Politika eta Franco

  • Begoña Bilbao "Plato Único", gobernuaren zerga kobratzen etxez etxe

    Begoña Bilbao Aberasturi (1931) Bermeo

    Aita San Migeleko auzo-alkate izan zen berrogei urtez. Udalen erabakien berri auzoan ematea ei zen haren eginkizun nagusia. Zergen errekaduak pasatzea ere bai. "Plato único" izenekoa zen horietako bat, erreal bat kobratzen zen. Bera ere ibilita dago 7-8 urterekin auzoan kobratzen. Bermeoko denda batean jasotzen zituzten udaleko gutunak. Bandoak bidean josita ipintzen zituzten jendeak ikusteko moduan. Egur-gurdi bat ematen zioten aitari sari-gisa urtean, dirurik ez.

  • 561 Ondarretako kartzelan atxilotuta

    Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar

    Ondarretako kartzelan birritan sartu zuten. Canfranc-eko tunela inauguratu behar zutenean behin, eta Erregea zetorrelako beste batean. Arriskutsua omen zelako atxilotu zuten, Libertad izeneko aldizkariari animoak emateko idatzitako gutunengatik. Ez zen komunista izan baina bai zalea. Gerra ostean sartu zen komunisten alderdian.

  • Jose Mari Kruzeta Gerra garaiko manifestazioak

    Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar

    Gerra denboran Bilbo erori zenean, manifestazioak egiten ziren, presoak herrian zehar paseatuz. Desfile militarra ere izaten zen.

  • Jose Mari Kruzeta Francok hiri handiak hartzean, eskolan jai

    Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar

    Manifestazioak egiten ziren Francok hiri handiak hartzen zituenean, eta eskolan ere jai izaten zuten umeek. Maistra eta maisu nazional guztiak kendu egin zituzten eskoletatik. Hauek eskola partikularrak ematen hasi behar izan zuten askotan, dirua irabazi ahal izateko.

  • Jose Mari Kruzeta Eibarko umeak Errusiara

    Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar

    Gerra zela eta 3-4 urtez eskola gabe gelditu ziren ume asko eta asko. Eibartik ume asko joan omen ziren Errusiara. Salbokondukturik gabe ibiltzea ezinezkoa izan ohi zen. Hura lortzeko, ordea, falangista izan behar zen.

  • Aurora Baskaran Irakurzaletasuna gerraostean

    Aurora Bascaran Martínez (1933) Eibar

    34ko iraultzan kartzelaraturiko eibartarrak kartzelan zeudela asko irakurtzeko ohitura zuten eta tertuliak egiten omen zituzten. Bertatik irten ondoren, zentsuraren ondorioz liburu asko ezin zitezkeen lortu baina Benignok lortu egiten zituen, eta alabari irakurtzeko uzten zizkion.

  • David Barandiaran Kanpotarrak ongi integratu al ziren?

    David Barandiaran Iturriotz (1927) Amasa-Villabona

    Bananduta egoten ziren kanpotarrak eta bertakoak, kanpotarrak Francoren aldekoak baitziren gehienak.

  • 1158 Radio Euskadi Venezuelan

    Jose Mari Iriondo Unanue (1938) Azpeitia

    Euskaraz baino, batez ere erdaraz egiten zituzten saioak. Iriondo Radio Paris entzun izanaz gogoratzen da, Francoren kontrakoak entzuten.

  • 1158 Irratigintza Iparraldean

    Jose Mari Iriondo Unanue (1938) Azpeitia

    Iparraldean kontrola handiagoa zen irratiko frekuentzietan. Iparraldean Radio Paris zegoen, baina beti gaztelaniaz egiten zuten bertan.

  • 1158 La Voz de Guipuzcoa

    Jose Mari Iriondo Unanue (1938) Azpeitia

    La Voz de Guipuzcoa "mugimenduko emisora" zen, eta baserritarrei eskainitako irratsaioa bertan egiten hasi ziren. Astero-astero euskarazko saioak egiten zituzten. Basarri bertsolaria joaten zen beti, eta bi-hiru bertsorekin amaitzen zuen beti saioa.

  • 1158 Bileretatik Ez Dok Amairura

    Jose Mari Iriondo Unanue (1938) Azpeitia

    Donostiako Iturriotz tabernako sotoan bildu ziren lehenengoz Iriondo eta gainotzeko euskaltzale eta artistak.

