Gerratik itzulera

  • 1310 Etxerako itzulera gogorra; kalean lo egin beharra

    Matilde Aizpurua Zubizarreta (1926) Zestoa

    Laredotik Riañora eraman zituzten. Atzera etxera bueltan, abiatu zirenean beraiek bezala ihesean zebiltzan milaka lagunekin elkartu ziren. Laredoko kalean lo egina da Matilde. Bidean zetozela, soldadu zegoen anaia aurkitu zuten. Gogoan du Bilbotik etxera trenez bueltatu zirela.

  • 1310 "Gorrien" diruak baliorik ez

    Matilde Aizpurua Zubizarreta (1926) Zestoa

    "Gorriek" beraien diru propioa atera zuten eta Matilde eta sendikoak etxera bueltatu zirenean diru hark Euskal Herrian ez zuen baliorik, beraz, ezer gabe zeuden. Ezagun batek dirua eman zion Matilderen amari. Orduko dirua nolakoa zen deskribatzen du.

  • 1310 Gerratik itzultzean etxea errekisatuta

    Matilde Aizpurua Zubizarreta (1926) Zestoa

    Anaiak preso geratu behar izan zuen eta handik frontera eraman zuten. Matilde eta etxekoak Zestoara bueltatu ziren. Anaia Teruelgo frontean eta beste zenbaitetan ibili zen, eta karta bidez jartzen ziren harremanetan berarekin. Kanpoan hainbeste denbora igaro eta etxera bueltatzean, etxea errekisatuta aurkitu zuten eta kalean geratu behar izan zuten; Elgoibarrera joan ziren amaren senitarteko batzuen etxera.

  • 1310 Gerratik bueltan ume zaintzaile eta zerbitzari lanetan

    Matilde Aizpurua Zubizarreta (1926) Zestoa

    Zestoara itzuli zenean eskolan hasi zen berriz ere eta bitartean ume-zain ibili zen. Zestoako taberna batean zerbitzari lanetan ere aritu zen. Hileta ondorenetan Matilde neskame zegoen etxean ematen zuten lunch-a. Eskola ondorenean joaten zen tabernara lanera.

  • 1286 Zestoako tabernak eta giroa

    Javier Aristi Aizpurua (1930) Zestoa

    Neskak ez ziren tabernetara sartzen, gaizki ikusia zegoen eta. Jokoan (gehienbat musean) aritzeko ohitura zuten mutilek. Zestoako tabernak izendatzen ditu: Uztapide, Portxu, Agustin...

  • 589 Zizurkilen ezkondu eta Bilbora ezkon-bidaian

    Luisa Ugartemendia Labaka (1909) Getaria

    Senarra. Zizurkilen ezkondu ziren eta Amasan egin zuten banketea. Ezkon-bidaian Bilbora joan ziren. Gerraostea zenez, Bilbo txikituta omen zegoen. Euren lagun batzuk eurekin batera ezkondu ziren.

  • valentina yeregi Michelin lantegian lanean

    Valentina Yeregi Inza (1915) Lasarte-Oria

    Hiru urte Miarritzen. Bueltan, senarra zaindari ibili zen obra batean. Michelin lantegian hasi zen lanean bera, 27 urterekin. Baserritarrak ez ziren lantegira joaten normalean, beti neskame.

  • Lore Egurrola Valentzian hiru urtez

    Lore Egurrola Urkiola (1924) Ondarroa

    Valentzian eskolara joaten ziren. Ia hiru urte egin zituzten han. Gurasoek jakin gabe, etxera bidali zituzten autobusean. Erdaraz berbetan etorri ziren. Aitak errietan egiteko erdara xelebrean esaten ziena kontatzen du. Naranja lapurretan ibiltzen ziren Valentzian. Bainatzera eramaten zituzten.

  • Lore Egurrola Etxerako altzari berriak Azpeititik

    Lore Egurrola Urkiola (1924) Ondarroa

    Izeba Isabelek altzariak ekarri zituen Ondarruko etxerako neskame egon zen lekutik, Azpeititik. Bere koltxoia beste etxe bateko balkoi batean ikusi zuen.

