Gerratik itzulera
-
Aitaren atxiloketa
Mertxe Hidalgo Rekondo (1928) Gernika-Lumo
Gerran Frantzian eta Valentzian egon ostean, Euskal Herrira bueltatu ziren, Bilbora hain zuzen ere. Aita atxilotu eta amak bost umegaz egon behar izan zuen aurrera. Aita bisitatzen joaten zirenean jatekoa eramaten zien. Presoak leihora irtenez gero, zentinelak (zaintzaile militarrak) tiroka hasten ziren.
-
Txakurraren agur beroa
Mertxe Hidalgo Rekondo (1928) Gernika-Lumo
Gerran errefuxiatuta egon ostean, etxera bueltatu eta Lobik egin zion agurrik beroena, beraien txakurrak. Baserritik geltokira joan zen beraiengana, arrapalan, trotean, joan zen beregana.
-
Guardia Zibilen kuartelera deitu zuten
Juanita Irigoras Zabala (1917) Gernika-Lumo
Frantziatik bueltan, Guardia Zibilen kuartelera joateko errekadua eman zion aguazilak. Arratsaldeko 5etan bertan agertzeko esan zion; eta, 5etan agertzen zirenak 6etako trenean Bilboko kartzelara eramaten zituztenez, Juanita maleta eta guzti azaldu zen bertara. Azaldu zen, baina etxera bueltatu zen, esan zioten ez egiteko inon errekaduei kasu.
-
Herria berreraikitzen
Enrike Aranzabal Olaeta (1924) Gernika-Lumo
Bonbardaketa ostean herri garbitzeko eta berreraikitzeko, hasieran presoak ekarri zituzten. Enrique bera azoka eta Banco de Vizcaya eraikitzen ibili zen arotz bezala. Altxatu ziren lehenengo eraikinak zeintzuk ziren aipatzen du.
-
Neba-arreben bila Basaurira astoz
Claudio Zabala Kaltzada (1922) Gernika-Lumo
Gerra bukatu ostean, neba-arreben bila joan behar izan zuen Basauriko Dos Caminosera (Bidebieta). Astoz eta bizikletaz joan ziren bera eta aita bertara, baina ez zituzten bertan aurkitu. Hurrengotan, bera bakarrik joan zen astoarekin. Astoak behin egindako bidea ezagutzen zuen. Etxera bueltan anaia eta arreba asto-otzaretan ekarri zituen; gainerakoak trenez etorri ziren. Astoz trenez baino lehenago egin zuten bidea.
-
Bonbardaketa ostean, Peioneko denda zabaldu zuten
Kruzita Etxabe Garro (1930) Gernika-Lumo
Kruzitaren etxekoak, bonbardaketa ostean, Bilboko Sombrereria kalera joan ziren. Handik, bera Frantziara joan zen eta gurasoak Aulestira, senitartekoen etxera. Beranduago, Jesusen jaiotetxea zegoen tokian, bere gurasoek txabola bat eraiki zuten: denda, ezkaratza eta gela bat jarri zuten. Handik Erdiko Kalera joan ziren eta han zabaldu zuten denda berria, "Peio". Baserrirako produktuak saltzen zituzten: abarkak, zapak...
-
Hiru urteren ostean bueltatu ziren Kortezubitik Gernikara
Jesus Kortabitarte Madariaga (1927) Gernika-Lumo
Jesusen etxekoak Kortezubiko Lendara joan ziren bizitzen; handik hiru urtera bueltatu ziren Gernikara, San Juan kaleko tejabana batera. Kortezubin bizi zirela ere, egunero etortzen ziren Gernikara, lanera zein eskolara.
-
Bonbardaketa osteko Erdiko Kalea
Kruzita Etxabe Garro (1930) Jesus Kortabitarte Madariaga (1927) Gernika-Lumo
Kruzitaren aita abarkak-eta konpontzen aritzen zen dendan. Geltoki ondoko txabola batean jarri zuten lehenengo denda, presoek Erdiko kalea eraiki aurretik. Hasiera batean estatuarenak ziren dendak, baina gerora saldu egin zituzten. Hainbat denda eta taberna zabaldu ziren bertan: beraiena "Peio", Pio, Boyra, "Ferretería de los alemanes", "Surtidor bilbaíno", Sebera, Ojanguren, Elvira, Zuñiga, Adela Garteiz, Carmen Zabaleta, Pilarren taberna, Blaskoren tabako-almazena, Melchorren taberna... Presoei eskerrak berreraiki zen Gernikako herria.
