Gerratik itzulera

  • Zubero anai-arrebak Zamudiora ebakuatuta, itzulera eta "Larrako bitxiak"

    Elena Zubero Ormaetxe () Esther Zubero Ormaetxe () Kepa Zubero Ormaetxe () Amorebieta-Etxano

  • 1156 Legazpitik etxera itzulera gerra sasoian

    Esteban Igartua Gabilondo (1929) Bergara

    Zazpi hilabete egin zituen Legazpin, frontea Bergaran egon zen denbora. Arangurentxo baserrira itzuli zirenean, arbi asko zegoen hazita, batere zaindu gabe, eta hura ateratzen ibili ziren. Bestela ez zuten kalterik izan etxean.

  • Asun Anguera Illarramendi Durangoko bonbardaketak

    Asun Anguera Illarramendi (1928) Eibar

    Durangoko bonbardaketa izan zenean Asunen ama Durangon zegoen eta bizi izandako estutasunez hitz egiten du. Hurrengo bonbardaketa nola bizi izan zuten azaltzen du. Nonbaitera zihoazela hegazkin batetik tiroka errekako beste aldean zeuden guztiak hil zituztela gogoratzen du. Etxera itzuli zenean Eibar nola zegoen azaltzen du.

  • 811 Gerraostean senarra non zegoen ez zekiela egon zen

    Pilar Arregi Garate (1918) Elgoibar

    Gerraostean, errazionamendu garaian, kalean ezer ez zegoen eta izebarengana joan zen baserrira bi alabekin. Senarra non zegoen ere ez zekien, lehenengo Frantzian eta gero Espainian kontzentrazio-esparruetan aritu zen lanean. Behin senarra bisitatzera joan zen. Orduko bizipenak.

  • 811 Familiako baten laguntza trenean itzultzeko

    Pilar Arregi Garate (1918) Elgoibar

    Gerraostean Donostiatik Elgoibarrera etorri behar zen batean tren-geltokian familiako bat ikusi zuen (Kleto Rementeria) eta hark lagundu egin zion.

  • 811 Muga pasatzeaz bat, berriz kontzentrazio-esparrura preso

    Pilar Arregi Garate (1918) Elgoibar

    Gerra amaitzean etxera itzuli behar ziren. Hasieran zalantzak izan zituzten harrapatu egingo zituzten beldurrez, baina azkenean muga pasatu zuten. Hasieran Iruneraino etorri ziren. Euskadiko pezeta batzuk zituen eta beldurrez bota egin zituen. Mugara heltzearekin batera, gizona atxilotu egin zioten eta hilabeteetan ezer jakin gabe egon zen. Espainiako kontzentrazio-esparru txarrena izan omen zenean egon zen.

  • 811 Gerraostean Eibarren bizi izan ziren

    Pilar Arregi Garate (1918) Elgoibar

    Muga pasatu eta senarra eraman ziotenean Elgoibarrera etorri zen. Hasieran bakarrik egon zen, baina gero izeba batengana joan zen baserrira. Kalean ez zegoen ezer eta han, behintzat, jatekoa zuten. Ez zekien senarra non zegoen kontzentrazio-esparrutik idatzi zion arte. Gerraostean Eibarren bizi izan ziren. Eibar guztiz txikituta zegoen.

  • Pedro Agustin Agirre+ Azpirari hil-kutxa esaten zioten

    Pedro Agustin Agirre Orue (1917) Forua

    Gurasoak Sopuertara ebakuatu ziren eta itzuli zirenean etxea beteta aurkitu zuten. Etxeko azpirari hil kutxa esaten zioten etxea berenganatu zuten Rojo familiakoek. Karta-jokoan ere nahi zuena egiten zuen Rojok.

  • Pedro Agustin Agirre+ Sei urte alde batetik bestera

    Pedro Agustin Agirre Orue (1917) Forua

    Sei urte inguru edo, egin zituen gerran. Lehenengo zapadore (lubakiak egiten) aritu zen, hainbat bermeotarrekin batera; gero, UGTko Mateos batailoian sartu zen, Santander hartu arte nazionalek. Harrezkero preso eta italiarrekin. Ordaindu egiten zioten; diru faltarik ez zuen izan gerra garaian.

  • JOSE GURRUTXAGA San Pedro bezperaz etxera, ia hiru urte kanpoan egin eta gero

    Jose Gurrutxaga Ondartza (1921) Elgoibar

    Padrongo errefuxiatuen esparruan luzaro egon zen etxera etortzeko aukera izan zain. Azkenik, ikusi zuen bere izena zerrendan. Etxetik irten eta ia hiru urtera itzuli zen, San Pedro bezperan. Etxean ez zekiten zetorrenik.