  • Lore Egurrola Valentziatik etxera

    Lore Egurrola Urkiola (1924) Ondarroa

    Valentziako alkateak autobusa jarri zuen Lore eta beste guztiak Bilbora eramateko. Zaragozan sikiatrikoan pasatu zuten gaua. Bidaia guztian zehar zaintzaileak izan zituzten. Bilbotik Ondarrura autobusez joan ziren. Etxeratutakoan denak harrituta laga zituzten.

  • extefana irastorza Gerla bukatu zela ospatzeko besta

    Extefana Irastorza (1925) Hendaia

    Besta egin zuten gerla amaitzean, meza ere ospatu zuten. Lehen aldiz utzi zien aitak gau guztia bestarako. Hendaiako plazan izan zen besta goizeko laurak arte.

  • Maria Luisa Tolosako batzokia

    Maria Luisa Sancho Olareaga (1929) Tolosa

    Gerra aurretik, Tolosako batzokiak Euskal Jaiak antolatzen zituen. Gerra denboran, batzokia itxita egon zen; "PNV-ri kenduta zeukaten". Gaur egungo toki berean zegoen batzokia.

  • 1223 Errazionamendua eta estraperloa

    Migel Gorostidi Zuaznabar (1940) Itsasondo

    Gerra ondoreneko estraperlo eta errazionamenduaren inguruko pasadizo bat kontatzen du.

  • Miren Lore Ibazeta Aita salbokondukto eske

    Miren Lore Ibazeta Solabarrieta (1936) Nekane Ibazeta Solabarrieta (1925) Ondarroa

    Aita preso egon zen Miren Lore oso ume txikia zela. Kartzelatik etorritakoan, salbokonduktoa behar zuela eta, agiri eske joan zeneko pasartea. Aita abertzalea zen.

  • Xalbadora Roldan Gerra ondoren industria indartu egin zen; inmigrazioa

    Xalbadora Roldan Iturrioz (1922) Andoain

    Gerra ondoren lana sortu zen lantegietan: inmigrazioa. Gerra garaiko industria: bonba fabrika, Laborde... Dirua egin zuten batzuek eta etxea erosi zuten. Lehen ez zegoen erosteko ohiturarik: gehienak maizterrak ziren.

  • Beatriz Lejarraga Kanposantura joan ziren bizitzera

    Beatriz Lejarraga Kalzakorta (1932) Gernika-Lumo

    Bere aitak eta ahizpa bik gerran garaian alde egin behar izan zuten. Handik bueltan, aita udaletxera joan zen lan eske, lehenago ere bertako behargina zen-eta. Lurperatzaile postua eman zioten eta bertara joan ziren bizitzera. 12 pertsona bizi ziren; ahizpa gazteena bertan jaio zen. Ez zuten goserik izan soloa zuten-eta.

  • 1033 Errotak itxita; errazionamendua

    Juanita Beretxinaga Garitaonandia (1924) Elgeta

    Gerraostean gosea pasa zuten. Errotak itxi egin ziren eta ogia egiteko irina egiten gauez aritzen ziren ezkutuan. Janaria, ogia, etab. errazionamenduan izaten ziren. 1941 urte inguruan jendeak ez zuen ondo jandako itxurarik.

  • Dionisio Amundarain Alegria Gerra Zibila bukatu ondoren, Europako gerrara joateko beldurrez

    Dionisio Amundarain Alegria (1922) Ibarra

    Anaiak gerratik bizirik itzuli zirenean, pozik jarri ziren. Ondoren, Europako gerra hasi zen eta anaiek ia berriro joan behar izan zuten. Franco gerran sartu ez izanaz poztu ziren.

  • 1155 Gerra amaitu zenean etxera buelta

    Jose Luis Arantzeta Arregi (1925) Elgeta

    Espainian gerra bukatu zenean etxera bueltatzeko agindua iritsi zen, baina Jose Luisek aita preso zeukan eta ez zuen etxera itzuli nahi. Aita gaixorik itzuli zen kartzelatik baserrira eta bi hilabeteren buruan hil zen. Jose Luis morroi bidali zuten 13 urterekin baserri batera, etxean asko ziren eta.

  • Miren Mendarte Emakumearen kaxuelarekin gizona soziedadera

    Miren Mendarte Kasares (1929) Errenteria

    Emakumeak ez ziren tabernetan sartzen; terrazetan bai, egoten ziren udan. Elkarte gastronomikoak eta sagardotegiak gizonentzat bakarrik; emazteak preparatutako kaxuelatxoekin, hori bai.