Politika eta Franco

  • Ixabel Zuaznabar Osaba hil zuten

    Ixabel Zuaznabar Irulegi (1938) Lasarte-Oria

    Amaren anaia hil egin zuten gerra denboran, Bar Ihintza zuen, eta Bar España jartzera behartu zuten.

  • Maria Jesus Urkiola Gerra garaiko oroitzapenak: zaurituak, Franco, hegazkinak...

    Maria Jesus Urkiola Soraluze (1930) Lasarte-Oria

    Gerra zibileko kontuak ondo gogoratzen omen ditu. Euren aldameneko etxean eskola zegoen. Bera hara joan zen umetan. Gerra sasoian zaurituak eramaten zituzten bertara. Orduko bizipenak: eskua jaso behar eskolan, Francoren etorrerak... Tiroketak eta bonbak zirenean, behera jaisten ziren. Bost urte eta erdi zituen orduan. Gauza asko ikusten zituzten, baina isilik egon behar.

  • Martina Iturrioz Berak euskarari eutsi dio, baina beste askok ez

    Martina Iturrioz Lazkano (1933) Lasarte-Oria

    Lasarten euskaldun asko zen garai batean, baina, euskara debekatuta egon zenez, jendeak ez zuen ikasi eta askok pena du orain. Adibide moduan, Donostiako lagun bat aipatzen du, euskaraz ulertu bai, baina hitz egiten ez dakiena. Haren aita kartzelan egona zen gerra sasoian. Franco etortzen zenean, kartzelan sartzen zuten, egonaldiak irauten zuen bitartean.

  • Kontxita Biain Gerra aurretik doktrina euskaraz; gero gaztelaniaz

    Kontxita Biain Biain (1928) Mari Tere Biain Iñurritegi (1928) Oñati

    14 urtera arte ibili ziren eskolan. Gerraostean `Cara al sol´ abestu behar. Eskolan dena gaztelaniaz ikasi zuten. Gerra aurretik, jaunartzea egiteko, doktrina euskaraz ikasi zuten, baina gerraostean hura ere gaztelaniaz. Urtebete egin zuten mojekin eta gero eskola nazionaletara. Irakasle izan zituzten moja batzuk aipatzen dituzte.

  • Mertxe Altuna Ez zen politikaz hitz egiten

    Mertxe Altuna Iruretagoiena (1945) Lasarte-Oria

    Mertxe gerraostean jaio bazen ere, bazuen osaba bat preso egondakoa. Ez zen haren inguruan hitz egiten, ezta gerraz ere, 'tabu' bat zen.

  • micaela sasiain ormazabal Cara al Sol eta Sacamantecas

    Micaela Sasiain Ormazabal (1929) Lasarte-Oria

    Urnietako eskolara joaten zen eskolara, eta 'Cara al Sol' abesten zuten. Maistrak Francisca zuen izena. Hogei bat ume egoten ziren eskolan, baina neskak eta mutilak bananduta. Egun batean, eskolako kide batek Sacamantecas ikusi zuela kontatu zuen, eta bakoitzari etxera laguntzen zion ordutik.

  • Inaxio Otaegi Zubietan gerrateko zangak

    Inaxio Otaegi Otaegi (1937) Lasarte-Oria

    Urnieta gehiago zigortu zuten gerra garaian Lasarten baino. Bazen familia bat bereziki zigortu zutena, 'gorriak' zirelako. Bada talde bat gerra garaiko kontuak aztertzen ari dena, eta Zubietan zanga bat zegoela jakin dute haiei esker. Askotan joaten ziren hara ganaduarekin.

  • Maria Jesus Otaegi Eskolan abesti elizkoiak

    Maria Jesus Otaegi Aranburu (1932) Astigarraga

    Ez zioten Francori abesten, mojak frankistak ziren arren. Eskola publikotan aldiz, bai.

  • Rafael Ollokiegi Yeregui 4 urterekin eskolan hasi

    Rafael Ollokiegi Yeregi (1937) Lasarte-Oria

    Eskolan dena erdaraz egiten zuten, baina baserritarren artean euskaraz egiten zuten. Eskola txikian bukatu eta nazionaletara joaten hasi zenean, eskolan sartu bezain laster 'Cara al Sol' abesten zuten. Maistra nafarra zen. Nazionaletan neskak eta mutilak banatu zituzten.

  • Rafael Ollokiegi Yeregui Franco herrira etortzean, jende mordoa martutenera

    Rafael Ollokiegi Yeregi (1937) Lasarte-Oria

    Franco herrira joaten zenean, martuteneko kartzelan sartzen zituzten batzuk, bisitak irauten zuen bitartean.

  • Rafael Ollokiegi Yeregui Francoren kontrako propaganda

    Rafael Ollokiegi Yeregi (1937) Lasarte-Oria

    Fabrikan esku-paperak botatzen zituzten, Francoren kontrakoak.

  • Xebastian Kerejeta Oriako eskola

    Xebastian Kerejeta Irazustabarrena (1934) Lasarte-Oria

    Talokale etxean bertan zegoen Oriako eskola. Mutilak bakarrik joaten ziren bertara. 7 urterekin hasi eta 13 urterekin utzi zuen eskola. Eskola partikularrak ematen zituen Señora Pilarrek. Maisua zuten mutilek, eta maistra neskek. Erdalduna zen maisua, eta espainiako bandera jarrita Cara al Sol abestu behar izaten zuten.

  • Jose Gorospe `Cara al sol´ abestu eta eskua jaso behar

    Jose Gorospe Abasolo (1934) Antonio Sagarna Ortuondo (1922) Dima

    Gerraostean eskolan `Cara al sol´ abestu behar izaten zuten. Kalean pasatzen zen jendeak ere eskua jaso behar izaten zuen, baita iturrira arropak garbitzera zihoazen andreek ere. Joseren aitari kargu hartu zioten eskua ez zuelako jaso.

  • Adrian Amantegi Angel Garamendik Sierrarekin topo Laguardian

    Adrian Amantegi Arteaga (1928) Emili Magunazelaia Bizkarra () Mañaria

  • Adrian Amantegi "Plato único": derrigorrean egin beharreko "borondatezko" ekarpena

    Adrian Amantegi Arteaga (1928) Emili Magunazelaia Bizkarra () Mañaria

  • Adrian Amantegi Jabetzak errekisatu eta Sierraren mehatxuak

    Adrian Amantegi Arteaga (1928) Emili Magunazelaia Bizkarra () Mañaria

  • Begoñe Andone Erdoiza Zineman salatu zutenekoa

    Begoñe Andone Erdoiza Uribarrena (1920) Iurreta

  • Maria Igarza Gerraostean beti txibatoren bat tabernan

    Maria Igarza Zubiate (1924) Elorrio

  • Maria Igarza 500 pezetako isuna eta bostentzako afaria II

    Maria Igarza Zubiate (1924) Elorrio

  • Maria Igarza 500 pezetako isuna eta bostentzako afaria I

    Maria Igarza Zubiate (1924) Elorrio