  • Salome Telleria Itzuleran etxea hustuta

    Salome Telleria Arteaga (1925) Izurtza

    Frankistek dena hartu zutenean, etxera itzuli ziren. Txakurra bidean galdu zuten eta bueltan topatu. Etxea hutsik topatu zuten, dena lapurtu zieten bizilagunek.

  • Antonio Mardaras Hilabete ebakuatuta Algortan

    Antonio Mardaras Arrieta (1922) Maruri-Jatabe

    Txakurra utzi zuten bakarrik, eta Algortara ebakuatu ziren, osabaren etxera. Itzuli zirenean, hutsik aurkitu zuten baserria. Ganadua ere bertara eraman zuten, eta padurako belar sailetatik eramaten zuten behientzako belarra. Gurdia beteta joan ziren Algortara. Ihesean zihoazenekin beterik ikusten ziren kaminoak.

  • Antonio Mardaras Goikoetxea ingeniariarekin elkarrizketa

    Antonio Mardaras Arrieta (1922) Maruri-Jatabe

    Behin joan ziren lehengusuak Jatabeko etxea ikustera, eta bazekiten hutsik zegoela. Bidean kontrolak aurkitzen zituzten. Goikoetxea ingeniaria bidean aurkitu zuten errezeloa dute. Galderak egin zizkien eta eurek erantzun.

  • Balentina Elortegi Pixontziak kakaz beteta aurkitu zituzten

    Balentina Elortegi Batiz (1924) Meñaka

    Itzuli zirenean ebakuatuta egotetik, aitita soroan artoa ereiten ari zen, kezkatuta, beste senideekin batera ez zirelako itzuli. Etxeko arropak eramanda eta pixontziak kakaz beterik aurkitu zituzten. Ama eta bost alabak joan ziren eta halaxe etorri, eraman zituzten behiekin batera.

  • 134 Larru-ontze lantegiak Antzuolan

    Maria Aranguren Alberdi (1922) Antzuola

    Larru-ontze lantegiak Antzuolan. Larruari ematen zitzaion tratamendua. Emakumeak larrutegian hartzen zituzten lan egiteko. Maisu bat etorri zitzaien Gasteiztik, egin behar zuten lana azaltzeko. Lan-baldintzak; soldatak. Gerra Zibila amaitu zenean, poliki-poliki lantegi guztiak itxi zituzten.

  • Eusebio Lazkano Hildakoari zapatak kenduta

    Eusebio Lazkano Lizarralde (1917) Oñati

    Toledon zeudela bukatu zen gerra. Bartzelona alderaino joan zen gerra bukatu aurretik. Zapatak apurtuta zituen, eta hildako bati kendu zizkion; beste batek kazadora hartu nahi zuten, baina balaz zulatuta zegoen.

  • Eusebio Lazkano Etxera bueltatu eta gero, ezkontzea onena

    Eusebio Lazkano Lizarralde (1917) Oñati

    Etxera bueltatu zenean, amak esan ziona: garai txarrak zirela, eta onena ezkontzea zuela. 26 urterekin ezkondu zen Errastiko alaba batekin.

  • 1277 Zubillagako industria gerra ostean

    Pedro Irizar Guridi (1916) Oñati

    Gerran artillerian egon zen. Gerratik itzuli zenean Altuna lantegia eta ola zeuden Zubillagan. Olak ez zuen arrakastarik izan. Gero Enara izango zena jaio zen. Fanderian ere jarraitzen zuten lanean.

  • 538 Jatekoaren truk lanean

    Antonio Iturricastillo Askasibar (1930) Elgeta

    Maiorazgoa garrantzitsua zen lehen, izan ere, beste anai arrebek aukera gutxi izaten zuten: fraide, moja edo neskame joan edo Ameriketara alde egin. Entzunda dauka XIX. mende bukaeran jendea tripa-truke joaten zela baserrietara lanera. Gerra-ostean ere hainbat langilek janariaren truk lan egiten zuen.

  • Arnaldo Bolunburu Gerra Zibila ume baten ikuspegitik

    Arnaldo Bolumburu Inza (1933) Eibar

    Gerra Zibila. Frantziara ihes egin zuten; lehenengo Tolosara eta gero Donibane Lohizunera. Bertako txokolatinak gogoan ditu oraindik. Eibarrera etorri zenean (1940 inguruan), ogirik ere ez. Etxean egoera gogorra bizi zuten: ama egunero-egunero kuartelera joan behar izaten zen; osaba kanpoan zuten eta aita 7 urtez kartzelan egon zen. Aita Asturiasen harrapatu zuten (Aitak idatzitako bertso batzuk erakusten ditu). Bera gerra garaian umea zen eta ez zuen ezer ulertzen.