Politika eta Franco

  • Kontxi Zorrozua Saraspe: euskara eta erdararen arteko muga

    Kontxi Zorrozua Zabaleta (1926) Gernika-Lumo

    Onaindiatarren etxetik, Saraspetik, Lurgorrira arte euskara zen nagusi; handik behera, erdara. Gerraostean, ostera, gauzak asko aldatu ziren. Ezin zutenez euskaraz egin, berbaera torpetu egin zitzaiola dio; beranduago berreskuratu zuen Estatu Batuetara bizitzen joandakoan.

  • Iñaki eta Rosarito Kalean erdaraz, etxean euskaraz

    Rosarito Gabiola Arbulu (1931) Gernika-Lumo

    Eskolan dena egiten zuten erdaraz baita lagun artean ere. Kalean ere dena egiten zuten erdaraz. Etxean, ostera, dena euskaraz. Nagusitan ere ibili zen euskaltegian.

  • arantza garaialde Loiola irratiaren hasiera

    Arantza Garaialde Maiztegi (1951) Donostia

    Kanpandegi kalean egiten zuten Loiola Irratiaren lanketa. Lizeoak ere bertan sartuta zeuden, eta horrela izan zuen Arantazuk honen berri. Gerardo Bujanda, Joxe Mari Etxebeste, Karmen Kristobal... izan ziren bertako partaide.

  • arantza garaialde Umeak Loiola Irratiaren parte

    Arantza Garaialde Maiztegi (1951) Donostia

    Irratian emandako antzerkietako parte izaten ziren lizeoko ikasle gazteak.

  • arantza garaialde Antzerki tradizionala vs. antzerki modernoa

    Arantza Garaialde Maiztegi (1951) Donostia

    Orokorrean oso antzerki tradizionala izaten zen Maria Dolores Agirreren taldekoak, euskal topiko asko zituena. Lan handia egin zuen Maria Doloresek zentsura zela eta. Donostian bertan Jarrai antzerki taldea ere bazen, beste obra mota bat oinarri zuena.

  • arantza garaialde Bilerak Donostiako dendetan

    Arantza Garaialde Maiztegi (1951) Donostia

    Gogoan ditu Arantzak Donostian zeuden kapela eta zapata denda dotoreak. Askotan, bilerak denda hauen biltegietan izaten ziren, zentsura zela eta. Orixe hil zenean etxez etxe bildu zuten dirua.

  • arantza garaialde Isilpeko ikastolak, klandestinitatean "onartuta"

    Arantza Garaialde Maiztegi (1951) Donostia

    Garai gogorrak izan ziren ikastolentzat Arantzaren haurtzaroko urteak, eta Elvira Zipitriarekin egindako ibilaldietan norbait hurbiltzekotan, polizia izan zitekela bazekiten umeek. Zipitriak, hala ere, klandestinitatearen barruan onarpen moduko bat lortu zuen "hizkuntza eskola" moduan.

  • Pello Zabala 2 Arantzazuko bilera klandestinoak

    Pello Zabala Bengoetxea (1943) Amezketa

    Jakin sortu zutenek eman zuten meza Pello nobizio zela. Garai hartako euskal giroa nola bizi zuen kontatzen du Pellok pasarte honetan. Txomin Agirre eta Axular irakurri zituen, euskara lantzeko baina ildo espiritualetik.

  • Pello Zabala 2 Villasanteren fitxak zapata kaxetan

    Pello Zabala Bengoetxea (1943) Amezketa

    Axularren hiztegia egiten lagundu zioten Villasanteri. 66.urtean egin zen Euskaltzaindiaren bileran Pellok Juan Bautista Agirreren hiztegia aztertzeko lana egin zuen, Villasantek aginduta.

  • Pello Zabala 2 Jakinen sorreran egindako lanak

    Pello Zabala Bengoetxea (1943) Amezketa

    Oliten pasa zuen denboraldiak Jakin aldizkariko egutegi kontuak eramaten zituen Pellok, bainta Gure Izarrako kontuak ere. Geroago bileretara joaten hasi zen, beste apaiz gazte batzuekin batera.

  • Pello Zabala 2 Intxaustiren adar jotzeak

    Pello Zabala Bengoetxea (1943) Amezketa

    Jakineko bileretan ezagutu zuen Joseba Intxausti. Honek adarra jotzen zien gainontzekoei bileretan, "Peninsulares" zirelakoen zigarro kaxan tabako rubioa baitzuen.

  • Pello Zabala 2 Joxe Azurmendiri buruzkoak

    Pello Zabala Bengoetxea (1943) Amezketa

    Joxe Azurmendi ikasle zela ezagutu zuen Pellok. Gure Izarra aldizkaria handitu nahi izan zuen Azurmendik, eta orrialde mordoa ateratzea lotu zuten. Oso literaturzalea zen hau, eta afizio hau piztu zuen Pellorengan.

  • karmele esnal Santo Tomas Lizeoan errentan

    Karmele Esnal Zulaika (1932) Orio

    Santo Tomas Lizeoan gela bat ordaintzen zuen Karmelek errentan, baina Elvira Zipitriaren metodologia erabiltzen jarraitu zuen.

  • karmele esnal Herriz herri ikastolak iragartzen

    Karmele Esnal Zulaika (1932) Orio

    70. hamarkadan herriz herri ibili zen Karmele ikastola iragartzen, ikasleen gaitasunak erakusteko, ordurako dena legalizatzen hasiak baitziren.

  • karmele esnal Geroz eta liburu gehiago

    Karmele Esnal Zulaika (1932) Orio

    Denborarekin geroz eta liburu gehiago erabiltzen hasi ziren hezkuntzan, bai euskaraz eta bai gaztelaniaz.

  • karmele esnal Euskara batuaren auzia

    Karmele Esnal Zulaika (1932) Orio

    Euskara batua oso gai mingarria izan zen EAJko kideen artean, batzuk Euskaltzaindiaren arauen alde baitzeuden, eta beste batzuk kontra.

  • karmele esnal Euskara batuko "h"

    Karmele Esnal Zulaika (1932) Orio

    "H" hizkiaren inguruako auzia handia izan zen. Elvira Zipitria ez zegoen erabiltzearen alde, ezta ikasle zenbaiten gurasoak ere.

  • karmele esnal "h" hizki polemikoa euskaltzaleen artean

    Karmele Esnal Zulaika (1932) Orio

    H hizkia erabiltzeagatik EAJ barruan kritikatua izan zen Karmele, izan ere, "h" erabiltzen zutenak ETAkoak zirelako zurrumurua zabaldu zen.

  • karmele esnal 3R motako antzerkia

    Karmele Esnal Zulaika (1932) Orio

    Elizako egitarauan inoiz ez zen antzerkirik agertzen, baina behin Jarrairen antzerki obra bat 3R gisa jarri zuten. Euskaraz bakarrik egiten zituzten antzerki obrak, gipuzkeraz.

  • karmele esnal Ez Dok Amairurako sarrerak saltzen

    Karmele Esnal Zulaika (1932) Orio

    Ikastolan Ez Dok Amairuk antolaturiko ekitaldietarako sarrerak saltzen zituen Karmelek. Talde honen hasieran kotrako jarrera zabala zen, modernoegiak zirelakoan.