-
Gernikan bizimodu berria hasi behar
Presen Alberdi Zubiaurre (1920) Gernika-Lumo
Beraien bizi ziren zonaldean ez zegoen babeslekurik. Arrapaladan zapatilak galdu zituen, baserritar batzuek eman zizkieten oinetako berriak. Bere aita babeslekuan egon zen, eta hasieran ez zuten bere berririk izan. Gerran Frantziara joan zen, eta handik bueltan, beraien terrenoan Guardia Zibil baten oilategia aurkitu zuten; ezin izan zuten ezer egin. Bera Frantzian egon arren bere gurasoak herrira bueltatu ziren. Hasieran beste batzuekin konpartitu zuten etxe bat beraien eraiki aurretik.
-
Olaetatarrak Frantziara
Maria Dolores Basterretxea Santiago (1933) Gernika-Lumo
Olaetatarrek Frantziara egin zuten alde; Elai-Alai dantza-taldeko neska-mutikoak hartuta egin zuten ihes. Gernikar asko ei daude Olaetatarrekin Frantzian egondakoak. Apurka-apurka etxerantz bueltatzen hasi ziren; lehenengo ama bi alabekin, eta beranduago, Segundo bera gainerakoekin.
-
Urte askoan etxe berririk ez Markinan
Txomin Ibarluzea Garro (1929) Etxebarria
Garai batean urte asko pasako zirela ia etxe berririk egin gabe uste du. Gerra garaian Urkaregin egon zen frontea eta Markinako etxe bat erre egin omen zuten. Gerraostean etxea berreraiki zuten; berrogeita hamar mila ogerleko kosta zela esaten zuten.
-
Etxera itzultzean hutsik aurkitu zuten
Txomin Ibarluzea Garro (1929) Etxebarria
Urria hasieran alde egin eta apirilean itzuli ziren etxera. Hutsik aurkitu zuten. Lanean hasi behar aurrera ateratzeko. Etxean tiroek egindako zuloak zituzten.
-
Lantegiko errazionamendua
Rufino Arbelaitz Sarasola (1924) Oiartzun
Errenteriako Esmalterian lanean ari zela, langileei errazionamendua ematen zieten. Aza eta moniatoaz gogoratzen da Rufino. Lantegian, gordean, patata errea jaten zutela ere gogoan du.
-
Diru mugimendu gutxi: trukaketa eta errazionamendua
Maria Jesus Enbil Urdanpilleta (1940) Oiartzun
Lehen erosi adina trukatzen zen. Dendara arrautzak eraman eta etxerako behar zena hartzen zen. Gerra ondorengo errazionamendua ere gogoan du: hiru kategoriatan banatuak zeuden kartillak.
-
Goizuetako bidean, Arano
Joxepa Zabalegi Lazkanotegi (1916) Oiartzun
Gerraren ondoren, gosea. Goizuetara ogi bila joan izan da. Arano ikusi zutenean Jesu Kristok zer esan zuen gogoratu ziren.
-
Etxerik gabe, lantzean etxe batean bizi behar
Kontxa Bikandi Basterretxea (1927) Gernika-Lumo
Lumotik Gernikara etorri ziren eta lantzean etxe batean bizi izan ziren. Estatuak etxebizitzak egin zituenean, beraien etxea lortu zuten.
-
Besteen etxeetan bizitzen
Serafin Ruiz Sagasti (1923) Gernika-Lumo
Gernikara itzulitakoan, baserrietan, hutsik zueden etxeetan... bizi behar izan ziren. Hiru familia elkarrekin bizitzen ziren. Elkartasunez jokatu zuten bizilagunek. Errotetan ehotea debekatu egin zuten.
-
Gerratik bueltan, senide bat hila
Mateo Malaxetxebarria Lauzirika (1926) Gernika-Lumo
Gerratik ihesi joan eta itzuli zirenean, Justa hil zela jakin zuten. Justa ez zen berez arreba, lehengusina baizik. Bere arreba Trinik esan zion.
-
Etxera itzulitakoan, errazionamendu kartilla
Mateo Malaxetxebarria Lauzirika (1926) Gernika-Lumo
San Pedro bezperan iritsi ziren etxera. Errefuxiatuak zirenez, ondo hartzen zituzten udaletxeetan. Idazkari lanetan aritzen zen ezagun batek errazionamenduko kartilla egin zien eta arroza eta lentejak eman zizkieten. Jatorduak nola egiten zituzten kontatzen du.
-
Gerraostean etxea galdu eta amandrearen etxera Goroetara
Patxi Goikolea Zabala (1933) Arrasate
Gerraostean, Bilbotik Arrasatera itzultzean, etxea errekisatuta zuten. Amandrea Koruetakoa zen (Goroeta, Aretxabaleta), eta hara joan zen familia guztia bizi izatera. Aita kartzelan zegoen. Patxik 21 urte bete zituen arte Goroetan bizi izan zen.


