Gerratik itzulera
-
Poza, baina egoera zaila
Begoña Zaldibar Oianguren (1926) Eibar
Etxera itzultzerakoan, alde batetik poz handia sentitu zuen, baina bestaldetik ez zuten ezer. Aita bihar barik zegoen eta egoera oso zaila zen. Karitatetik bizitzen egon ziren.
-
Eibarrera lanera
Begoña Zaldibar Oianguren (1926) Eibar
Aita, abertzalea izatearren, lan gabe geratu zen. Eibarren lanean zegoen osaba baten bitartez aitak eta anaiak lana aurkitu zuten. Handik gutxira ama, eta denborarekin, 48an, Begoña ere Eibarrera joan zen bizitzera.
-
Erbestetik bueltan, arazorik bai?
David Barandiaran Iturriotz (1927) Amasa-Villabona
Etxea zigilatu egin zieten, dirudik ez baitzuten. Hortaz, senide baten etxean egon ziren bizitzen. Senideei eskerrak biziraun zuen familiak.
-
Aita salatu zuten
Kristina Arregi Egidazu (1928) Arrasate
Herritar batzuek salatuta, hiru epaiketa izan zituen aitak Arrasaten, Bergaran eta azkena Burgosen. Libre irten zen, eta salatzaileen izenak eman zizkioten.
-
Belgikako egonaldia eta itzulera
Javier Etxeberria Eguren (1927) Eibar
La Rochelle-ra (Frantzia) iritsi zirenean, zenbaki bat eta injekzioa jarri zizkietela dauka gogoan. Autobusez garraiatu zituzten gero Belgikako palazio ikusgarri bateraino. Alemaniarrak Belgikan indarrez sartzera zihoazela eta itzuli ziren Euskal Herrira bi urte inguru igaro ostean. Bilbon elkartu ziren aitarekin.
-
Gerra garaian, etxekoek asko sufritu zuten
Pakita Artola Egiburu (1923) Alegia
Pakitaren aita Bilbon zegoela, amari ez zioten etxean sartzen utzi Frantziatik itzuli zenean. Semea errekete zeukala esan zuenean utzi zioten sartzen. Aita itzuli zenean, Tolosako kartzelan sartu zuten. Tolosan asko fusilatu zituzten.
-
Aire Ministerioaren aurrean aurkeztu baina libre irten zirenekoa
Salvador Marzana Amuategui (1918) Eibar
Garra amaitu zenean sukaldari-laguntzaile izandako baten etxean egon ziren ezkutatuta. Valentzian nola sartu ziren kontatzen du. Aire Ministerioaren aurrean deituak izan zirenean, euren alderdian jardundako teniente bat ikusi zuten falangearen uniformea jantzita. Libre geratuko zirela aurreratu zien hark eta hala izan zela kontatzen du.
-
Gerra amaitu eta Eibarrera itzulera: Valentziatik Zaragozara
Salvador Marzana Amuategui (1918) Eibar
Aire Ministerioaren aurrera deituak izan ziren baina libre utzi zituzten. Dirudik ez eta libre izaten jarraitzeko konfiantza gutxi, herrira itzultzeko egin behar izan zituztenak kontatzen ditu. Bidaia luzea izan zen. Lehenengo trenak Zaragozaraino eraman zituen.
-
Gerra amaitu eta Eibarrera itzulera: Zaragozatik Eibarrera
Salvador Marzana Amuategui (1918) Eibar
Zaragozan Bilborako trenean igotzea lortu zuten. Errekete eta falangista ugari zegoela dauka gogoan, beldurrik ez zuten izan ordea. Basaurin jaitsi eta mendiz Galdakaora iritsi ziren. Handik, Durangora zihoan trena hartu zuten. Apaiz batekin gertatutako pasadizoa dakar gogora. Durangon Eibarrera telefonoz deitu eta taxian egin zuten azken zatia. Eibarren hiru egun zeramatzatela ordea, Donostiako kontzentrazio-esparrura eraman zituzten preso.
-
Ez zieten ezer lapurtu gerra denboran
Milagros Telleria Azurmendi (1927) Gregori Telleria Mintegi (1922) Zerain
Etxera itzuli zirenean, ez zuten ezeren faltarik sumatu, ez zen lapurretarik izan. Tirorik ere ez zen izaten goiko mendian; bai, ostera, Ormaiztegi aldeko mendian.
