Gerratik itzulera

  • 908 Gizarte matxista

    Juan Erostarbe Olañeta (1921) Elgeta

    Neskak tabernara sartzea gaizki ikusia zegoen eta beren aldetik ibiltzen ziren kalean. Emakumeek erre edo edaten bazuten fama txarra hartzen zuten, baita gona motza edo eskote handia eramaten bazuten ere. Apaizak, eskote handia eramateagatik, neska bati jauna ukatutakoa kontatzen du.

  • 908 Gerra ondoren altzari denda Bilbon

    Juan Erostarbe Olañeta (1921) Elgeta

    Gerra amaitu zenean Bilbon geratu zen altzari dendan lanean. Etxea bonbekin txikitu zitzaien eta hura nola konpondu zuten azaltzen du.

  • 1016 Gerra ostean andaluziarrak herrira

    Angeles Arantzeta Alberdi (1917) Maria Luisa Arantzeta Alberdi (1919) Elgeta

    Gerra ostean udaletxe berria egin zuten, herria erabat suntsituta geratu zen eta. Andaluziatik jendea sartu zen herrira lanera. Bidea bizkaitar batzuek egin zuten.

  • 491 Ermua eta Benidorm, gehien hazi ziren herriak

    Alberto González Acha (1935) Eibar

    Baserriek beren lurrak saldu zituzten etxeak egiteko. Baserriko gizonak tailerretan hasi ziren lanean. 1.000 biztanle inguru zituen gerra ostean. Benidorm baino gehiago hasi zen sasoi batean Ermua.

  • 491 Pikatxoi eta palaz lurra kentzen

    Alberto González Acha (1935) Eibar

    Orduan (1950 ingurua) ez zegoen hondeamakinarik. Gailegoek pikatxoi eta palaz lur kentzen. Istripuak sarri. Horrela egindakoak dira Eibarko eta Ermuko auzo asko.

  • Hirune Etxebarria "Gernike geure herri politte ikusten" joan zirenekoa

    Hirune Etxebarria Bastegieta (1923) Gernika-Lumo

    Gernika erre eta hiru urtetara bueltatu zen herrira, denek deseatzen zuten hori. Mairuek dena lorrindu zuten eta ezin izan zuten etxeetatik ezer jaso. Bilbo hartu eta hurrengo gunean joan ziren lehen aldiz Gernikara, "Gernike geure herri politte ikusten". Foruan leku desberdinetan bizi ostean bueltatu ziren behin betiko; Gernikara hurreratu ahala, pozez zoratzen zirela dio.

  • Hirune Etxebarria Abarketa-lantegira bizitzen

    Hirune Etxebarria Bastegieta (1923) Gernika-Lumo

    Bere aitak abarketa-lantegian egiten zuen la, eta lana zuenez ez zuten arazorik izan aurrera egiteko. Lantegian bertan egon ziren bizitzen estatuko etxeetara joan arte. Estatuko etxeak aurrez izendatuta egoten ziren askorentzat: Guardia Zibilak, gaixoak... Eskaera egiteko ere beldurra zuten.

  • Hirune Etxebarria Soldadu batek eman zion koltxoia

    Hirune Etxebarria Bastegieta (1923) Gernika-Lumo

    Bonbardaketa ostean, Foruan egon ziren. Gernikara bueltatu zirenean, Foruko soldadu batek emandako koltxonetan egiten zuen lo, "Catre" batean. Hasiera batean amak ez zuen gura hura hartzerik zikin zegoelako-edo, baia beste ezer baino hobea ei zen. Errekan sartu zuten garbitzeko. "Catre" hori gero beste familia bati eman zion.

  • Pili eta Maria Antonia Ikazuriaga Bonbardaketa ostean batetik bestera

    Maria Antonia Ikazuriaga Ugalde (1930) Gernika-Lumo

    Bonbardaketa eta gero Ibarruriko (Muxika) baserri batean egon ostean, Gautegiz-Arteagan eta Errigoitin egon ziren, gurasoen jaiotetxeetan. Bonbardaketan, ama eta neba arto artean ezkutatu ziren Gernikako Ibarran. Ama eta etxeko zerbitzariak, hotelekoak, denak joan ziren Gautegiz-Arteagara. Handik gero Errigoitira joan ziren berriro ere herrira bueltatu baino lehen. Geltoki plazan jarri zuen atzera ere taberna beraien aitak. Bonbardaketa ostean trenean lan egiten zuen kargudun bati eskerrak zabaldu zuen aitak taberna.