  • Jesus Furundarena 'Masillas' ezizenaren jatorria

    Jesus Furundarena Goenaga (1924) Mutriku

    Jesus Arrizabalaga arrantzale eta amugileari 'Masillas' ezizena nondik zetorkion kontatzen du. Gerra aurretik bere enbarkazioak euskarazko izena zuen, eta, diktadura garaian, euskarazko izenak debekatzean, masa batekin topatu behar izan zuen ontziaren izena.

  • Joxe Mari Ezeiza Patata sailera lanera derrigortuta

    Joxe Mari Ezeiza (1925) Amasa-Villabona

    Udaletxeak norbaiten lurretan patata saila egin behar zela erabakitzen bazuen, baserritarrek egun bat debalde lan egin behar izaten zuten eta gainontzeko egunetan jornalarekin aritzen ziren batzuk. Garoa eta otea zegoen lurrak izaten ziren. Gurdi zimaurra eramatera derrigortzen zituzten baserritarrak.

  • Julio Zabaleta Eskolan, neskak alde batetik, mutilak bestetik

    Julio Zabaleta Yarza (1933) Natividad Zabaleta Yarza (1936) Legazpi

    Goizero, eskolara sartu orduko mezara joaten ziren, errezatzera, kapila bertan baitzegoen. Mutilek egurrezko kaxoi edo apaletan uzten zituzten etxetik eramandako oinetakoak, eta beste batzuek janzten zituzten, bai mezarako eta baita errekreora irteteko ere. Natik kontatzen du eskolara sartu orduko "¡Viva España!" abestu behar izaten zutela, ondoren errezoak, eta orduan hasten zirela lanean.

  • Felipe Etxeberria Eguerdietan, 'Cara al Sol' kantatu behar

    Felipe Etxeberria Telleria (1935) Legazpi

    Eskolako kontua. Diktadura garaia zen. Eguerdietan, eskolatik irteeran, Cara al Sol kantatzen zuten.

  • Imanol Garaigordobil Berriozabal Aita Madrilen hizlari

    Imanol Garaigordobil Berriozabal (1932) Legutio

    1940ko hamarkadako "Hermandad de Labradores"ko ordezkari hautatu zuten Imanolen aita. Madrilen nekazaritza eta abeltzaintzari buruzko mitina eman omen zuen, Francoren ondoan eserita. Aita herrian jazarri egin zuten gerraostean. Guardia zibilek etxeko tabernan hartzen zituzten jatorduak.

  • Imanol Garaigordobil Berriozabal Aitak igarotako komeriak

    Imanol Garaigordobil Berriozabal (1932) Legutio

    Aita gerran ia hil egin zuten, Francoren kontra borrokan. Gerora, hainbat urtean kartzelan eduki zuten, eta 1948. urtean Madrilen Francori eskua eman behar izan zion. Aitari Burgosen egin zioten epaiketan, hiru txosten irakurri zituzten: Legutioko Udalarena, herriko epaitegiarena eta abadeak bidalitakoa.

  • Julian Astola Argoitia Gasteizen gazteak "Gora Euskadi"ka

    Julian Astola Argoitia (1926) Aramaio

    Euskaldun gutxi zeuden orduan Gasteizen. Julian bizi zen Aldabe kalean zegoen euskaldun bakar horietako bat, gipuzkoarra bera. Gasteizen erdara apur bat ikasi zuen, eta gero soldaduskan gehiago. Urte bi eman zituen morroi. Gogoan ditu orduko gazte batzuk "Gora Euskadi"ka kaleetan. Poliziak harrapatzen bazituen, soldadu errekrutatu eta atzerrira bidaltzen zituzten armadarekin borrokara.

  • Mari Karmen Gerrikabeitia Eskola gerraostean

    Mari Karmen Gerrikabeitia Garramiola (1929) Etxebarria

    Eskolan "¡Viva España!" esan behar izaten zuten eskuneko besoa altxatuta. 'Cara al Sol' abesten zuten. Errezoak. Liburu bakarra gelako ume guztientzat. Neskak eta mutilak aparte ikasten zuten. Nagusienek txikiagoei irakasten zizkien batuketak egiten.

  • Kontxi Zorrozua "Berba eitten bazuen euskeraz, ointxe errixora"

    Kontxi Zorrozua Zabaleta (1926) Gernika-Lumo

    Bere osaba Juan Carlos diputazioko behargina zen eta fusilatu egon zuten. Bilboko Gran Vian Kontxiren amuma eta osabaren ama euskaraz berbetan zeudela, militar batek hauxe esan zien: "Berba eitten bazuen euskeraz, ointxe errixora botakotsuet bixori". Gerraostean ere, etxean beti euskaraz egiten zuten; kalean eta auzokoekin, ostera, erdaraz. "Agur" ere ezin zitekeen esan.