-
Aita Madrilen hizlari
Imanol Garaigordobil Berriozabal (1932) Legutio
1940ko hamarkadako "Hermandad de Labradores"ko ordezkari hautatu zuten Imanolen aita. Madrilen nekazaritza eta abeltzaintzari buruzko mitina eman omen zuen, Francoren ondoan eserita. Aita herrian jazarri egin zuten gerraostean. Guardia zibilek etxeko tabernan hartzen zituzten jatorduak.
-
Herrira buelta
Karmen Iturriaga San Vicente (1930) Legutio
Gerra denborako kontuak. Hainbat hilabete herritik kanpo pasa eta gero, herria eta euren etxea nola zeuden kontatzen du. Herriko mutil batek bonba bat aurki zuen, eta haren leherketaren ondorioz hil egin zen. Etxea berreraiki bitartean, erdipurdi zegoen beste etxe batean bizi izan ziren errentero.
-
Ganadua, auzokoak eta esnezalea
Karmen Iturriaga San Vicente (1930) Legutio
Gasteiztik bueltan, pixkana ganaduak jarri zituzten berriro. Lau behi, txerri parea eta astoa zituzten. Soroko lanetarako behiak erabiltzen zituzten. Labrantza lanetan auzokoek elkarri laguntzen zioten. Biltzen zuten esnea Gasteizera bildatzen zuten, esnezalearekin.
-
Neba bonba batek lehertuta hil zen
Juana Elorza Beitia (1924) Legutio
Gerratik bueltatu zirenean, oraindik gerra garaia zen, etxea jausita topatu zuten eta ez zuten ganadurik ez ezer. Bere neba Sabino, belar artean zegoen bonba bateko kordelari tira egin eta hil egin zen, zatitu egin zuen.
-
Etxea berreraikitzen
Juana Elorza Beitia (1924) Legutio
Gerra garaian Duranan egon ostean etxera bueltatu eta dena hondatuta topatu zuten. Teilatua aitak eta neba batek konpondu zuten soldaduek mendiko txaboletan utzitako materialarekin. Aita arotza zen. Urte asko pasatu zuten teilatu erdia txapazkoa zela. Apurka-apurka konpondu zuten. Inork ez zien lagundu.
-
Gerraosteko zailtasunak
Juana Elorza Beitia (1924) Legutio
Apurka-apurka hasi ziren aurrera egiten: ez zuten lurra lantzeko ganadurik, belar artean bonbak zeuden eta beldurra zen nagusi. Inork ez zien ezertarako laguntzen eta ezin ziren kexatu kartzelara joateko beldurrez.
-
Frantziatik bueltan mojek atetik "bota" zituzten
Jesus Mari Agirre-Amalloa Ozamiz (1931) Gernika-Lumo
Bonbardaketa ostean hiru urtez Frantzian egon ziren. Euskal Herrira bueltatu ostean, mojen ikastetxe batean sartu zituzten; hara joan zitzaien aita bila. Aita heldu orduko atetik "bota" egin zituztela dio.
-
Arana kondearen garajean jarri zuten tailerra
Jesus Mari Agirre-Amalloa Ozamiz (1931) Gernika-Lumo
Bonbardaketa ostean Frantzian hiru urtez egon ostean, amaren jaiotetxera joan ziren, Ibarrangeluko Merru auzora. Arana kondearen semeak bere aitaren lagunak zirenez, beraien garajean hasi zen aita beharrean, bertan jarri baitzuen errementari-tailerra. Jesus Mari ere bertan hasi zen lanean.
-
Torrezuri jauregian bizi izan ziren
Jesus Mari Agirre-Amalloa Ozamiz (1931) Gernika-Lumo
Teodoro Arana Torrezuriko ugazaba zen (gaur egun zaharren egoitza dena). Beraiek Sevillan bizi zirenez eta aitaren lagunak zirenez, bertan bizitzeko baimena eman zien bonbardaketan etxea galdu baitzuten. 7-8 urtez egon ziren bertan.
-
Saraspeko errementari tailerra
Jesus Mari Agirre-Amalloa Ozamiz (1931) Gernika-Lumo
Aita errementaria zen eta beraien etxe azpian zabaldu zuen tailerra, Saraspe plazan (gaur egun Dia supermerkatua dagoen tokian). Errementari eta mekanika tailerra jarri zuen bere aitak beste bi bazkidegaz batera. Batez ere errementari bezala aritzen ziren oraindik ez baitzegoen auto askorik. Gurpilak, torlojuak... errazionamenduan ematen zituzten. Horrela parte hartu zuten herriaren berreraikitzean.