  • Juanita Gangoiti Dotore jantzita etxera

    Juanita Gangoiti Etxebarria (1923) Gernika-Lumo

    Etxekoen berri izaten zuen tarteka Frantziatik eta dirua ere bidali zioten. Jantzi dotoreak erosi zituzten eta haiekin etxeratu ziren. Fika, baina, dena apurtuta zegoen. Izarak tindatu eta haiekin arropak egiten zituzten. Frantsesez agurtzen ikasi zuen, ez besterik.

  • Juanita Gangoiti Frantzian dantzalekuetan, etxean lan eta lan

    Juanita Gangoiti Etxebarria (1923) Gernika-Lumo

    Frantzian zeudela, antzerki bat ere egin zuten. Bertako jendeak dantzalekuetara eramaten zituen. Ondo pasatu zuen. Etxera itzultzea izan zen gogorra Juanitarentzat; zortzi senide ziren eta lan asko egin beharra izaten zuen, nagusiena baitzen.

  • Danel Zenarruzabeitia Ermuko "Rancho" etxearen nondik norakoak

    Danel Zenarrutzabeitia Badiola (1927) Eibar

    Ermutik Eibarrera bueltatzerakoan Txantxazelaira. Armeria eskolan aritu ostean "Olabe Solozabal y Compañía"n, Kaskon, hasi zen lanean. Aitonagandik datorkio familiari "Pepitxua" gaitzizena. Ermuko etxean bizi zen bere aitonaren arreba, eta etxeari "Rancho" deitzen zioten, bertako alabaren senarra Pancho Villarekin egon zelako Mexikon, eta lortutako diruarekin egin zuen etxea.

  • Tomasa Urien Kalabaza asko ematen zutela dio

    Tomasa Urien Intxausti (1926) Durango

    Erromerietan mutilek ateratzen zituzten neskak dantzara. Ezezko asko ematen zutela dio Tomasak. Soldaduek egon ziren garaian, "no"ak izaten ziren ugari. Gerraostean Matienan egon zen batailoi bat.

  • Tomasa Urien Ezkurdiko erromeriak

    Tomasa Urien Intxausti (1926) Durango

    Ezkurdiko erromerietara Durango eta Zornotzako gazteak etortzen ziren. Mañariko mendietako kobazuloetan soldaduak zeuden gordeta, eta tiro hotsak entzuten ziren.

  • Tomasa Urien Nobioa igandetan ikusten zuen

    Tomasa Urien Intxausti (1926) Durango

    Nobiotan zebiltzala, dantza egitera joatea oso gustuko zuten, baina soldaduak gerturatzen zirenean ez ziren joaten. Astegunetan ez zuten nobioak elkar ikusten; larunbatetan ere baserrian lan egiten zuten, eta igande arratsaldea izaten zen elkarrekin egoteko egun bakarra.

  • Tomasa Urien Euskara gutxietsia gerraostean

    Tomasa Urien Intxausti (1926) Durango

    Gerraostean erdaldun batzuk harrotu egin omen ziren erdara erabiltzeko orduan. Nazionalak Durango hartu zutenetik euskara gutxiesten hasi ziren. Espainiako banderak ipintzera ere behartu egiten zituzten. Santa Susanako eskolan besoa altxatuta abestera behartzen zituzten.

  • 945 Emakumeen elkartea ez zen ohikoa

    Mari Tere Gantxegi Juaristi (1923) Eibar

    Eibarko Goi Argi elkarterako diru bila kutxara joan eta gertatutako anekdota bat kontatzen du. Garai hartan ez zen normala emakumeen elkartea ikustea, emakumeak gizon eta senargaiekin joaten ziren eta "bolauak" eta txokolatea hartzen zituzten bertan.

  • 945 Emakumeak tabernara sartzea gaizki ikusia

    Mari Tere Gantxegi Juaristi (1923) Eibar

    Emakumeak tabernara sartzea gaizki ikusia zegoen eta Eibarko Goi Argi elkartera joaten ziren arratsaldea pasatzera. Elkartea sortu zutenak izendatzen ditu.

  • Mari Ardanza Murtzianoen familia

    Mari Ardanza Azkarate (1927) Durango

    Murtzianoen familia aipatzen du. Murtzianoak bizi ziren etxean, gerraostean San Antonioko mojek eskola jarri zuten.

  • Mari Ardanza Emakumeak ez zuten erretzen ezta tabernatan sartu ere

    Mari Ardanza Azkarate (1927) Durango

    Kupoa eman beharrik ez zuten izan. Errazionamendu garaian dendatan zeuden erosteko gauzak. Aita artabizarrak erretzen gogoratzen du Marik. Emakumeek ez zuten erretzen orduan. Ezkondu aurretik ez ziren lagunekin tabernatan sartzen.