Gerratik itzulera

  • 913 Sagarrak eta errazionamentuko boniatoak okindegira eramaten ziren erretzera

    Joseba Garate Elosua (1936) Zumaia

    Sagardoa ere edaten zen, baina gehienbat txotxeko sagardoa, sagardo gozoa, "muztioa" esaten zitzaiona. Parrokiatik behera egiten zen sagardoa. Udazken-negu aldean izaten zen hori eta garai horretan sagar-erreak jateko ohitura zegoen. Sagarrak okindegira eramaten ziren erretzeko. Errazionamenduan ematen ziren boniatoak ere halaxe erretzen zituzten. Errazionamendua 50era arte egon zen.

  • Faustino Urbieta Errazionamenduko jakiak

    Faustino Urbieta Zinkunegi (1924) Zumaia

    Ez zuten goserik pasa etxean. Errazionamenduan ogia, boniatoa, etab. izaten ziren.

  • 1147 Estraperloa eta errazionamendua

    Fermin Sukia Goikoetxea (1929) Victor Sukia Goikoetxea (1924) Zaldibia

    Estraperloa eta errazionamendua ezagutu zituzten. Etxean behiak zituzten eta etxeko lanetan morroiek laguntzen zieten. Aitaren inguruko kontuak aipatzen dituzte.

  • Reme Gaztelumendi Gerratik itzultzean, etxera sartzeko baimena behar

    Reme Gaztelumendi Goikoetxea (1925) Pasaia

    Gerratik itzuli zirenean, baimena behar izan zuten sartzeko. Lagun karlista bati esker, azkenean, lortu zuten baimen hori; lortu bitartean, amonaren etxean egon ziren. Garai hartan, oraindik gerra ez zen bukatu, eta jende asko falta zen herrian, ihes eginda baitzeuden.

  • 1147 Lotuan dantza egitea bekatu!

    Fermin Sukia Goikoetxea (1929) Victor Sukia Goikoetxea (1924) Zaldibia

    Ez zuten tabernarako eta txikiteorako ohiturarik. Neskak tabernara sartuz gero gaizki ikusiak izaten ziren. Lotuan dantza egitea bekatu zen eta harrapatuz gero kongregaziotik botatzen zituzten. Lehenbiziko festara Donostiara joan zenekoa kontatzen du Victorrek.

  • 1218 Senide ugari kartzelara berriro

    Kontxa Intxausti Peña (1919) Ormaiztegi

    Egun batean polizia etorri zen etxera, eta bertan zeuden lau senideak atxilotu zituen. Zumarragan bizi zen anaia ere atxilotu zuten. Baina osaba eta berak egunero udaletxera joan behar izaten zuten. Egun batean gutuna iritsi zitzaien Donostiako auzitegira joateko esanez, eta harrezkero ez zuten presentatu beharrik izan. Baina beste guztiek kartzelan jarraitu zuten oraindik. Haiek bisitatzeko nola egiten zuten azaltzen du.

  • 1218 Pistolaren istorioa

    Kontxa Intxausti Peña (1919) Ormaiztegi

    Ezagun batzuk etxe paretik pasa ziren, eta pistola bat utzi zuten etxean, bueltakoan hartuko zutela esanez. Gerora, poliziak harrapatu egin zituen haiek biak, eta Kontxiren anaia deklaratzera eraman zuten. Pistola non zegoen esan behar izan zien.

  • Reme Gaztelumendi Kartzelan egon izanagatik, lana bilatzeko zailtasunak

    Reme Gaztelumendi Goikoetxea (1925) Pasaia

    Gerra garaian, senarra 3 urtez egon zen atxilotuta. Handik herrira itzuli zenean, ez zioten eman nahi izan lanik, ezta itsasoan lan egiteko pasaporterik ere. Azkenean, ahalegin handiak egin eta gero, lortu zuen pasaportea.

  • Arnaldo Bolunburu Gerra ostean erreka estaltzen

    Arnaldo Bolumburu Inza (1933) Eibar

    Gerra ostia Eibarren. Dos de Mayo kalia, "Ongi etorri" tabernako etxea bera sartu orduko egiten zeuden. Orduantxe lehentxeago tapatu zuten errekia. Errekia nondik nora: Ardantzaraiñok zen Dos de Mayo kalia; gero errekia libre zoan, Ariatzaraiñok libre. Buelta eman Ariatzan, eta merkatu plazan azpitik pasatzen zen erreka. Plaza pasatu eta Muñoaneko parean (Valentinaneko taberna), beheraxeago, berriz irteten zen kanpora, libre.

