Oiartzabal Sagarzazu (1946) Lezo
Euskara ez galtzea zen helburua. Ikastolako gelak garbitzea tokatzen bazen, egin eta aurrera.