Politika eta Franco

  • Roberto Oleaga Aitak bizi guztirako zigorra

    Roberto Oleaga Zengotitabengoa () Rosi Oleaga Zengotitabengoa () Atxondo

  • Zubero anai-arrebak Familiarekiko mendekuak jarraitu egin zuen

    Elena Zubero Ormaetxe () Esther Zubero Ormaetxe () Kepa Zubero Ormaetxe () Amorebieta-Etxano

  • Blanca Urgell Frankismo garaian euskara estalita

    Blanca Urgell Lazaro (1962) Gasteiz

    Moja eskolan ikasi zuen Blancak, dena gaztelaniaz. Hasiera batean, Frankismo garaia zela eta, gaztelaniak euskara erabat estalita zuen, eta ez zekien beste hizkuntza bat existitzen zenik ere. Hamalau urterekin euskara ikasten hasi zen 'Jalgi Hadi' programan, Ikasbidea ikastolaren bitartez.

  • Ali Goiti "Por Dios y por la Patria"

    Ali Goiti Agirre (1926) Mañaria

    Franco "El Caudillo Salvador" ei zen. Eskolan bandera atera, eskua altxatu eta "Por Dios y por la Patria" kantarazten zieten.

  • Manu Goiti Umetako garai gogorra eta gaztetako erromeriak

    Manolo Goiti Belakortu (1931) Mañaria

    Ez zuten ume garai oso ona izan. Eskolan euskaraz egitea galarazita zegoen eta maisuak beti izaten zuen palua prest. Domeketan erromeria izaten zuten herrian eta gaztetan bertara joaten ziren hutsik egin barik. Inguruko herrietatik ere jende asko hurreratzen zen, baina beti ez ziren ondo etorriak izaten.

  • 811 Kontzentrazio-esparruetako egoera

    Pilar Arregi Garate (1918) Elgoibar

    Bere senarra sozialista zen. Kontzentrazio-esparruen inguruko kontuak azaltzen dituen liburu bat aipatzen du. Hango egoera gogorra omen zen. Beraiek arropa guztiak ur irakinetan garbitu eta eguzkitan lehortzen zituzten eta ez zuten zorririk izan. Ez zegoen komunik eta edateko ura ere itsasotik hartzen zen zuzenean.

  • 811 Muga pasatzeaz bat, berriz kontzentrazio-esparrura preso

    Pilar Arregi Garate (1918) Elgoibar

    Gerra amaitzean etxera itzuli behar ziren. Hasieran zalantzak izan zituzten harrapatu egingo zituzten beldurrez, baina azkenean muga pasatu zuten. Hasieran Iruneraino etorri ziren. Euskadiko pezeta batzuk zituen eta beldurrez bota egin zituen. Mugara heltzearekin batera, gizona atxilotu egin zioten eta hilabeteetan ezer jakin gabe egon zen. Espainiako kontzentrazio-esparru txarrena izan omen zenean egon zen.

  • Juanjo Ibarretxe Trantsizioko urteak erromantizismo handikoak izan ziren

    Juan Jose Ibarretxe Markuartu (1957) Laudio

    Gogo handiko jendea zegoen trantsizioko garai hartan, dena lortu ez bazen ere.

  • Juan Miguel Elosegi Aldasoro Franco Tolosan

    Jose Miguel Elosegi Aldasoro (1933) Tolosa

    Franco Tolosatik pasatzen zen Donostiara kotxez joaten zen bakoitzean. Egun finkorik ez zen egoten baina paper fabrikak erreka garbi zuenean jakiten zuten pasatzear zegoela.

  • Jon Lopategi Astebete preso, isuna ez ordaintzeagatik

    Jon Lopategi Lauzirika (1934) Muxika

    Saio gehienak librean egiten zituzten, gaiak batez ere bazkarian edo bazkalostean izaten ziren. Bertsotan esandakoarekin kontuz ibili behar zuten. Behin astebete pasa zuen preso, bertso saioagatik jarri zioten isuna ez ordaintzegatik.

  • Eleuterio Izagirre Tapia Hernialdeko epaile eta lurperatzaile izan zen

    Eleuterio Izagirre Tapia (1925) Hernialde

    Eleuterio Hernialdeko epaile izan da. Lan hura zer zen jakin gabe onartu zuen. Gauza asko ikasi zituen. Berrogei bat urte zituen epaile izendatu zuten garaian. Postu hartara nola iritsi zen kontatzen du. Ehorzle lanetan ere ibili da. Bere lehen entierroa gogoratzen du.

  • Eleuterio Izagirre Tapia Espainiako erregea eta Franco Foru Aldundian ezagutu zituen

    Eleuterio Izagirre Tapia (1925) Hernialde

    Eleuterio Foru Aldundira joan zen batean Juan Carlos erregea ezagutu zuen. Franco ere bertan ezagutu zuen. Francori buruz hitz egiten du. Franco Donostiara zihoala Tolosa erditik pasatzen zen.

  • Jon Lopategi Txapelketarik ez denbora batean

    Jon Lopategi Lauzirika (1934) Muxika

    Bizkaiko Txapelketarik ez zen egin 60. hamarkadatik 89ra arte. Euskal Herrikoa 86an ospatu zen. Lizasok irabazi zuen txapela. 89koan, aldiz, Jonek.

  • 290 Aita eta politika

    Miren Arantzeta Arregi (1921) Elgeta

    Aita eta politika. Abertzalea zen. Gerraostean, karlistek agintzen zuten herrian, eta zigorra ezarri zioten.

  • 290 Gerraostean Elgetara itzulera

    Miren Arantzeta Arregi (1921) Elgeta

    Gerraostean Bizkaitik etorri eta baserrira sartzen ez zieten uzten. Herriko karlista ezagun batek lagundu zien.

  • 290 Aita eta politika

    Miren Arantzeta Arregi (1921) Elgeta

    Aita eta politika. Gerraostean, Pazko Egun batean irratitik "Gora Euskadi Askatuta" entzun zuen.

  • Joxe Urteaga Momentu onak eta txarrak pasatakoa

    Joxe Urteaga Oria (1926) Zumarraga

    Gazte garaian, ondo pasa zuten, baina baita gaizki ere. Urtero Trintxerpera joaten ziren soinua jotzera; eta, hala zebiltzan batean, kalejira-giroan, alde egiteko abisua iritsi zitzaien. Joaten ziren lekuaren arabera, pieza klase bat edo beste jotzen zuten.

  • Danel Zenarruzabeitia Toribio Etxebarria eta Edorta Alberdi, Parisera Eusko Jaurlaritzarentzat armak erostera

    Danel Zenarrutzabeitia Badiola (1927) Eibar

    Toribio Etxebarria eta Edorta Alberdi, Parisera Eusko Jaurlaritzarentzat armak erostera.

  • 561 Kartzelatik irtenda, Guardia Zibilak segika

    Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar

    Kartzelatik irtendakoan, batera eta bestera joan zen, ez baitzegoen politikoki gustora. Guardia Zibilekin izandako pasarte bat kontatzen du.

  • 561 Beste gerra baten zain

    Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar

    Kartzelatik irten eta berriz ere kartzelaratzeko arriskua sumatu zuenean, ihes egitea erabaki zuen eta Frantziara joan zen. Beste gerra bat etorriko zela espero zuen.