  • 1218 Berriro etxera

    Kontxa Intxausti Peña (1919) Ormaiztegi

    Osaba etxera joan zenean, dena hustuta zegoen, dena eraman zieten. Herriko lagunek lagundu egin zieten, eta gauza batzuk eman zizkieten; beste batzuk erosi egin zituzten. Donostiako Beñaran enpresarentzat egin zuen lan Kontxak. Familiako guztiak pixkanaka elkartu ziren berriro etxean.

  • 1218 Denak aske aita ezik

    Kontxa Intxausti Peña (1919) Ormaiztegi

    Gerora aske utzi zituzten denak, aita ezik. Aita Alcázar de San Juaneko (Ciudad Real) kartzelara eraman zuten. Eta harako bidean, Ormaiztegitik pasatzerakoan, trenean agurtu ahal izan zuten. Handik gutxira itzuli zen, eta Martuteneko kartzelara eraman zuten. Laster askatu zuten.

  • 1218 Alkatearen mehatxua

    Kontxa Intxausti Peña (1919) Ormaiztegi

    Gerraostean herrian egon ziren alkateak beren aurka zeuden. Alkate batek behin beldurra sartu zien, ondasunak bahituko zizkietela esanez. Baina ez zen halakorik gertatu.

  • Arnaldo Bolunburu Ipuruako futbo zelaia Eibarko hondakinekin eraikia

    Arnaldo Bolumburu Inza (1933) Eibar

    Eskonbroak, Ipuruara eramaten ziren. Ipuruako kanpo-foballa eskonbroekin eginda dago. Gaztaiñadixa zegoen han; iturri txiki bat ere bai, tunel batetik sartuta bertara heltzen zela kontatzen du Arnaldok.

  • Mercedes Telleria Gerraosteko zailtasunak: gosea; razionamentua...

    Mercedes Telleria Izaguirre (1913) Eibar

    Gerraostea; lehenengo urteak oso txarrak izan zirela kotatzen du Mercedesek. Gose handia; estraperloa; razionamientua. Jendea asko argaldu zen. Osasun kontuez hitz egiten du.

  • 1309 Bizikletari erremolkea erantsita opilak banatzera

    Lazaro Garate Aristondo (1927) Zestoa

    Bainuetxean "botones" lanetan aritu zenean enkarguak egitera herrira joan behar izaten zuen bizikletaz. Bizikletari atzean erremolkea jarri eta han eramaten zituen 700 lagunentzako opilak. Errazionamenduko kartila bat izaten zuten eta egunero hartutako janariarekin zigilua botatzen zitzaien kartilan. Ogiaren errazionamendua.

  • 1304 Gerra garaian, "katiluko ogia"

    Felix Olaizola Alkorta (1928) Zestoa

    Gerra garaian errazionamenduan izaten zen jana eta txartel batekin joan behar izaten zuten janari bila. "Katiluko ogia" ezagutu zuen, etxean ere egiten zuten. Estatuak gariaren hainbesteko bat kentzen zien. Errotan ezkutuan aritzen ziren.

  • 1305 Errazionamenduko ogi beltza

    Juan Azkue Irastorza (1928) Zestoa

    Aizarnako Ezenarro baserrian egon zen 2 urtez morroi. Ogia ekonomikan egiten zuten. Errazionamenduan ematen zuten ogi beltza nolakoa izaten zen azaltzen du. Txartel bat hartzen zuten udaletxean eta jana hartu ahala han eramaten zen kontua.

  • 1305 Otorduetako jakiak

    Juan Azkue Irastorza (1928) Zestoa

    1940-41 urteetan gosea zen nagusi. Egunero talo-esnea gosaltzen zuten eta bazkaltzeko baba izaten zen normalean. Garbantzua igandeetako jaki preziatua izaten zen. Noizean behin arraina ere jaten zuten.

  • 1309 Bainuetxeko ogiak, estraperlokoak

    Lazaro Garate Aristondo (1927) Zestoa

    Estraperlotik isun ugari jasotzen ziren. Lazarok berak eramaten zituen bainuetxera estraperloko ogiak. Garraioa nola egiten zuten azaltzen du. Etxean aitak bakarrik erretzen zuen eta orduko tabako ezberdinak izendatzen ditu.

  • 1309 Estraperloan zebilela gertatua

    Lazaro Garate Aristondo (1927) Zestoa

    Estraperloarekin lotutako anekdota bat kontatzen du.